28. zk., 2023ko otsailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
676
EBAZPENA, 2023ko otsailaren 3koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako pertsona onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2022. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egin zen, 2022. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako martxoaren 24ko 45/200 Dekretuak 14.artikuluan xedatutakoa betez, esleitu egin dira eskatutako laguntzak.
Bada, pertsona onuradunei ebazpenak jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan, bigarren paragrafoan, 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorrita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honen eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2022. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 3a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.