Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2023ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
672

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zein erakundek jaso duten dirulaguntza, toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko 2022ko laguntza-deialdiaren babesean.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea zein erakundek jaso duten dirulaguntza, toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko 2022ko laguntza-deialdiaren babesean. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2022ko ekainaren 9an egindako bileran (erabaki hori 2022ko ekainaren 22ko EHAAn argitaratu zen, 120. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.

Bigarrena.– Berariaz aipatu behar da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak batera finantzatu dituztela laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 31.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala