28. zk., 2023ko otsailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 12 orri.)
- EPUB (715 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
671
ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak 2022ko abenduaren 22ko bilkuran hartua, Bakioko Udalaren 2020ko ekitaldirako fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak, 2022ko abenduaren 22an egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
Behin betiko onestea Bakioko Udalaren 2020ko ekitaldirako fiskalizazio txostena (erabaki honen eranskin modura jaso da).
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusitakoa betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 22a.
HKEEren presidentea,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.