24. zk., 2023ko otsailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
587
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2022ko azaroaren 28ko Ebazpena, 2021eko kanpainari dagozkion zuzeneko ordainketak ukatzenen dituena, zenbatekoa 300 eurotik beherakoa delako, onargarritasun-irizpideak ez betetzeagatiko administrazio-zigorrak aplikatu aurretik.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan eskuratu daiteke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditue ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 27a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.