24. zk., 2023ko otsailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
579
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2021-2022 ikasturteko Irale programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako dirulaguntzak erabakitzen dituena.
2022ko uztailaren 26ko Aginduak (2022-09-01eko EHAA), Hezkuntza sailburuarenak, Irale programaren baitan 2022. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2021-2022 ikasturtearen bigarren txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– 2021-2022 ikasturteko bigarren txandan Iraleren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko dirulaguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.
Eranskinean adierazten da 2021-2022ko bigarren txandan Iralen izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza sailburuaren aurrean hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen hau egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.