24. zk., 2023ko otsailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
567
7/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez Inma Laburu Montalbán andrea erizaintza zuzendariorde kargutik kendu egin da, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
1918/2018 Ebazpenaren bidez, Inma Laburu Montalbán andrea erizaintza zuzendariorde izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Inma Laburu Montalbán andrea erizaintza zuzendariorde kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 8ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 4a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.