Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2023ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
562

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko epaitegian bideratutako 374/2022 prozedura laburtuan.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

374/2022 prozedura laburtua: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ebazpen honen aurka aurkeztua: Ebazpena, 2022ko martxoaren 2koa, Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordearena, 18016/2022-6 espedientea, ezetsi egin da Funtzio Publikoko zuzendariaren ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, lan-poltsetako behin betiko baja deklaratu zen.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 19a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala