Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2023ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
561

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 358/2022 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

358/2022 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenaren kontra, ebazpen horrek deitutako hautaketa-prozeduran sartzeko hautagai batek. Ebazpen horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuen Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzua, azpieskala operatiboa, suhiltzaile kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deia egin zuen.

Espediente-zenbakia: AAP 778/2022

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko urtarrilaren 20a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala