Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2023ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

KARRANTZA HARANAKO UDALA
545

IRAGARKIA, egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza aldatzeari buruzkoa.

Karrantza Haraneko Udalak, 2022ko azaroaren 2an egindako ezohiko osoko bilkuran, honako puntu hau erabaki zuen:

3.– Egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE) aldatzea.

Akats bat aurkitu da Karrantza Haraneko Udaleko lanpostuak egonkortzeko 2022rako eskaintza onartzen duen Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 2ko 169 Ebazpenean (2022ko maiatzaren 24an argitaratua, 98. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean), eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 175. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ikusirik 2022ko maiatzaren 24an argitaratu zela Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Alkatetzaren maiatzaren 2ko 169 zenbakiko Ebazpenaren bidez, Karrantza Haraneko Udalaren enplegu publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen eta prozesu berezien bidez bete beharreko plazak barne.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzak argiketariaren lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna aldatzeari buruz egin duen aginduzko txosten ez-loteslea aztertu da.

Udalak, azaroaren 2ko osoko bilkuran, Lanpostuen Zerrendaren aldaketa onartu du.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan sartutako plazetarako deialdirik egin ez denez, eta, beraz, hirugarrenen aldeko eskubiderik sortu ez denez, eta banakako eskubiderik gatazkan ez dagoenez, ulertzen da ez dagoela inolako eragozpenik Karrantza Haraneko Udalaren 2022ko egonkortzeko EPEa aldatzeko.

Hirigintzako Informazio Batzorde Iraunkorraren aldeko irizpena ikusita, gaia bozkatu egin da, eta osoko bilkurak aho batez onetsi du honako hau

ERABAKIA

Lehenengoa.– Karrantza Haraneko Udaleko lanpostuak egonkortzeko 2022rako eskaintza onartzen duen Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 2ko 169 Ebazpenaren xedapen-zatiaren lehenengo apartatua aldatzea. Ebazpen hori 2022ko maiatzaren 24an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 98. zenbakian.

Eta honela dio:

(Ikus .PDF)

hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 2ko 169 zenbakiko Ebazpenaren gainerako xedapen-zatiari eustea, lehengo baldintza berberetan. Ebazpen horren bidez, Karrantza Haraneko Udaleko lanpostuak egonkortzeko 2022rako eskaintza onartu zen.

Hirugarrena.– Erabaki hau egoitza elektronikoan (https://www.karrantza.org helbidean) Udalbatzaren iragarki-oholean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Erabaki honen berri ematea interesdunei, Giza Baliabideen Sailari eta langileen ordezkaritzari.

Bosgarrena.– Erabaki honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete alkatetzari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, beren-beregi ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte. Era berean, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.

Karrantza Harana, 2022ko azaroaren 18a.

Alkatea,

RAÚL PALACIO PORTILLO.


Azterketa dokumentala