Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2023ko otsailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
542

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 25ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena. Horren bidez, ebatzi da hutsik geratu dela Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren goi kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta lege horrek emandako eskumenez baliatuta, honako hau

EBATZI DUT:

Goi kargudun idazkari lanpostua betetzeko deialdia hutsik uztea (kodea: 520010, zuzkidura: 107, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan).

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaiarazten, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 25a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.


Azterketa dokumentala