Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2023ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
281

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, Lan Harremanen Zuzendaritzako Negoziazio Kolektiboaren eta Lan Harremanen arduradunaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2022ko abenduaren 2ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea «Negoziazio Kolektiboaren eta Lan Harremanen arduraduna»ren lanpostua betetzeko deialdia (511471 kodea, 28. dotazioa; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Lan Harremanen Zuzendaritza).

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 9a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala