Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2023ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
279

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 11koa, Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakariarena, 2022ko abenduaren 12ko Ebazpeneko hutsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez onartzen dira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2023. urterako tarifak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.1 artikuluan xedatzen denez, dokumenturen bat edukiari eragiten dion edo zalantzak sor ditzakeen huts edo omisioren batekin argitaratzen bada, zuzenketak egin eta berriro argitaratuko da, osorik edo beharrezkoa den zatia bakarrik.

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira Euskadiko Prezioen Batzordearen 2022ko abenduaren 12ko Ebazpenaren testuan (2022ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zk.). Ebazpen horren bidez, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2023. urterako tarifak onartzen dira. Horiek horrela, dagokion zuzenketa eta ongitzea egiten da hemen:

1) 2022/5773 (1/5) orrialdean, erabakiaren lehen ataleko 1. puntuan,

Hau dio:

1.– Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko udalak, Debagoiena eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

1.– Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko udalak, Debagoiena eskualdekoak:

(Ikus .PDF)
2) 2022/5773 (2/5) orrialdean, erabakiaren lehen ataleko 3. puntuan,

Hau dio:

3.– Hondarribia eta Irungo udalak, Bidasoa eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

3.– Hondarribia eta Irungo udalak, Bidasoa eskualdekoak:

(Ikus .PDF)
3) 2022/5773 (4/5) orrialdean, erabakiaren lehen ataleko 12. puntuan,

Hau dio:

12.– Barakaldoko Udala:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

12.– Barakaldoko Udala:

(Ikus .PDF)

Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Prezioen Batzordearen 2022ko abenduaren 12ko Ebazpenaren 1. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz. Ebazpen horren bidez onartzen dira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2023. urterako tarifak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 11.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.


Azterketa dokumentala