Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2023ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
197

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 25ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Saria Asociación por la Igualdad On Giz Berdintasunaren Aldeko Elkarteari ematea –irabazi-asmorik gabeko elkartea–, saria emateko balioespen-irizpideetara ondoen egokitzen den hautagaia baita. Aipatutako sariak 14.400 euroko dotazioa dauka. Epaimahaiak, ildo horretan, gizartean egiten ari diren lana nabarmendu nahi du, sentsibilizazioaren, kontzientziazioaren eta prestakuntzaren bidez, berdintasunerako eta dekonstrukzio patriarkalerako, bai euskal lurraldean, bai estatuan eta nazioartean, hautagaitzak berak jasotzen duen bezala.

Epaimahaiak, bereziki, azpimarratu nahi izan du gizonek gizarte berdinzaleak lortzeko duten inplikazioa. Gainera, era positiboan baloratzen da hautagaitza hori bat etortzea gizonak interpelatzen dituzten erakunde arteko lan-ildo eta kanpainekin. Are gehiago aurrerapenen testuinguru sozial batean, non gizonek gero eta gehiago kontzientziatzen, inplikatzen eta parte hartzen duten emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka.

Azkenik, epaimahaiak berdintasunaren alde lan egiten duten beste erakunde eta kolektibo batzuei ere aintzatespena eman nahi die, gizonen beharrezko inplikaziorik gabe hori ezinezkoa dela ulertuta. Berdintasunean oinarritutako bizikidetza-eredu berri batek, emakumeei ez ezik, gizarte osoari ere egiten dio mesede, baita gizonei ere.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 25a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala