Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2023ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
191

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Pedro Alberto González González jauna Idazkari nagusiaren lanpostutik kentzea xedatzekoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 37. eta 38. artikuluetan xedatuta dagoenaren arabera eta lege horrek emandako eskudantziak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Pedro Alberto González González jaunak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko idazkari nagusi gisa (kodea: 011; dotazio-zenbakia: 1) duen funtzionario-harremana amaitzea, erretiro-adina betetzeagatik, eta eskerrak ematea emandako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Lanpostutik kentzeak 2022ko abenduaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman duen organoan, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 21a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala