Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2023ko urtarrilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
142

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 26koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. Linea eraikitzeko proiektua. Galdakao-Ospitalea tartea»k ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

BMTko 5. linea berria Sarratuko (Basauri) eremuan hasiko da eta Galdakaoko Ospitalean amaituko da. Ekialdera Bilbo Metropolitarrean muga egiten duen azken udalerria den Galdakaoko biztanleei eta Basauriko Sarratu auzoari zerbitzua emateko diseinatu da.

Xede horretarako, lineak bost geltoki ditu ibilbidean, bat Basaurin eta beste laurak Galdakaon: Sarratuko geltoki intermodala (Basauri), Aperribai, Bengoetxe, Galdakao hirigunea eta Ospitalea.

Galdakao-Ospitalea tarte hau 4+340 KPan hasten da, Aperribai-Galdakao aurreko tartea amaitzen den lekuan, eta Ospitaleko geltokia gainditu ondoren bukatzen da. Proiektuaren barruan sartzen dira lineako tunela (aurreko tartearekiko loturatik tartearen amaieraraino), Puentelatorreko larrialdietarako irteera eta Ospitaleko geltokia, haitzuloan diseinatua.

2022ko urriaren 25eko Ebazpenaren bidez, «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. Linea eraikitzeko proiektua. Galdakao-Ospitalea tartea» onetsi zen.

Ebazpen horren bitartez onartzen den proiektuaren xedea da Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. linea berria hirugarren zatian ezartzeko egin behar den obra zibila eraikuntza mailan definitzea. Linea hori Euskotrenek ustiatzen du, eta Galdakaoko Ospitalearen eta Usansolo auzoaren inguruan amaitzen da.

Galdakao-Ospitalea tarteak Galdakaoko udal-mugartean garatzen da, eta Ospitaleko Geltokia eta Puentelatorreko larrialdietako irteera barnean hartzen ditu.

Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloko jarduerak betearazteko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zein diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jendaurrean jartzea «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. Linea eraikitzeko proiektua. Galdakao-Ospitalea tartea»k ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea, 1 – Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Galdakaoko udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala