Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2023ko urtarrilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
129

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez egiten baita ebazpen honen huts-zuzenketa: Ebazpena, 2022ko abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onetsi eta argitaratzen baitira Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein ikuskapen eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietako zenbait lanpostu, izendapen askearen (C247) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C248 eta C249) sistemen bidez hornitu beharrekoak, betetzeko lehiaketa eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura.

Hutsak aurkitu dira Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, izendapen askearen (C247) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C248 eta C249) sistemen bidez hornitu beharreko lanpostuak betetzeko prozedurarako eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedurarako deialdiak egiten dira, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein ikuskapen eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietarako. Beraz, zuzendu egiten dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 1. eranskinean, lehenengo oinarriko 9. apartatuan,

hau dio:

«Parte hartzeko baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatuko da, eta merezimendu orokorrak ere ofizioz baloratuko dira, Segurtasun Sailak kudeatzen dituen langileen datu-baseetan dauden datuetan oinarrituta.»

baina hau esan behar du:

«Parte hartzeko baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatuko da, eta merezimendu orokorrak ere ofizioz baloratuko dira, Segurtasun Sailak kudeatzen dituen langileen datu-baseetan dauden datuetan oinarrituta.

Nolanahi ere, gidabaimenak eta horien indarraldia egiaztatzeko, Zaintza eta Erreskate Unitatean sartzeko eskatzen diren LPZ titulazioak eta horien indarraldia egiaztatzeko, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituen datu-baseetan inskribatuta ez dauden betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko, jatorrizko dokumentua aurkeztu beharko zaio Zentroko Giza Baliabideen Burutzari erkatzeko, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Erkatutako kopia Giza Baliabideen Zuzendaritzako Plangintza Arlora bidaliko da.

Organo eskudunak alegatutako betekizunak eta merezimenduak egiaztatuko ditu, kasuen arabera, bere erregistroak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroak, administrazio publikoen datuen bitartekaritza-plataforma edo ziurtagiria ematen duen erakundea kontsultatuz.

Kontsulta horiek kasu guztietan egingo dira, salbu eta eskatzailearen oposizio arrazoitua agertzen bada eta tratamendu-jardueraren ardura duen organoak ontzat hartzen badu. Arrazoitutako aurkakotasunik agertuz gero, harekin batera nahitaez aurkeztu beharko dira kontsultatzea nahi ez diren dokumentuen jatorrizko bertsioak.»

Bigarrena.– Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 1. eranskinean, bigarren oinarriko 1. eta 2. apartatuetan,

hau dio:

«1.– Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2023ko otsailaren 10era arte (egun hori barne) aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

2.– Deialdi honetan parte hartzea eskatzeko, 4. eranskin gisa honekin batera doan eskabide-orri normalizatuaren eredua erabiliko da. Bertan, eskatzen diren lanpostuak zehaztuko dira eta, lanpostu bat baino gehiago eskatuz gero, baita lanpostu horien lehentasun-hurrenkera ere.»

baina hau esan behar du:

«1.– Hautaketa-prozeduran parte hartzeko, interesdunek ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko dute eskabidea. Epe horretan, behin betiko lanpostuak betetzeko erregimenean eskatutako lanpostuak zehaztuko dira, eta bat baino gehiago izanez gero, baita horien lehentasun-hurrenkera ere.

2.– Eskabidea 6. eranskinean onartzen den eredu normalizatuan egin ahal izango da, eta polizia-zentroetako Giza Baliabideen bulegoetan aurkeztuko da, 2023ko urtarrilaren 10etik 2023ko otsailaren 10era arte, biak barne.

Bide telematikoz ere aurkeztu ahal izango da eskabidea, Segurgune atariaren bidez. Interneteko https://segurgune.euskadi.eus helbidean sartuko gara atari horretara. Atarira sartzeko, lanbide-txartelean dagoen IPZri lotutako ziurtagiri digitala erabiliko da. Horretarako, Interneterako konexioa eta ziurtagiri digitalen txartelen irakurgailua dituen ekipo bat erabili beharko da. Bide telematikoa erabiliz gero, eskabideak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 10ean hasiko da, eta 2023ko otsailaren 10eko 23:59an amaituko da, egun biak barne. Eskaerak aurkezteko aplikazioaren erabiltzailearen eskuliburua langilearen atarian eta polizia-zentroetako Giza Baliabideen bulegoetan egongo da eskuragarri.

Parte hartzeko eskaera aurkezteko aukeratutako bidea edozein dela ere, aurkeztutako eta erregistratutako eskabidea aldatu nahi dutenek 6. eranskinean agertzen den eskabide normalizatuaren eredua bete beharko dute, eta polizia-zentroetako Giza Baliabideen bulegoetan aurkeztu, aurrekoa aldatzen dela adieraziz, 2023ko urtarrilaren 10etik 2023ko otsailaren 10era arte, biak barne.

Bigarren bat edo gehiago aurkeztuz gero, eskabideak aurkezteko epearen barruan egindako azkena bakarrik izango da kontuan. Aurreko guztiak baliogabetuko dira, eta epe hori amaituta aurkezten direnak ondoriorik gabe geratuko dira.»

Hirugarrena.– Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 21.2. eranskinean, 2. proba: proba teorikoko gaiak aldatzea honako hauengatik:

21.2 ERANSKINA
BERARIAZKO PROBA: 40703 KODEKO LANPOSTUA, ESKU-HARTZE UNITATEKOA

2. PROBA: PROBA TEORIKOA

GAIAK

1.– Zigor kodea: 1. liburua, I. eta II. tituluak. 2. liburua: I., III., VI., X,. XIII. tituluak.

2.– Prozedura Kriminalaren Legea, II. liburua: VI. eta VIII. Tituluak. III. liburua: III. titulua.

3.– 014. jarraibidea. Polizia-jarduerak gaixotasun psikiko iraunkorrak dituzten pertsonekin.

4.– 021. jarraibidea. Ertzaintzako kideek suzko armak edukitzearekin eta erabiltzearekin lotutako alderdiak.

5.– 058. jarraibidea. Erreserbatutako matrikulak erabiltzea.

6.– 073. jarraibidea. Armen, munizioaren eta istiluen kontrako gainerako elementuen erabilera eta kontrola arautzea.

7.– 079. jarraibidea. Segurtasun Publikoaren aurkako mehatxu terroristaren aurrean egin beharreko prebentzioa eta babesa.

8.– 084. jarraibidea. Gertakari kritikoetan erabakiak hartzea.

9.– 003. zerbitzu-agindua. Arrisku erradiologikoetan jarduteko protokoloa.

10.– 007 bis zerbitzu-agindua. Gertakari kritikoetan jarduteko prozedura.

11.– 011. zerbitzu-agindua. Bide, toki eta establezimendu publikoetako kontrolak.

12.– 015. zerbitzu-agindua. Ertzaintzaren negoziazio-eredua.

13.– 020. zerbitzu-agindua. Atxiloketaren jardunbide materiala.

14.– 021. zerbitzu-agindua. Atxilotuak lekualdatzea.

15.– 053. zerbitzu-agindua. Sarrerak eta erregistroak.

16.– 001. agindu operatiboa, Krimen Gaietarako Poliziaren Alorrarena. Banketxeetako lapurreta-alarmaren prozedura.

17.– 011. agindu operatiboa, Krimen Gaietarako Poliziaren Alorrarena. Kontrol-gailu elektronikoa (TASER) erabiltzea.

18.– 008. agindu operatiboa, Krimen Gaietarako Poliziaren Alorrarena. Prebentzioa egiteko eta berehalako erantzuna emateko zerbitzuaren jarduera-prozedura (PRI-Bizkor).

19.– 001. agindu operatiboa, Erakundeen Segurtasunerako Burutza Nagusiarena, Berroziko Polizia Zentroaren barne-agindua.

Laugarrena.– Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 22.5. eranskinean, probako gaiak aldatzea honako hauengatik:

22.5 ERANSKINA
BERARIAZKO PROBA: 40924 KODEKO LANPOSTUA, ZAINTZA ETA ERRESKATE UNITATEKOA

GAIAK:

1.– Soken bidez sartzeko eta erreskatatzeko teknika aurreratuak.

2.– 9/2021 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzekoa. IV. Titulua, Natura-ondareko gune babestuak (II., III. eta IV. kapituluak).

3.– Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak:

a) 1. puntua. Mendia.

b) 2. puntua. Uretan.

c) 11. puntua. Ingurumenaren Kutsadura.

d) 12.2 puntua. Meteorologia (Meteo). Gorabehera meteorologiko kaltegarriak kudeatzea.

e) 18. puntua. Biktima Askoko Gertakariak (IMV).

4.– Fenomeno meteorologiko kaltegarriak iragartzea, zaintzea eta horren aurrean jardutea.

5.– 015. jarraibidea: Ertzaintzaren akreditazio profesionalari buruzko araudia.

6.– 021. jarraibidea: Ertzaintzako kideek suzko armak edukitzearekin eta erabiltzearekin lotutako alderdiak.

7.– 055. jarraibidea: Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorraren eskaerari jarraikiz Ertzaintzako funtzionarioei armak behin-behinekoz kentzeari buruzkoa.

8.– 061. jarraibidea: Datu pertsonalak polizia-fitxategietan tratatzea.

9.– 062. jarraibidea: Segurtasun-arauak datu pertsonalak babestearen arloan.

10.– 070. jarraibidea: Ertzaintzaren irudi korporatiboa.

11.– 078. jarraibidea. Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren eredua.

12.– 080. jarraibidea. Ertzaintzaren gobernantza-egitura eta kudeaketa-foroak.

Bosgarrena.– Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 22.8. eranskinean, Zaintza eta Erreskate Unitateari atxikitako 40929 lanpostuari dagokion berariazko probari buruzkoan,

seigarren paragrafoan, hau dio:

«Proba teoriko bat eta praktiko bat egingo dira, nahitaezkoak eta baztertzaileak. Izangaiek proba edo ariketaren bat egiten ez badute, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira. Proba teorikoaren gehieneko puntuazioa 20 puntukoa izango da, eta gutxienez 20 puntu lortu beharko dira gainditzeko. Proba praktikoa 40 punturaino baloratuko da, eta gutxienez 20 puntu lortu beharko dira gainditutzat jotzeko. Puntuazio hori hura osatzen duten zati edo ariketetan lortutakoen batura izango da.»

baina hau esan behar du:

«Proba teoriko bat eta praktiko bat egingo dira, nahitaezkoak eta baztertzaileak. Izangaiek proba edo ariketaren bat egiten ez badute, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira. Proba teorikoaren gehieneko puntuazioa 20 puntukoa izango da, eta gutxienez 15 puntu lortu beharko dira gainditzeko. Proba praktikoa 40 punturaino baloratuko da, eta gutxienez 30 puntu lortu beharko dira gainditutzat jotzeko. Puntuazio hori hura osatzen duten zati edo ariketetan lortutakoen batura izango da.»

eta bederatzigarren paragrafoan, hau dio:

«Ariketa teorikoa: gehieneko puntuazioa 20 puntu izango da, eta gutxienez 10 puntu lortu beharko dira gainditutzat jotzeko.»

baina hau esan behar du:

«Ariketa teorikoa: gehieneko puntuazioa 20 puntu izango da, eta gutxienez 15 puntu lortu beharko dira gainditutzat jotzeko.»

Seigarrena.– Aurrekarietan adierazitako Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko baterako Ebazpenaren 24.2. eranskinean, proba teorikoetako gaiak aldatzea honako hauengatik:

24.2 ERANSKINA
BERARIAZKO PROBA: 40804 ETA 40805 KODEETAKO LANPOSTUAK, BABES ETA SEGURTASUN UNITATEKOAK

40804 LANPOSTURAKO GAIAK

1.– 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearena.

2.– 6/2021 Dekretua, urtarrilaren 19koa, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

3.– 4/2012 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Ertzaintzako langileen 2011., 2012. eta 2013. urteetarako lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen duena.

4.– 006. jarraibidea: ibilgune publikoetan biltzeko eta manifestatzeko eskubideak erabiltzeko babesa.

5.– 006. zerbitzu-agindua: identifikazioak eta gorputz araketak egitea.

6.– 021. jarraibidea: Ertzaintzako kideek suzko armak edukitzearekin eta erabiltzearekin lotutako alderdiak.

7.– 020. zerbitzu-agindua: atxiloketaren jardunbide materiala.

8.– 012. zerbitzu-agindua: Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearekin jarduteko protokoloa.

9.– 077. jarraibidea: Ertzaintzak gorroto-delituen aurrean jarduteko prozedura.

10.– 001. zirkularra, 03. berrik., Herritarren Segurtasunaren eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko Burutzarena: Babes eta Segurtasun Unitatearen Irizpide Operatiboak.

11.– 011. zirkularra, 0. berrik., Herritarren Segurtasunaren eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko Burutzarena: EI/GI biktimei eskolta esleitzeko prozedura.

12.– 004. agindu operatiboa, komunikazioei buruzkoa, 2013. urtekoa, 9. berrik., Babes Unitatearena.

13.– 044. zerbitzu-agindua, 3. berrik., Ertzaintzaren Burutzarena: EI/GIren biktimak babestea.

14.– 038. zerbitzu-agindua, 3. berrik., Ertzaintzaren Burutzarena: mehatxatutako pertsonak babesteko zerbitzua.

15.– 001. agindu operatiboa, 01. berrik., Berroziko Polizia Zentroaren barne-agindua, Erakundeen Segurtasunerako Burutza Nagusiarena,

40805 LANPOSTURAKO GAIAK

1.– 006. jarraibidea: ibilgune publikoetan biltzeko eta manifestatzeko eskubideak erabiltzeko babesari buruzkoa.

2.– 006. zerbitzu-agindua: identifikazioak eta gorputz araketak egitea.

3.– 021. jarraibidea: Ertzaintzako kideek suzko armak edukitzearekin eta erabiltzearekin lotutako alderdiak.

4.– 020. zerbitzu-agindua: atxiloketaren jardunbide materiala.

5.– 012. zerbitzu-agindua: Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearekin jarduteko protokoloa.

6.– 001. zirkularra, 03. berrik., Herritarren Segurtasunaren eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko Burutzarena: Babes eta Segurtasun Unitatearen Irizpide Operatiboak.

7.– 004. agindu operatiboa, komunikazioei buruzkoa, 2013. urtekoa, 9. berrik., Babes Unitatearena.

8.– 038. zerbitzu-agindua, 3. berrik., Ertzaintzaren Burutzarena: mehatxatutako pertsonak babesteko zerbitzua.

9.– 001. agindu operatiboa, 01. berrik., Berroziko Polizia Zentroaren barne-agindua, Erakundeen Segurtasunerako Burutza Nagusiarena,

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, horren aurka eta oinarrien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 30a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala