6. zk., 2023ko urtarrilaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
128
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-09-19ko EAO eta 2022-09-28ko EHAA).
2022ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez (2022-09-19ko EAO eta 2022-09-28ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EAO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena (NAN: ***6403**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Konstituzio Zuzenbidea»; Kodea: CUC8/1-D00330-7, Saila: «Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia»; Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea; Hizkuntz eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Konstituzio Zuzenbidea» eta «Europar Batasuneko Zuzenbidea».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2022ko abenduaren 22a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.