Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2023ko urtarrilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
125

2425/2022 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez izendapen aske bidez Caridad María Arias Arias Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsultetako Gainbegirale izendatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

1456/2022 Ebazpenaren bidez, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsultetako Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Balorazio batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Caridad María Arias Arias andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendapen askez Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsultetako Gainbegirale izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 6ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Caridad María Arias Arias andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsultetako Gainbegirale izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko azaroaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 17a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala