Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2023ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
122

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 9koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, zeinaren bidez 2022ko uztailaren 26ko Aginduak arautzen dituen enpresako egonaldi-bekak ematen baitira lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2022-2023ko ikasturtean.

2022ko irailaren 14an argitaratu zen Hezkuntzako silburuaren agindua enpresako egonaldi-beketarako deialdia egiteko, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2022-2023ko ikasturtean.

Uztailaren 26ko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, aurkeztutako eskabideak Ebaluazio Batzordeak ebaluatu ditu. Batzorde horrek onartu eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi dio onartzeko eta ukatzeko ebazpena, dagokionaren arabera, 2022ko azaroaren 10eko aktan jasota dagoen bezala.

Proposamena Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi ondoren, eta aginduaren 9. artikuluan xedatzen den moduan, zuzendariari berari dagokio deialdi hau ebaztea.

Azaldutakoari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 26ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, enpresako egonaldietarako bekak ematea 2022-2023ko ikasturtean lantokiko prestakuntzako modulua egiten ari diren lanbide-heziketako ikasleei, 2022-2023ko ikasturtean. Beka horiek I. eranskinean daude zerrendatuta.

2. artikulua.– Aipatutako aginduaren 4. artikuluaren arabera, 2022-2023ko ikasturtean lantokiko prestakuntzako modulua egiten ari diren lanbide-heziketako ikasleek enpresan egoteko bekak ukatzea. Beken ukatze hori III. eranskinean dago zerrendatuta.

3. artikulua.– Ebazpen hau https://ikasgune.hezkuntza.net/eu helbidean argitaratzeko agintzea, jakinarazpenetarako balio baitu.

4. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar orok horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetan, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko uztailaren 26ko Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 9a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala