Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2023ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
120

AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zenbait haur-eskolaren baimenak aldatu eta «Haurreskolak» partzuergoaren haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.

«Haurreskolak» partzuergoak xede hauetarako hasitako espedienteak ikusi dira: «Hernialdeko Haurreskola»ren irekiera eta funtzionamendua, «Gasteizko Haurreskola-Txantxangorri»ren jarduerak bertan behera uztea eta «Astigarragako Haurreskola-Kiriketa» eta «Ortuellako Haurreskola-Otxartaga»ren helbidea aldatzeko.

Arloko organismo eskudunek aipatutako espedienteei buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (azaroaren 19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena –dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion–; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituena; 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA), azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena; bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenegoa.– 2022-2023ko ikasturtetik aurrera, «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskola hau irekitzeko eta jardunean hasteko baimena ematea:

– Kode-zenbakiak: 013674 eta 20015500

Izen generikoa: partzuergoko haur-eskola

Izen espezifikoa: «Hernialdeko Haurreskola»

Titularra: Haurreskolak Partzuergoa

Helbidea: Enparantza Auzoa, 17 behea

Udalerria: Hernialde

Lurralde historikoa: Gipuzkoa

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Bigarrena.– Haur-eskola hauen jarduerak bertan behera uzteko baimena ematea:

– Gasteizko Haurreskola-Txantxangorri (Kodeak: 010498 eta 01006538).

Hirugarrena.– Haur-eskola hauen egoitza aldatzeko baimena ematea:

– Ortuellako Haurreskola-Otxartaga (Kodeak: 015729 eta 48017617).

Helbide berria: Catalina Gibaja 16. Ortuella.

– Astigarragako Haurreskola-Kiriketa (Kodeak: 013440 eta 20013953).

Helbide berria: Kontxa Etxeberria 10 eta 11. Astigarraga.

Laugarrena.– Agindu honen eranskinean «Haurreskolak» partzuergoaren Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena duten haur-eskolen zerrenda eguneratua argitaratzea.

Bosgarrena.– Haur-eskolek indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen espazioak eta instalazioak izan behar dituzte.

Seigarrena.– Haur-eskola bakoitzean jardunean dagoen gehienezko unitate-kopurua ikastetxeak duen gela-kopuruaren araberakoa izango da, kontuan harturik unitateek gela bana izan behar dutela. Gela horiek adin-tarte bakoitzarentzat ezarritako baldintza espezifikoak bete behar dituzten.

Zazpigarrena.– Unitate bakoitzaren gehienezko haur-kopurua abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren 4. artikuluak adin-tarteen arabera ezarritakoa izango da.

Zortzigarrena.– Eskolek behar beste irakasle kualifikatu izan beharko dituzte, hau da, jardunean dagoen unitate bakoitzak irakasle bat izan beharko du gutxienez; eta, horretaz gain, indarrean dauden arauak betetzera beharturik daude irakasleen tituluei eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez.

Bederatzigarrena.– Ikastetxeek Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko dute (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeek ezartzen dituzten higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Instalazioen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzeagatiko erantzukizuna.

Hamargarrena.– Haurreskolak Partzuergoa beharturik dago indarrean dauden legeak betetzera ikastetxe guztietan, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egiten da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko otsailaren 8ko Agindua, Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala