5. zk., 2023ko urtarrilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
116
AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, «Olabide Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Batxilergo Orokorra modalitatea eskaini dezan.
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak ikastetxean Batxilergo Orokorra modalitatea irakasteko baimena eskatuz hasitako espedientea aztertu da.
Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.
Xedapen hauek ikusi dira: 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baita 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa; 243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerakoak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematea Batxilergo Orokorra modalitatea irakasteko 2022-2023 ikasturtetik aurrera.
Kode-zenbakiak: 010188 (EAE) eta 01001280 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP).
Izen espezifikoa: «Olabide Ikastola».
Titularra: «Olabide Ikastola, Kooperatiba Elkartea».
Helbidea: Lasarteko errepidea 101.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:
• 5 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostu.
– Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Arteak» «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra», modalitateak. Edukiera: 6 unitate, 210 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.
Bigarrena.– Batxilergo orokorreko modalitate berria baimentzeak ez dakar ikastetxeei baimendutako unitateak zabaltzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honetan jasotako baimena emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortzea.
Laugarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.
Seigarrena.– Baimendutako irakaskuntzen aldaketa ofizioz inskribatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroan, dagozkion erregistro-inskripzio osagarrien bidez.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.