Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2023ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
114

AGINDUA, 2022ko azaroaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian dagoen «Nazaret Lanbide Heziketa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Nazaret Lanbide Heziketa» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko baimen-aldaketa eskatzen baitu.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 768/2014 Errege Dekretua, irailaren 12koa, (urriaren 4ko BOE), Osasun Dokumentazioko eta Administrazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen dena eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; 239/2015 Dekretua, abenduaren 22koa (2016ko otsailaren 5eko EHAA), Osasun Dokumentazioko eta Administrazioko goi-mailako teknikari-tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatu integratuaren baimena aldatzen da 2023-2024 ikasturterako:

Kode zenbakia: 20004721 eta 012490.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Nazaret Lanbide Heziketa».

Titularra: Nazaret Fundazioa.

Helbidea: Aldakonea, 36.

Udalerria: Donostia / San Sebastián.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Administrazio-kudeaketa.

○ Administrazio kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Zuzendaritzari laguntzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

○ Merkataritza jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Ahoaren eta hortzen higienea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak eta erkidegoko zerbitzuak.

○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Haur Hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala