Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2023ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
112

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 25ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita «Euskal Arido» agregakinen Euskadiko industria eta enpresa fabrikatzaileen elkartearen eraketa-dokumentazioa eta estatutuak gordailutu direla, eta horren berri ematen baita. (Gordailuko-kodea: 76/0/00072).

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea ikusi da, «Euskal Arido» agregakinen Euskadiko industria eta enpresa fabrikatzaileen elkartearen eraketa-dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeari buruzkoa. Jose Antonio Ezquerra Hernandez jaunak aurkeztu du. Hori dela eta, ebazpen hau eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2022ko azaroaren 16an aurkeztu da «Euskal Arido» agregakinen Euskadiko industria eta enpresa fabrikatzaileen elkartearen eraketa-dokumentazioa eta estatutuak gordailutu daitezen eskatzeko aurkeztu den dokumentazioa.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena.– Elkartearen jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala estatutuetan ezarritakoa.

Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 11.m) artikuluan (Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta) ematen zaio organo honi sindikatu eta enpresa elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasotakoa da.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, ondorioz, onartu egiten da «Euskal Arido» agregakinen Euskadiko industria eta enpresa fabrikatzaileen elkartearen eraketa-aktari lotutako dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea eta argitaratzea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Euskal Arido» agregakinen Euskadiko industria eta enpresa fabrikatzaileen elkartearen eraketa-dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailu hori EHAAn argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ematen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahal izango dute eta haren kopia eskatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 25a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala