Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2023ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
111

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 22koa, Trafikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko zenbait tresna, zinemometroen osagarri, instalatzea eta erabiltzea baimentzen duena, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplina helburu.

Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean gertatzen diren zirkulazio-istripuen % 90ean gehiegizko abiaduraren faktorea agertzen da. Horregatik, ezinbestekoa da errepideetako zenbait bide-tartetan bide-segurtasuna are gehiago zaintzea.

Horiek horrela, azken urte hauetan eta bigarren mailako bide-sarearen zenbait puntutan istripu-tasa gora doala ikusten ari gara. Bide-segurtasunari buruzko azterketak egin dira eta horien emaitza izan da istripu horien eragileetako bat abiadura izan ohi dela.

Esperientziak erakutsi digu trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplina helburuetarako zinemometroak erabiltzea metodo eraginkorrenetako bat dela, zirkulazio-abiadura bidean ezarritako abiadura-mugen barruan manten dadin lortzeko.

Bide-segurtasuna indartzeko eta zirkulazioa arintzeko, egokitzat jo da ebazpen honetan aipatzen den bide-tartean irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko zenbait tresna, zinemometroen osagarri, instalatzea eta erabiltzea.

Hori guztia dela eta, alde batetik Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera, eta, bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko 83/2017 Dekretuaren (apirilaren 11koa) 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu, irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailu batzuk, zinemometroen osagarri, instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, bide eta kilometro-puntu hauetan ezarriko diren 2 kabinatan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuetan, herritarrei horretarako egokiak diren seinale informatiboen bidez ohartaraziko zaie zinemometroak badaudela.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiei dagozkien zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.

Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko Datu Pertsonalen Tratamendurako Jardueren Erregistroaren parte izango dira, eta Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta datuen tratamendua mugatzeko eta horri aurka egiteko eskubideak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak laugarren apartatuko bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 22a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.


Azterketa dokumentala