Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2023ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
110

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Lan Harremanen Kontseiluko Presidentearena, 2022ko ezohiko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkion hautaproben deialdiak onartzeko Kontseiluaren Osoko Bilkurak egun horretan bertan hartutako Erabakia argitaratzen duena.

Lan Harremanen Kontseiluan lanean diharduten langileak antolatzeko maiatzaren 8ko 2/1992 Legearen 2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, Kontseiluaren Osoko Bilkurak, 2022ko abenduaren 21eko bilkuran presidenteak hala proposatuta, 2022ko ezohiko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkion hautaproben deialdiak onartu ditu.

Horiek horrela, honakoa

EBATZI DUT:

Kontseiluaren Osoko Bilkuraren Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, 2022. urteko ezohiko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkion hautaproben deialdiak onartzeko. Erabaki hori ebazpen honen Eranskin gisa erantsi da.

Bilbao, 2022ko abenduaren 21a.

Lan Harremanen Kontseiluko Presidentea,

TOMÁS ARRIETA HERAS.

ERANSKINA

Nik, Yolanda Zarandona Gutiérrez, Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusiak

EGIAZTATZEN DUT:

Lan Harremanen Kontseiluak 2022ko abenduaren 21ean egindako Ezohiko Osoko Bilkuran 2022. Urteko enplegu publikoaren ezohido eskaintzari dagozkioan hautaproben deialdia onartu dituela, hitzez hitz honela adierazita:

«2022ko ekainaren 21ean, Lan Harremanetako Kontseiluaren Osoko Bilkurak erakunde horren 2022. urteko enplegu publikoaren ezohiko eskaintza onartu zuen, aldi baterako enplegua egonkortzeko, eta horretarako aintzat hartu zen ezartzen dena, batetik, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarrian, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen bigarren xedapen gehigarrian.

Enplegu publikoaren eskaintza hori 2022ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (126. zk.) argitaratu zen.

Hautaketa-prozesuetarako deialdien oinarri orokorrak eta espezifikoak osatzeko aintzat hartu da indarrean dagoen legeria, nagusiki urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan jasotzen dena. Izan ere, Errege Dekretu horren arabera onartzen da Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen (abuztuaren 2ko 30/1984 Legea) testu bategina, eta gerora etorri diren aldaketak: 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa; 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; eta 7/2021 Legea, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidego eta eskalei buruzkoa.

Aintzat hartuta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 37. artikulua, deialdien oinarri orokorren eta espezifikoen proposamenak helarazi zaizkio Lan Harremanen Kontseiluko langileen ordezkariari, ekarpenak egin ditzan.

Bada, Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzupeko langileak antolatzeari buruzko maiatzaren 8ko 2/1992 Legearen 2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, Osoko Bilkuraren eskumena da, presidenteak hala proposatuta, karrerako funtzionario izateko hautaproben oinarriak, programak eta edukia onartzea, eta hautaprobak deitzea.

Horrenbestez, presidenteak hala proposatuta, Lan Harremanen Kontseilua, 2022ko abenduaren 21ean egin Ezosoko Bilkuran, akordio honetara heldu zen:

AKORDIOA

Lehenengoa.– Lan Harremanen Kontseiluaren 2022. urteko enplegu publikoaren ezohiko eskaintzarekin bat etorriz (Osoko Bilkurak 2022ko ekainaren 21ean lortutako Akordioan onartu zen eskaintza hori), hautaketa-prozesuen deialdia onartzea, lehiaketa bidez, karrerako funtzionarioen plazak betetzeko, aintzat hartuta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoa.

Bigarrena.– Aipatutako deialdiak arautuko dituzten oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzea. Oinarri horiek erabaki honen I., II. eta III. eranskin gisa gehitu dira.

Hirugarrena.– Akordio hau eta bere eranskinak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Lan Harremanen Kontseiluaren webgunean argitaratu dadin agintzea.»

Eta jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau ematen eta sinatzen dut Bilbon, bi mila eta hogeita biko abenduaren hogeita batean.

Akordioaren i. eranskina
LAN HARREMANEN KONTSEILUAN ENPLEGUA EGONKORTZEKO EZOHIKO PROZESUAREN DEIALDIA ARAUTZEKO OINARRI OROKORRAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

1.– Oinarri orokor hauen xedea zera da, Lan Harremanen Kontseiluaren 2022rako Lan Eskaintza Publikoari dagozkion oinarri espezifikoetan zehazten diren karrerako funtzionarioen lanpostuak lehiaketa-sistemaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia arautzea.

2.– Era berean, aldi baterako lan-poltsak sortuko dira, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen laugarren xedapen gehigarrian jasotako aurreikuspenarekin bat etorriz. Poltsa horietan sartuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu arren karrerako funtzionario izatera iristen ez diren hautagaiak.

3.– Hautaketa-prozesua lehiaketa izango da, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta seigarren xedapen gehigarrian ezarritako prozeduraren esparruan, hautaketa-prozesuaren bizkortasun-printzipioaren pean, aintzat hartuta Enplegatu Publikoaren Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 61.6 eta 61.7 artikuluak.

4.– Deialdi hauen xede diren plazak betetzen ari diren pertsonek oinarri hauetan deskribatutako hautaketa-prozesuetan parte hartzen ez baldin badute, ezin izango dituzte plaza horiek eskuratu, eta kalte-ordainik edo konpentsazio ekonomikorik ez da izango, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.6 artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Deialdiaren xede diren plaza guztiek derrigorrezko hizkuntza-eskakizun jakin bat dute esleituta, eta, beraz, ezin izango dituzte bete oinarri orokor hauetan aurreikusitako moduan betetzen direla egiaztatu ez duten izangaiek.

Bigarrena.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek parte hartzeko baldintza orokor hauek bete beharko dituzte, baita deialdiaren oinarri espezifikoetan adierazitakoak ere:

a) Europar Batasuneko Estatu kide baten edo Espainian bizi den atzerritarraren nazionalitatea izatea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluan jasotako baldintzetan.

Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, eta haren ondorengoak eta ezkontidearenak, tartean zuzenbidezko banantzerik ez dela, 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira.

b) Deitutako lanpostuei dagozkien zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

c) Hamasei (16) urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.

d) Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikotako zerbitzutik edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoetatik alboratuta ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezian ez egotea, funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, non alboratua edo desgaitua izan den. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ere ez izatea, baldin eta horrek bere Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragozten badu.

e) Kasuan kasuko oinarri espezifikoetan adierazten den titulazioaren jabe izatea edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

f) Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.

g) Deitutako lanposturen batean Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario ez izatea.

h) Hautaketa-prozesuaren barruan, lortu nahi den lanposturako eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea edo hautaketa-prozesuan zehar horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori betetzeko data hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.

i) Deialdiaren oinarri espezifikoetan aurreikusitakoak.

2.– Izangaiek oinarri orokorretan eta espezifikoetan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, hizkuntza-eskakizunaren betekizuna izan ezik, hori zortzigarren oinarrian euskararen ezagutza-ariketa egin aurretik egiaztatu beharko baita. Halaber, hautaketa-prozedura osoan eduki beharko dira horiek guztiak, hain zuzen ere, karrerako funtzionario lanpostuaz jabetu arte.

3.– Betekizunak egiaztatzeko denbora eta modua oinarri orokor hauetako bosgarren atalean ezartzen dira.

Hirugarrena.– Esleitzeko baldintza orokorrak.

Kalifikazio-epaimahaiak ezin izango du proposatu deitutako plazen kopurua gainditzen duen pertsona-kopurua karrerako funtzionario izatea, honako kasu hauetan izan ezik:

a) Inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

– Izendapenaren edo kargu-hartzearen aurretik hautatutako pertsonek uko egitea.

– Izangaiei eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea, hamabigarren oinarrian xedatutakoaren arabera, edo, aurkeztutakoa ikusita, bigarren oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzea.

Kasu honetan, epaimahaiak izangaien aldeko izendapen osagarria proposatuko du, hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-ordenaren arabera, eta aipatutako inguruabarrengatik hutsik geratu diren plazen kopuru bera hautatutzat joko du.

b) Lanpostuaz jabetzeko unean lanpostua erreserbatu gabeko eszedentzia-eskaerak egiten direnean, hutsik uzten dituzten plazak esleituko dira. Horretarako, aurreko kasuan bezala, hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen zerrenda erabiliko da, epaimahaiak ebatzitakoa, alegia.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuaren deialdia eta argitalpenak.

1.– Hautaketa-prozesuaren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Lan Harremanen Kontseiluaren webgunean (https://www.crl-lhk.eus/el-consejo/empleo/) argitaratuko da

2.– Hautaketa-prozesuan zehar, haren garapenaren alderdi desberdinei buruzko informazio guztia aipatutako helbide elektronikoan argitaratuko da, jakinarazpen-ondorioetarako. Gainera, posta elektroniko bidez ohar bat bidaliko zaie helbide elektroniko bat eman duten parte-hartzaileei. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, abisu hori ez egiteak ez du eragotziko jakinarazpena guztiz baliozkotzat jotzea.

Era berean, informazio hori Lan Harremanen Kontseiluaren hiru egoitzetan ere egongo da eskuragarri, helbide hauetan:

– Bilbon: Urquijo zumarkalea 2, 3. soialrua.

– Vitoria-Gasteizen: Landaberde kalea 35, behea.

– Donostian: Javier Barkaiztegi kalea 19, behea.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak eredu ofizial eta normalizatura egokituko dira. Eredu hori oinarri orokor hauei erantsi zaie eranskin gisa, eta eskuragarri egongo da LHKren webgunean https://www.crl-lhk.eus/el-consejo/empleo eta laugarren atalean aipatutako Kontseiluaren hiru egoitzetan, aintzat hartuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan aurreikusitakoa.

Izangaiek oinarri hauetako laugarren atalean aipatutako Kontseiluaren hiru egoitzetako edozeinetan aurkeztuko dituzte eskabideak, hogei (20) egun balioduneko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango dira.

2.– Aurkeztutako eskabideek honako baldintza hauek bete beharko dituzte atzera bota ez daitezen:

a) Izangaiek adierazi beharko dute oinarri orokorretako bigarren atalean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

b) Egiaztatutako euskara-eskakizuna aurkeztu beharko dute, edo, hala badagokio, eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko euskara-proba egiteko eskaera egin. Berariaz eskatu ezean, ezin izango da hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probarik egin.

c) Halaber, lehiaketan baloratuko diren merezimendu guztiei buruzko datuak aditzera eman beharko dira. Ez dira baloratuko eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatzen eta agiri bidez egiaztatzen ez direnak.

Merezimenduak eskuratzeko erreferentzia-data hautaketa-prozesuaren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguna izango da.

3.– Merezimendu guztien agiri bidezko justifikazioa hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztean egingo da, honela:

a) Lan Harremanen Kontseiluan emandako zerbitzuak ofizioz konputatuko dira.

b) Gainerako herri-administrazioetan emandako zerbitzuak egiaztatzeko, organo eskudunak emandako ziurtagiriaren kopia sinplea aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztu beharko dira: enplegu-zerrenda, betetako lanpostuaren izena, zein lanbide-talde edo -kategoriatakoa den, eta lan-harremanaren iraupena.

c) Derrigorrezko euskara-eskakizuna egiaztatzeko, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuaren (ETZEB) ziurtagiria, edo ziurtagiriaren kopia sinplea eta titulu baliokidea aurkeztu beharko da, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Hautaketa-prozesuan zehar ere egiaztatu ahal izango da, oinarri orokor hauetako zortzigarren atalean ezarritakoaren arabera.

d) Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko baldintza gisa aurkeztutakoaz bestelako titulazio akademiko ofizialak egiaztatzeko, titulazioaren kopia sinplea edo titulua emateko tasak ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko da.

e) Deitutako plazen eremu funtzionalarekin zerikusia duten informatikako ezagutzak eta formakuntza- eta trebakuntza-ikastaroak egiaztatzeko, ikastaroa antolatu duen erakundeak emandako ziurtagiriaren kopia sinplea aurkeztu beharko da, edo bestela, lortutako tituluaren fotokopia.

f) Balioetsi daitezkeen hizkuntza-tituluak eta -ziurtagiriak honako hauetan aurreikusitakoak dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta hornitzeko prozesuetan hizkuntza-tituluak eta -ziurtagiriak baliokidetzeari buruzko ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren eranskinean, eta abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan, zeinak oinarrizko izaerarekin ezartzen baititu zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen eta Errege Dekretukoen arteko baliokidetasunak.

4.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:

– NAN/AIZaren edo identifikazio-agiri baliokidearen kopia sinplea.

– Eskatutako titulazioaren kopia sinplea edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskuratzeko moduan dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa, dagozkion oinarri espezifikoen arabera.

– Egiaztatutako euskararen hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiriaren kopia sinplea, oinarri orokor honetan aurreikusitakoaren arabera.

– Alegatutako merezimendu guztiak egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia sinplea.

5.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eskabidean zuzendu daitezkeen akatsak egonez gero, hamar (10) egun balioduneko epean akatsak zuzentzeko eskatuko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena eman ondoren.

Seigarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta eta, hala badagokio, eskabideetako akatsak zuzentzeko epea amaituta, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak ebazpena emango du, onartutako, baztertutako eta atzera egindako pertsonen behin-behineko zerrenda onartzekoa; arrazoiak adieraziko ditu, eta akatsak zuzentzeko epearen berri emango du. Epe hori hamar (10) egun baliodunekoa izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68. artikuluaren arabera.

Ebazpen hori LHKren webgunean (https://www.crl-lhk.eus/el-consejo/empleo) argitaratuko da, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere; izan ere, azken hau hori erabakigarria izango da aurkaratze edo errekurtso posibleen epeen ondorioetarako. Ondoren, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak beste ebazpen bat emango du, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzekoa. Zerrenda hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta LHKren webgune horretan ere argitaratuko da. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda automatikoki behin betikotzat joko da.

Onartutakoen eta/edo baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera, hautaketa-prozesuan egin beharreko iragarki guztiak honako helbide honetan argitaratuko dira: https://www.crl-lhk.eus/el-consejo/empleo. Banakako jakinarazpenen ondorioetarako, eskabidean adierazitakoa hartuko da helbidetzat, salbu eta ondoren beste bat berariaz eta modu frogagarrian jakinarazten bazaio deialdia egin duen organoari.

2.– Onarpenak ez dakar berekin prozesua izapidetzen ari den bitartean baztertuak ez izateko eskubidea eskuratzea, baldin eta, aurkeztutako datuak edo dokumentazioa egiaztatzearen ondorioz, hautapen-prozesuan onartzeko eta parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ez direla ikusten bada. Kasu horretan, epaimahaiak baztertzeko proposamena egingo du, interesdunari entzun ondoren, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak dagokion ebazpena eman dezan.

Zazpigarrena.– Kalifikazio-epaimahaia.

1.– Kalifikazio-epaimahaia presidente batek, idazkari batek eta zehazten diren bokalek osatuko dute, eta epaimahaiko kideen kopurua ez da, inola ere, bostetik beherakoa izango. Osaera nagusiki teknikoa izango da, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 31.2 artikuluan jasotako espezialitate-printzipioaren araberakoa izango da. Beraz, kide guztiek deialdiko lanpostuetara iristeko eskatzen den maila akademiko bereko edo handiagoko titulazioa izan beharko dute, eta kideen erdiek, gutxienez, titulazio hori bete beharreko lanpostuaren ezagutza-arlo berekoa izan beharko dute, eta, egokia ez dela justifikatu ezean, sexu bakoitzak ordezkarien % 40 izan beharko du epaimahaian gutxienez.

2.– Epaimahaia osatzen duten titularren eta ordezkoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hautaketa-prozesuetan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendarekin batera, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak izendatu ondoren, Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkurak eskuordetuta, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3.– Epaimahaiko kide guztiek hitza eta botoa izango dute, idazkariak izan ezik, berak ez baitu botorik izango. Epaimahaiaren erabakiak bertaratutako botoen gehiengoz hartuko dira, eta, berdinketa gertatuz gero, presidente gisa diharduenaren botoak ebatziko du.

Epaimahaia balio osoz eratzeko, bilkurak egiteko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko, gutxienez presidentea eta idazkaria eta gainerako kideen erdiak bertaratu beharko dira.

Kargua hutsik badago, kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, antzinatasun eta adin handieneko kideak ordezkatuko du presidentea, hurrenkera horretan.

Aldiz, kargua hutsik badago, kanpoan edo gaixorik badago edo hari eragiten dion legezko beste arrazoiren bat badago, epaimahaiaren gehiengoaren erabakiz hautatutako bokalak ordeztuko du idazkaria.

4.– Epaimahaiko kideek epaimahaiko kide izateari uko egin beharko diote Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direnean, hargatik eragotzi gabe errekusazio-prozedura, lege-testu beraren 24. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Osatze-saioan, presidenteak berariaz adierazi beharko die epaimahaiko kideei ez daudela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeretan.

5.– Oinarri hauetan edo oinarri espezifikoetan aurreikusten ez den guztian hautaketa-prozesua behar bezala antolatu eta garatzeko behar diren erabakiak hartzeko ahalmena izango du epaimahaiak; ahalmena izango du, halaber, prozesua interpretatzeari eta aplikatzeari buruz sortzen diren arazoak ebazteko, bai eta bere eginkizunak betetzeko ere.

6.– Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, epaimahaiak Bilbon izango du egoitza, Lan Harremanen Kontseiluaren helbidean (Urkixo zumarkalea 2, 3. solairua).

Zortzigarrena.– Hautaketa-prozedura.

1.– Hautaketa-prozesua merezimendu-lehiaketa izango da, aintzat hartuta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, eta Enplegatu Publikoaren Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 61.6 eta 7. artikuluekin lotuta.

2.– Kalifikazio-epaimahaiak, eskabideak aurkezteko epean, izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko ditu, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan zehaztutako baremoen arabera.

3.– Bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera, euskara-azterketa nahitaezkoa eta baztertzailea izango da, salbu eta lortu nahi den plazari esleitutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta badago eta eskabideak aurkezteko epean alegatu eta egiaztatu bada. Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egingo da, epaimahaiak zehazten duen moduan, eta, horretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako jarraibideak hartuko dira aintzat, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 99.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Deialdiko euskara-azterketa egiten den egunera arte egiaztatu ahal izango da lortutako hizkuntza-eskakizuna, eta prozesuan parte hartu duten pertsonek bakarrik egin ahal izango dute euskara-azterketa, eskabidean berariaz eskatu badute.

Bederatzigarrena.– Prozesuaren emaitza.

1.– Lehiaketa-fasean lortutako puntuen baturak sailkapen-ordena zehaztuko du, deialdiaren oinarri espezifikoetan ezarritako merezimenduen baremoaren arabera.

2.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.1.a) artikuluan xedaturikoa aplikatuz, gaikuntzan berdinketa dagoenean, lehentasuna emango zaio kasuan kasuko lanpostuan % 40tik beherako ordezkaritza duen sexuari, salbu eta beste izangai batzuetan neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten arrazoiak agertzen badira, sexuagatik diskriminatzaileak ez direnak, hala nola enplegua lortzeko eta lanpostuz igotzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

3.– Aurreko paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, berdinketak bere horretan jarraitzen badu, ordena ezartzeko, lehenik eta behin, Lan Harremanen Kontseiluko lanpostuetan zerbitzu-denbora gehien eman duen izangaiaren alde egingo da, eta, bigarrenik, beste Administrazio Publiko batzuetan zerbitzu-denbora gehien eman duen izangaiaren alde.

4.– Merezimenduen balorazioa eta euskara-azterketa egin ondoren, hala badagokio, izangaiei emandako behin-behineko kalifikazioak laugarren oinarrian adierazitako lekuetan argitaratzeko aginduko du epaimahai kalifikatzaileak. Kalifikazio horiek guztira lortutako puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, berariaz adieraziko da zein pertsona hautatu diren, eta horien kopurua ezingo da izan deitutako plazen kopurua baino handiagoa.

5.– Kalifikazio horiek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek hamar (10) egun balioduneko epea izango dute egoki deritzen erreklamazioak aurkezteko lehiaketa-faseari eta, hala badagokio, berdinketa hausteko irizpideen aplikazioari, epaimahai kalifikatzailearen aurrean.

Hamargarrena.– Lanpostua aukeratzea.

1.– Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta aurkeztutakoak ebatzi ondoren, kalifikazio-epaimahaiak hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko aginduko du, eta hamar (10) egun balioduneko epea ezarriko du izangaiek lanpostu horiekiko lehentasun-ordena adieraz dezaten.

2.– Lanpostuak hautatzeko prozesu honetan parte hartzera deitutako pertsonak deialdi bakoitzean eskainitako plaza-kopuruaren araberako lehentasun-ordena dutenak izango dira. Hautaketa-prozesuan parte hartzetik eratorritako eskubideak galduko dituzte destino-aukeraketa garaiz eta behar bezala egiten ez dutenek, oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera.

Hamaikagarrena.– Lanpostua esleitzea.

Lanpostuak aukeratzeko epea amaitutakoan, hautatutako pertsonen eta esleituko diren plazen behin-behineko zerrenda egingo da, eskatutako baldintzak, izangai bakoitzaren puntuazio-ordena eta adierazitako lehentasunak kontuan hartuta. Zerrenda hori laugarren oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko da, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen ebazpen bidez, eta hamar (10) egun balioduneko epea ezarriko da erreklamazioak egiteko.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen ebazpena. Ebazpen horretan adieraziko da oinarri orokor hauetako laugarren atalean adierazitako lekuetan egongo direla ikusgai hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendak.

Hamabigarrena.– Hautatuek dokumentuak aurkeztea.

1.– Hautatuek Lan Harremanen Kontseiluan aurkeztuko dituzte, ezartzen den epean, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren gaikuntza-baldintzak eta gainerako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak, deialdiaren oinarrietan eskatzen direnak:

1) Kargu publikoak betetzeko ezgaituta ez dagoela eta diziplina-espediente bidez edozein herri-administrazioren zerbitzutik alboratuta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.

2) Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasun-kausaren batean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.

3) Oinarri hauen eta deialdi bakoitzeko berariazko oinarrien arabera dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen mediku-ziurtagiri ofiziala.

4) Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazio guztiaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, edo lokalizatzailea edo sinadura elektronikoa duten dokumentuak, aldaezinak egiten dituztenak.

5) Lan Harremanen Kontseiluak eskatzen duen beste edozein agiri. Prozeduran zehar modu frogagarrian egiaztatu ez diren agiriak baino ez dira eskatu beharko.

2.– Funtzionario publikoak edo Administrazio Publikoetako lan-kontratuko langileak direnek ez dute agiri bidez justifikatu beharrik izango aurreko izendapena edo kontratazioa lortzeko egiaztatutako baldintzak eta betekizunak. Dena den, haien mendeko erakundearen ziurtagiria baino ez dute aurkeztu beharko, haien izaera eta espediente pertsonalean jasotako gainerako inguruabarrak egiaztatzen dituena.

3.– Ezartzen den epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, dokumentazioa aurkezten ez dutenak, edo dokumentaziotik ondorioztatzen bada ez dutela bigarren oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen edo ez dutela betetzen eginkizunak betetzeko eskatzen den gaitasun funtzionala, ezin izango dira karrerako funtzionario izendatu, eta beren jarduera guztiak baliogabetuko dira, hargatik eragotzi gabe parte hartzeko eskabideetan faltsutzeagatik izan zezaketen erantzukizuna. Kasu horretan, azken puntuazioaren hurrenkeran hurrengo lekuan dagoenaren aldeko izendapen-proposamena egingo da, eskatutako baldintzak eta betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Hamahirugarrena.– Karrerako funtzionarioa izendatzea eta lanpostuaz jabetzea.

1.– Kalifikazio-epaimahaiak aurreko oinarrietan ezarritakoa bete duten persona aukeratuekin behin betiko zerrenda egingo du, bakoitzak lortutako lanpostuak zehaztuta, eta Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari helaraziko dio, karrerako funtzionarioak izendatzeko proposamen gisa. Behin betiko zerrenda hori oinarri orokor hauetako laugarren atalean aipatutako lekuetan argitaratuko da.

2.– Kalifikazio-epaimahaiaren izendapen-proposamena jaso ondoren, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak karrerako funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa bete duten hautatuak. Izendapenok Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

3.– Izendatutako pertsonak izendapen-ebazpenean adierazitako epean edo egunean jabetu beharko dira lanpostuaz.

Ezarritako epean edo egunean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario izateko deialdian jasotako eskubide guztiak galduko dituzte.

Hamalaugarrena.– Lan-poltsak.

Dagokion hautaketa-prozesuaren ondorioz plazarik lortu ez duten izangaien zerrendak baliozkoak izango dira Lan Harremanen Kontseiluaren aldi baterako zerbitzuak emateko bitarteko funtzionario izendatzeko, indarrean dagoen araudiak aurreikusten dituen kasuak gertatzen direnean. Izendapen horiek formalizatu aurretik, oinarri orokor hauetako hamabigarren oinarrian eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek.

Lan-poltsa horien indarraldia dagokion deialdian hautatutako pertsonak lanpostuaz jabetzen diren egunaren biharamunean hasiko da.

Hamabosgarrena.– Datuen babesa.

1.– Lan-poltsak hautatzeko eta kudeatzeko prozesuetan bildutako edo sortutako datu pertsonalak tratatzeko honako hauek hartuko dira aintzat: batetik, datu pertsonalak babesteko indarreko araudia, hau da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, DBEO), eta, bestetik, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

2.– Oinarri orokor hauen xede diren hautaketa-prozesuetan parte hartzeak esan nahi du izangaiak berariazko baimena ematen duela eskabidean jasotako datu pertsonalak tratatzeko (izen-abizenak, NAN/AIZ eta formakuntza-maila) buletinetan, webgunean eta, oro har, hautaketa-prozesuaren behin-behineko edo behin betiko emaitzak jakinarazteko erabiltzen den edozein bitartekotan argitaratzeko. Beraz, izangaiaren datu pertsonalak tratatzeko eta prozesatzeko oinarri legitimatzailea Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikuluan xedatutakoa izango da. Artikulu horren arabera, «Tratamendua zilegia izango da soilik interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eman badu helburu zehatz bati edo gehiagori begira». Helburu zehatz horiek paragrafo honetan bertan jasotzen dira.

3.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuak publizitate-printzipioak arautzen ditu, eta, beraz, ez da eskaera onartuko baldin eta izangaiak ez badu onartzen bere datuak lagatzea aurreko paragrafoan adierazitako edukiarekin eta helburuetarako.

4.– Izangaiek emandako datuak «Nominak, gizarte-aseguruak eta giza baliabideak» izeneko fitxategi batean sartuko dira, eta fitxategi horren tratamenduaren arduraduna Lan Harremanen Kontseilua izango da.

5.– Interesdunek, bai eta haien legezko ordezkariek ere, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, eta beren datuen tratamendu automatizatuaren ondoriozko erabakien xede ez izateko eskubideak, DBEOren 15. artikulutik 22.era bitartekoetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, eskaera idatzia eta sinatua bidaliko dute Bilboko Urkixo zumarkaleko 2. zenbakiko 3. solairuan dagoen helbidera edo, bestela, posta elektronikoz bidaliko dute honako helbide honetara: crl-lhk@crlv.net

Eskabidearekin batera, interesdunak bere NANaren/AIZaren kopia aurkeztu beharko du, eta, halakorik ezean, pasaportearena. Horrekin batera, bere erreklamazioa frogatzeko eta justifikatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko ditu. Eskatzailea da aurkeztutako datuen eta dokumentuen egiazkotasunaren arduraduna.

Eskaerei erantzuteko epea hilabetekoa izango da, eskaera jasotzen denetik kontatzen hasita. Hala ere, epe hori bi hilabetera luzatu ahal izango da, kontsultaren konplexutasunagatik edo tratamenduaren arduraduna artatzen ari den eskaera-kopuruagatik. Erantzuteko epea luzatzen bada, arduradunak luzapen horren berri eman beharko dio interesdunari, eta horretarako arrazoiak azaldu.

Datuen arduradunak eskabide bat ez bideratzea erabakitzen badu, interesdunari jakinarazi beharko dio zergatik ez duen eskaera hori izapidetzea onartu. Era berean, interesdunari jakinarazi beharko dio aukera duela zuzenbidean duen edozein errekurtso aurkezteko, bere interesak defendatzeko.

Bere asmoari emandako erantzunarekin ados ez badago, interesdunak erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (Tomás Zumárraga Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua, PK. 01008, Vitoria-Gasteiz), edo posta elektroniko honen bidez: avpd@avpd.eus

Hamaseigarrena.– Azken arauak.

1.– Oinarri orokor hauetan eta deialdi bakoitzeko espezifikoetan aurreikusi gabekoetan, prozeduran aintzat hartuko dira honako hauek: abenduaren 28ko 20/2021 Legea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena; 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa; 7/2021 Legea, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzkoa; 2/1992 Legea, maiatzaren 8koa, Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzuko langileak antolatzeari buruzkoa.

2.– Interesdunek deialdia, oinarriak eta oinarrietatik eta kalifikazio-epaimahaien jardunetik eratorritako administrazio-egintza guztiak aurkaratu ahal izango dituzte, hain zuzen ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan, moduan eta epeetan.

Akordioaren iI. eranskina
ENPLEGUA EGONKORTZEKO EZOHIKO PROZESUAREN DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, LAN HARREMANEN KONTSEILUAREN NEGOZIAZIO KOLEKTIBOKO TEKNIKARI POSTUARI DAGOZKIONAK

1.– Deitutako plaza.

Deialdi honen xedea da 2022. urteko Lan Eskaintza Publikoan sartzen den Negoziazio kolektiboko teknikari plaza bat (1) betetzeko hautaketa-prozesua egitea, lehiaketa bidez eta sarrera libreko sistemaren bidez. Eskaintza hori Lan Harremanen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21eko Osoko Bilkuran onartu zen, eta ezaugarri hauek ditu:

– Lanpostuaren izena: Negoziazio kolektiboko teknikaria.

– Taldea: A.

– Azpitaldea: A2.

– Hizkuntza Eskakizuna: 3.

– Derrigortasun-data: amaituta.

– Lanpostu-mailako osagarria: 25.

– Lekua: Bilbao.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

1) Plaza lortu nahi dutenek oinarri orokorretako bigarren atalean oro har ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

2) Oinarri orokorretako bigarren ataleko 1.e) letran xedatutakoari dagokionez, Zuzenbideko gradu-titulua edo lizentziatura da sartzeko eskatzen den titulazioa.

3.– Lanpostua esleitzeko baldintza espezifikoak.

Deialdi honen xede den lanpostuan, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko da.

Betekizun hori oinarri orokorretako zortzigarren atalean ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko da.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da (merezimenduen balorazioa). Bertan, prozesuaren kalifikazioa honako baremo honen arabera esleitutako puntuen baturak zehaztuko du:

a) Esperientzia orokorra.

Lanbideko esperientzia dira edozein administrazio publikotan, baita deialdia egin duen administrazioan ere, Teknikari-lanpostuetan (A taldea; A2 azpitaldea titulazio honekin: Zuzenbideko gradua edo lizentziatura) egindako zerbitzuak, eta berdin dio lan-harremana funtzionarioarena edo lan-kontratudunarena den.

Ondorio horietarako, Administrazio Publikotzat hartuko dira Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 2.3 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1986 Legearen 2.3 artikuluan jasotako erakundeak.

Esperientziaz ari garela, zehazki 0,125 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, 15 puntura arte gehienez.

Azken 10 urteetan lan egindako aldien batura eginez egingo da zenbaketa (eskatutako baldintzak bete behar dituzte aldiok), eta, behin hori amaituta, hilabetetik beherako denboraldiak baztertu egingo dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat hartuko da 30 eguneko multzoa.

Benetako zerbitzuak emandako denboratzat hartuko dira izangaiak, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzearen arloan, araudi aplikagarrian aurreikusitako eskubideren bat egikaritu duen aldiak.

b) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri, Lan Harremanen Kontseiluan Teknikari-lanpostuetan (A taldea; A2 azpitaldea titulazio honekin: Zuzenbideko gradua edo lizentziatura) emandako zerbitzuengatiko esperientzia baloratuko da.

Esperientziaz ari garela, zehazki 0,375 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, 45 puntura arte gehienez.

Azken 10 urteetan lan egindako aldien batura eginez egingo da zenbaketa (eskatutako baldintzak bete behar dituzte aldiok), eta, behin hori amaituta, hilabetetik beherako denboraldiak baztertu egingo dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat hartuko da 30 eguneko multzoa.

Benetako zerbitzuak emandako denboratzat hartuko dira izangaiak, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzearen arloan, araudi aplikagarrian aurreikusitako eskubideren bat egikaritu duen aldiak.

c) Titulazioak.

Honako merezimendu hauek gehienez 36 puntura arte baloratuko dira:

– Gradu-titulua, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa: 5 puntu.

– Graduondoko titulua: 10 puntu.

– Informatika.

Informatika-ezagutzak baloratuko dira, 8 puntura arte gehienez, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

• Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021, oinarrizkoa.

• Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021, aurreratua.

• Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021, oinarrizkoa.

• Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021, aurreratua.

• Microsoft Access 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021, oinarrizkoa.

• Microsoft Access 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021, aurreratua.

• Microsoft Outlook XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021, maila bakarra.

• Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021, maila bakarra.

• Internet oinarrizkoa eta aurreratua.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ere aitortuko zaie.

Ezagutza informatikoen maila egiaztatzeko, IT Txartelaren egiaztapen-sistema erabiliko da, beste erakunde publiko batzuek emandako ziurtagiri baliokidea, edo, bestela, 5 ordutik gorako iraupena duten informatika-ikastaroetara joan izana egiaztatzen duen beste edozein agiri.

– Deitutako plazen eremu funtzionalarekin lotutako bestelako formakuntza- eta trebakuntza-ikastaroak: 0,08 puntu egiaztatutako ikastaro-ordu bakoitzeko, 8 puntura arte gehienez.

d) Hizkuntzak jakitea.

Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da, aintzat hartuta Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailak, gehienez ere 4 punturekin, baremo honen arabera:

– B2 maila edo hortik gorakoa: 2 puntu hizkuntzako.

– B1 maila: puntu bat hizkuntzako.

Akordioaren IIi.eranskina
ENPLEGUA EGONKORTZEKO EZOHIKO PROZESUAREN DEIALDIAREN OINARRIESPEZIFIKOAK, LAN HARREMANEN KONTSEILUAREN LAN HARREMANEN ARLOKO ADMINISTRARI POSTUEI DAGOZKIENAK,

1.– Deitutako plazak.

Deialdi honen xedea da 2022. urteko Lan Eskaintza Publikoan sartzen den Negoziazio kolektiboko Lan-harremanen arloko administrari postu bi (2) betetzeko hautaketa-prozesua egitea, lehiaketa bidez eta sarrera libreko sistemaren bidez. Eskaintza hori Lan Harremanen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21eko Osoko Bilkuran onartu zen, eta ezaugarri hauek ditu:

– Lanpostuaren izena: Lan-harremanen arloko administraria.

– Taldea: C.

– Azpitaldeak: C1-C2.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: amaituta.

– Lanpostu-mailako osagarria: 18.

– Lekuak: Bilbao eta Donostia.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

1) Plazak lortu nahi dituztenek oinarri orokorretako bigarren atalean oro har ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

2) Oinarri orokorretako bigarren ataleko 1.e) letran xedatutakoari dagokionez, hauek dira sartzeko eskatzen diren titulazioak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua edo Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako Erdi Mailako Teknikariarena edo baliokidea.

3.– Lanpostuak esleitzeko baldintza espezifikoak.

Deialdi honen xede diren lanpostuetan, euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko da.

Betekizun hori oinarri orokorretako zortzigarren atalean ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko da.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da (merezimenduen balorazioa). Bertan, prozesuaren kalifikazioa honako baremo honen arabera esleitutako puntuen baturak zehaztuko du:

a) Esperientzia orokorra.

Lanbideko esperientzia dira edozein Administrazio Publikotan, baita deialdia egin duen Administrazioan ere, Administrari-lanpostuetan (C taldea; C1 eta C2 azpitaldeak eta titulazioa) egindako zerbitzuak, eta berdin dio lan-harremana funtzionarioarena edo lan-kontratudunarena den.

Ondorio horietarako, Administrazio Publikotzat hartuko dira Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 2.3 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1986 Legearen 2.3 artikuluan jasotako erakundeak.

Esperientziaz ari garela, zehazki 0,125 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, 15 puntura arte gehienez.

Azken 10 urteetan lan egindako aldien batura eginez egingo da zenbaketa (eskatutako baldintzak bete behar dituzte aldiok), eta, behin hori amaituta, hilabetetik beherako denboraldiak baztertu egingo dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat hartuko da 30 eguneko multzoa.

Benetako zerbitzuak emandako denboratzat hartuko dira izangaiak, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzearen arloan, araudi aplikagarrian aurreikusitako eskubideren bat egikaritu duen aldiak.

b) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri, Lan Harremanen Kontseiluan Administrari-lanpostuetan (C taldea; C1 eta C2 azpitaldeak eta titulazioa) emandako zerbitzuengatiko esperientzia baloratuko da.

Esperientziaz ari garela, zehazki 0,375 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, 45 puntura arte gehienez.

Azken 10 urteetan lan egindako aldien batura eginez egingo da zenbaketa (eskatutako baldintzak bete behar dituzte aldiok), eta, behin hori amaituta, hilabetetik beherako denboraldiak baztertu egingo dira. Ondorio horietarako, hilabetetzat hartuko da 30 eguneko multzoa.

Benetako zerbitzuak emandako denboratzat hartuko dira izangaiak, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzearen arloan, araudi aplikagarrian aurreikusitako eskubideren bat egikaritu duen aldiak.

c) Titulazioak.

Honako merezimendu hauek gehienez 36 puntura arte baloratuko dira:

– Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikariaren titulua Lanbide Arlo hauetan: Administrazioa eta Kudeaketa; Informatika eta Komunikazioak; Merkataritza eta Marketina: 5 puntu.

– Gradu-titulua, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa: 10 puntu.

– Informatika.

Informatika-ezagutzak baloratuko dira, 8 puntura arte gehienez, eta 4 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

• Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021 oinarrizkoa.

• Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021 aurreratua.

• Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021 oinarrizkoa.

• Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021 aurreratua.

• Microsoft Access 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021 oinarrizkoa.

• Microsoft Access 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021 aurreratua.

• Microsoft Outlook XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021 maila bakarra.

• Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010/2013/2016/2019/2021 maila bakarra.

• Internet oinarrizkoa eta aurreratua.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenei oinarrizko maila ere aitortuko zaie.

Ezagutza informatikoen maila egiaztatzeko, IT Txartelaren egiaztapen-sistema erabiliko da, beste erakunde publiko batzuek emandako ziurtagiri baliokidea, edo, bestela, 5 ordutik gorako iraupena duten informatika-ikastaroetara joan izana egiaztatzen duen beste edozein agiri.

– Deitutako plazen eremu funtzionalarekin lotutako bestelako formakuntza- eta trebakuntza-ikastaroak: 0,08 puntu egiaztatutako ikastaro-ordu bakoitzeko, 8 puntura arte gehienez.

d) Hizkuntzak jakitea.

Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea baloratuko da, aintzat hartuta Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailak, gehienez ere 4 punturekin, baremo honen arabera:

– B2 maila edo hortik gorakoa: 2 puntu hizkuntzako.

– B1 maila: puntu bat hizkuntzako.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala