5. zk., 2023ko urtarrilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
107
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 22koa, Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-08-03ko EAO eta 2022-08-09ko EHAA).
2022ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez (2022-08-03ko EAO eta 2022-08-09ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EAO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Lucas Murillo de la Cueva (NAN: ***0120**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Konstituzio Zuzenbidea»; Kodea: CUP4/1-D00330-1, Saila: «Zuzenbide Publikoa eta Zientzia-Historiko Juridikoak eta Pentsamendu Politikoaren Historia»; Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientziak Fakultatea; Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Konstituzio Zuzenbidea».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2022ko abenduaren 22a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
federico recart barañano.