5. zk., 2023ko urtarrilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (147 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
106
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 30ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakariarena, 2022ko abenduaren 16ko Ebazpeneko hutsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez onartzen dira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek 2023. urterako aurkeztutako tarifak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.1 artikuluan xedatzen denez, dokumenturen bat edukiari eragiten dion edo zalantzak sor ditzakeen huts edo omisioren batekin argitaratzen bada, zuzenketak egin eta berriro argitaratuko da, osorik edo beharrezkoa den zatia bakarrik.
Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2. c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak atzeman dira Euskadiko Prezioen Batzordearen 2022ko abenduaren 16ko Ebazpenaren testuan (2022ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zk.). Ebazpen horren bidez onartzen dira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek 2023. urterako aurkeztutako tarifak. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2022/5774 (3/2) orrialdean, Erabakiaren Lehen ataleko 3. puntuan, hau dio:
(Ikus .PDF)
Baina hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Prezioen Batzordearen 2022ko abenduaren 16ko Ebazpenaren 3. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalek aurkeztutako tarifak onartzen dira, bidaiariak auto-taxi bidez hiri barruan garraiatzeko 2023. urterako.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 30a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.