3. zk., 2023ko urtarrilaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
77
IRAGARKIA, 2022ko abenduaren 20koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Bizkaiko Gordexola, Zalla eta Gueñes udal-mugarteetan, Las Llanas parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Las Llanas parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Kokalekua: Las Llanas, Alto Rigada eta Ilso Eguen mendia parajeen arteko lerrokaduran dagoen mendialdea.
– Eskatzailea: Euskal Haizie, SL.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Gordexola, Zalla eta Gueñes (Bizkaia).
– Haize-sorgailuen kopurua: 6.
– Instalatu den potentzia gordina: 36,6 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Concha Jeneralaren kalea 23, 48010 PK) edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu/
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.
Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.