Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2023ko urtarrilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
74

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 248/2022 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

248/2022 prozedura laburtua, Ertzaintzako funtzionario batek abiarazia Ertzaintzaren betearazpen-eskalako komisariorde kategoriara igotzeko hautaketa-prozesuko oposizioko lehen probaren behin betiko emaitzak argitaratzeko erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen ebazpenaren aurka. Hautaketa prozesua 2021eko abenduaren 13ko Ebazpenaren bitartez deitu zen (2022ko urtarrilaren 4ko EHAA, 2. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko azaroaren 10a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia,

andres zearreta otazua.


Azterketa dokumentala