Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2023ko urtarrilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
56

430/2022 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Ignacio Reoyo Diez jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 24ko 103/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Uribeko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2022ko uztailaren 13ko EHAA 135. zk. eta 2022ko uztailaren 23ko BOE 176. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Juan Ignacio Reoyo Diez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Uribeko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Ignacio Reoyo Diez jauna Osakidetzako Uribeko ESIko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2022ko abenduaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Santa Marina Ospitaleari

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2022ko azaroaren 25a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala