249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 18 orri.)
- EPUB (650 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
5816
IRAGARKIA, Bizkaiko Batzar Nagusiek Galdakaoko udalaren lurraldearen zati bat banandu eta beste udalerri independente bat (Usansolo) eratzea (2022ko urtarrilaren 27ko udalaren osoko bilkuran onartutako Memoriaren arabera) 2022ko azaroaren 23an hartutako Akordioari buruzkoa.
Hauxe jakinaraziko dut: Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2022ko azaroaren 23ko osoko bilkuran, Galdakaoko udalaren lurraldearen zati bat banandu eta beste udalerri independente bat (Usansolo) eratzea (2022ko urtarrilaren 27ko udalaren osoko bilkuran onartutako Memoriaren arabera) onartzea erabagi ebala, hurrengo zehazten dan era honetan:
Lehenengoa.– Bizkaiko lurralde mugapeei buruzko abenduaren 5eko 9/2012 Foru Arauaren 51. artikuluan xedatatutakoaren arabera:
1.– Udalerri berriaren izena Usansolo izango da, eta bere hiriburutza Unkina/Usansolo auzoan egongo da.
2.– Honakoak izango dira erasandako udal-mugarteen muga berriak:
Ekialdetik mendebalderantz joanda erlojuko orratzen kontrako noranzkoan proposatutako mugapea 285. kotan hasiko da Galdakaoko eta Bediako udal-mugarteen muga bertan. Gune horretatik aurrera, landa katastroko 16. poligonoko 165. lurzatiko mugatik, mugak ipar-mendebalderantz jarraituko du, eta 60. zenbakiko Gorosibai baserria atxikita dauden 16. poligonoko 167. eta 165. lurzatiak Usansoloren barruan geratuko dira, beraz.
Baserri horretatik aurrera, mugak mendebalderantz joko du, eta 50 metro banatuko da baserriaren iparraldeko fatxadatik. Gero, 250. sestra-kurbatik iragan eta Usansolora jaisten den baserriko bide zaharrarekin bat egin arte jarraituko du. Mugak bide horren trazaturik egin du aurrera 16. poligonoko 123. lurzatiraino. Amarica eta Meñica baserriak Usansoloren barruan geratuko dira.
123. lurzatira iritsitakoan, mugak iparralderantz egingo du autopistarekin bat egin arte, eta Usansoloren barruan geratuko diren 16. poligonoak 123. eta 172. Lurzatietako ekialdeko mugetatik jarraituko du.
Mugak autopistaren ertzetik jarraituko du autopistaren ardatzaren paretik, ekialde – mendebalderantz, harik eta landa-katastroko 4. poligonoko 56. lurzatiko mendebaldeko mugarekin egin arte.
Hortik aurrera, muga hegoalderantz garatuko da Usansoloren barruan geratuko diren 4. poligonoko 56., 36., 37., 38., 39., eta 40. lurzatietako mendebaldeko mugetatik. Ondoren, poligono bereko 65. lurzatiko iparraldeko mugatik jarraituko du Bekelarreko bideraino, eta lurzati hori Usansoloren barruan geratuko da.
Gune horretatik, proposatutako mugapea Basozobal auzoko bide asfaltatuaren trazatura egokituko da, harik eta 150. kotan katastroko X. poligonoko iparraldeko mugarekin bat egin arte.
Usansoloko antzinako meategietako muinoa eta Usansoloko isurialdean geratzen diren Bekelarra Goikoa, Mina eta Basozabal baserriak mugapean egongo dira sartuta (kontsultak egin zitzaizkien erasandakoei).
150. kotatik aurrera, bideak 4. poligonoko muga izango da. Proposatutako mugapeak bide horretatik jarraituko du, harik eta 3., 4. eta 5. poligonoekin bat egin arte. Gune horretatik aurrera, mugapeak gora egingo du Hegoalde-mendebalderantz, 3. eta 5. poligonoetako banalerrotik 260. kotaraino. Bertatik aurrera, mendebalderantz joko du, harik eta 275. kotaraino iritsi arte, eta bertako sestra-kurbara egokituko da, 289. kotan, Galdakaoko eta Zaratamoko udalerrien arteko mugan, beti-beti mendebalderantz egiteko.
Azaldutako azken tartean, proposatutako mugapeak nahikoa distantziara inguratuko du ERTko ekoizpen-unitatea kokatuta dagoen ingurabidea, murriztapenik gabeko landa-lurzoruaren kalifikazioaren barruan.
Usansoloko udal-mugarte berriko mugen erreferentzia ofizialaren sisteman, mugarrien koordenatuen zerrenda I. eranskinean jasotzen da (honekin batera doa) bai eta «Galdakaoko lurraldearen bereizketaren memoria eta udalerri berriaren eraketa (Usansolo)» txosteneko agiri grafikoetan ere.
3.– Honelaxe banatuko dira ondasunak, eskubideak, akzioak, erabilera publikoak eta ustiapenak, betebeharrak, zorrak eta kargak:
a) Diruzaintzako geldikina:
Galdakaoren eta Usansoloren artean banatu beharreko diruzaintzako gerakinaren zenbatekoa lortzeko, fondo likidoak eta kobratu gabe dauden eskubideak batuko dira, eta Galdakaoko Udalak ordaindu gabe dituen betebeharrak kenduko dira.
Diruzaintzako gerakina banatzeko irizpidea biztanleria-ratioa da, horixe bera delako neurri handiagoan bermatzen duena proportzionaltasunaren irizpidea, eta, horren ondorioz, baita diruzaintzako gerakinaren banaketa ere.
Udalerri bakoitzari dagokion biztanle- ehuneko erlatiboa zehazteko orduan, Galdakaoko Udaleko Udal Erroldan bereizketa gauzatzen den urteko urtarrilaren batean dauden datuak hartuko dira kontuan.
Fondo likidoen, epe laburrera kobratu beharreko eskubideen eta epe laburrera ordaintzeko erreferentziako data bereizketa gauzatzen den eguna izango da.
Galdakaoko Udalak Usansoloko Udalari diruzaintzako gerakinaren banaketa moduan transferitu behar dion zenbatekoa ordaintzeko zehaztutako gehieneko epea 12 HILEKOA izango da.
b) Ondasunak, eskubideak, akzioak, erabilera publikoak eta ustiapenak:
Usansolorekin lotuta dauden eta lurralderatu daitezkeen ondasun eta eskubide publiko guztiak Usansoloko Udalari esleituko zaizkio zuzenean eta kontraprestaziorik gabe, haien izaera edo eskurapen-modua edonolakoa dela ere: ondaren-ondasunak, jabari publikoko ondasunak, herri-ondasunak, jabari publiko naturaleko ondasunak eta eskubide publikoak.
Esleitzen zaizkien erabilerari eta xedeari dagokienez, honakoak Usansoloko Udalarenak izango dira: batetik, Galdakaoko Udalak batez ere Usansolon kokatutako zerbitzuak emateko erabilitako aktibo guztiak (ibilgetu materiala eta immateriala); eta, bestetik, Usansolon kokatuta dauden, jendeak zuzenean erabiltzen dituen eta, oro har, erkidegoaren onurarako diren aktiboak (azpiegiturak, ekipamenduak, ondare historiko, kultural eta naturaleko ondasunak).
Ondasunak, ustiapenerako eskubideak eta dagozkien karga zein betebehar finantzarioak lurralde-irizpidearen arabera banatuko dira. Galdakaoko Udalak Usansoloko lurralde-eremuan kokatuta dituen herri-jabariko ondasun eta ondare-ondasun guztiak Usansoloko Udal berriari esleituko zaizkio. Ondasun horiek esleitzen zaizkionean, kasuan kasuko karga eta betebehar finantzarioak ere esleituko zaizkio.
Honekin batera doan II. eranskinean agertuko da Usansoloko Udalari esleitu beharreko ondasun higiezinen, errepideen, bideen eta eskubide errealeen zerrenda.
4.– Tokian tokiko zerbitzu publikoak memoriako II. idatz-zatian adierazitako proposamenaren arabera emango dira honelaxe:
a) Besteak beste, honakko zerbitzu hauek kudeatuko ditu Usansoloko Udalak:
● Argi publikoak.
● Hondakin bilketa eta tratamendua.
● Hiri-garbiketa.
● Ur-hornikuntza.
● Saneamendua eta estolderia.
● Lorezaintza.
● Kiroldegia.
● Kirolaren programazioa, sustapena eta bultzada.
● Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko-zerbitzua.
● Liburutegia.
● Ludoteka zerbitzua.
● Haurtzaindegiko zerbitzua.
● Topaguneko zerbitzua.
● Jarduera kulturalak (eszenikoak, ez-eszenikoak, erakusketa-aretoak).
● Euskara Sustatzeko eta Irakasteko Programa.
● Berdintasunerako-programak.
● Gizarte eta hezkuntza arloko eta arlo psikosozialeko jarduketa umeekin, gazteekin eta familiarekin.
● Adinekoentzako Zentroko zerbitzua.
● Helduei Irakasteko programa.
● Gizarte Zentroko zerbitzua.
● Etxez Etxeko Laguntzarako zerbitzua.
b) Honako zerbitzu hauek modu mankomunatuan emango dira Galdakaoko Udalarekin:
● Hilerriak eta hileko-zerbitzuak.
● Bulego Teknikoko zerbitzua (arkitektoa).
● Musika-Eskola.
● Helduentzako eskola publikoa.
● Euskaltegia.
Galdakaoko Udalarekin partekatutako zerbitzuetarako hitzarmenak negoziatzerako orduan, Usansoloko Udalak ez du finantzatu beharko partekatutako zerbitzu horien jardunbide-kostuen zati proportzionala, horrela Galdakaoren zentralitateagatik ekipamenduei dagokienez sortutako desoreka konpentsatu dadin.
5.– Erasandako langileen araubidea.
Usansoloren udal-betebeharren garapen egokirako beharrezkoa den langile-taldea 25 lagunek osatuko dute, eta honekin batera doan III. eranskinean adieraziko da zein diren.
Galdakaoko Udaleko langileak Usansoloko Udalari esleitzeko orduan, udaleko ekipamenduen eta instalazioen kokapenaren irizpidea hartuko da kontuan.
Hartara, Txapelenako, ESAN Zerbitzuko, Unkina ikastetxeko eta Liburutegiko ekipamenduetako langileak Usansoloko Udaleko udal-langileak izango dira. Honakoak, hain zuzen ere:
Liburuzaina.
Unkina ikastetxeko atezaina.
Txapelenako atezaina (ESAN Zerbitzua).
Administrari laguntzailea (ESAN Zerbitzua).
6.– Hirigintzako plangintza.
Usansoloko udal-mugartean ezarri beharreko hirigintza plangintza orokorra Galdakaoko HAPOn eremu horretarako adierazitakoa izango da, harik eta udal berriak plangintza onartu arte.
7.– Batzorde arbitrala:
Honelaxe eratuta egongo den batzordea izango da hitzarmen hau interpretatzen duena eta etorkizunean bananketaren ondorioz sortu daitezkeen auziak ebatziko dituena:
Presidentzia: udal-mugapeen arloan eskumena duen saileko foru-diputatua edo berak eskuordetzen duen pertsona, Bizkaiko Foru Aldundiko foru-diputatua edo zuzendari nagusia izan behar dela kontuan hartuta.
Bokalak: Usansoloko Udaleko HIRU kide eta Galdakaoko Udaleko HIRU kide.
Idazkaritza: Bizkaiko Foru Aldundian udal-mugapeen arloan eskumena duen saileko funtzionario bat.
Bigarrena.– Galdakaoko Udalaren lurraldearen zati bat banandu eta beste udalerri independente bat (Usansolo) eratzea onartuz Batzar Nagusien Osokoak hartutako erabakia Galdakako udalari jakinaraziko zaio, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Autonomia Erkidegokoan nahiz Estatukoan argitaratuko da; eta Euskal Autonomia Erkidegoko zein Estatuko administrazioei bidaliko zaie. Gainera, Toki Erakundeen Erregistroari emango zaio horren berri.
Jendaurrean jar dadin eta dagozkion ondorioetarako.
Bilbao, 2022ko abenduaren 9a.
Ahaldun nagusia,
UNAI REMENTERIA MAIZ.
I. ERANSKINA
Usansolo udalerri berriaren mugen erreferentzia-sistema ofizialeko mugarrien koordenatuen zerrenda:
– M-1 mugarritik abiatzen da, Bedia (M3T), Bedia udalerriarekiko muga, X 516083,59 Y 4785980,75 koordenatuak dituena, bide publikora arteko tarte zuzenean, M2n, X 516043,21; Y 4786013,97.
– M2 eta M3 artean (X 515551,80; Y 4786200,63), Burutoetxaga tontorrean bide publikoaren iparraldeko ertzetik, basopistarekiko erpineraino.
– M3 eta M4 artean (X 515421,74; Y 4786197,63), bide publikoaren iparraldeko ertzean, horiek lotzen dituen zuzengunetik, Otatzaberde basoan.
– M4 eta M5 artean (X 515107,44; Y 4786260,75) bide publikoaren iparraldeko ertzetik, Allumeaga Basoan.
– M5 eta M6 artean (X 514786,47; Y 4786359,95) Erletxeta errekaren ardatzeraino, horiek lotzen dituen zuzengunetik.
– M6 eta M7 artean (X 514661,80; Y 4786302,06) Ibaizabal ibaiaren ardatza.
– M7 eta M8 artean (X 514573,70; Y 4786021,90) Ibaizabal ibaiaren ardatza A-8 autobidera lotzen den errepidearen mendebaldeko kanpoko ertzeraino.
– M8 eta M9 artean (X 514525,04; Y 4786167,79) A-8 autopistara lotzeko errepidearen mendebaldetik kanpoko ertzetik AHTaren trazaduraren proeiekzio bertikaleraino, hegoaldeko ertzean.
– M9 eta M10 artean (X 514412,37; Y 4786139,97) A-8ra lotzen den errepidearen mendebaldeko kanpoko ertza, hegoaldeko ertzean AHTaren trazaduraren proiekzio bertikala eta hortik luzatzearekin, Bekelarre auzoak bide publikoarekin bat egiten duen arte, ezkerraldean edo mendebaldean.
– M10 eta M11 artean (X 514488,81; Y4786014,77) Bekelarre auzoa bide publikotik, ezkerraldean edo mendebaldean, Puentelatorre zubi erromatarraren ardatzarekiko elkarguneraino.
– M11 eta M12 artean (X 514275,93; Y 4785250,72) Puentelatorre zubi erromatarraren ardatzarekiko elkargunetik, Bekelarre auzoa bide publikoarekin elkartzen den unetik, ezkerraldean edo mendebaldeko ertzean Osinoagan zehar.
– M12 eta M13 artean (X 514284,79; Y 4785196,81), Meatze Bidearekin lotzeko lehendik dagoen bidetik ezkerraldetik edo mendebaldetik.
– M13 eta M14 artean (X 514156,91; Y 4785129,87), Meatze Bidetik, ezkerraldean edo iparraldean, amaitu arte.
– M14 eta M15 artean (X 514052,73; Y 4785093,89) +80 m kota topografikotik, horiek lotzen dituen zuzengunetik.
– M15 eta M16 artean (X 514078,84; Y 4784984,31), Arteta Arroa errekaren ardatzarekin bat egin arte, horiek lotzen dituen zuzenetik.
– M16 eta M17 artean (X 513655,00; Y 4784996,90), barruti-lerroa, Arteta Arroa errekaren ardatza, lehenengo efluentearekin bat egiten duen tokiraino (ekialde-mendebalde norabidea).
– M17 eta M18 artean (X 513436,75; Y 4784934,02), barruti-lerroa, Arteta Arroa errekaren ardatza, bigarren efluentearekin bat egiten duen tokiraino (ekialde-mendebalde norabidea).
– M18 eta M19 artean (X 513314,98; Y 4784856,44), barruti-lerroa, Arteta Arroa errekaren ardatza, hirugarren efluentearekin bat egiten duen tokiraino (ekialde-mendebalde norabidea).
– M19 eta M20 artean (X 512909,20; Y 4784776,15), barruti-lerroa, Arteta Arroa errekaren ardatza, bide publikoarekin bat egiten duen tokiraino ezkerraldean edo mendebaldean.
– M20 eta M21 artean (X 512295,61; Y 4784561,55), barruti-lerroa, Arteta Arroa errekaren ardatza, bide publikoarekin bat egiten duen tokiraino ezkerraldean edo mendebaldean.
– M21 eta M22 artean (X 512171,61; Y 4784440,22), bide publikoarekin bat egiten duen tokiraino, ezkerraldean edo mendebaldean, horiek lotzen dituen zuzengunetik, Sanantontxikerra tontorra gainean.
– M22 eta M23 artean, Zaratamo (M3T) (X 512121,46; Y 4784391,14) Zaratamoko udalerriarekin bat egiten duen tokiraino, horiek lotzen dituen zuzengunetik.