249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5815
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Andoaingo Ziako errekaren uholdeen aurka babesteko proiektua. Hiri-tartea».
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Andoaingo Ziako errekaren uholdeen aurka babesteko proiektua. Hiri-tartea».
Proiektu honen helburua errekastoaren ahalmen hidraulikoa handitzea eta aire zabalera ateratzea da, guztira 1.200 metroko luzeran. Jarduera Martin Ugalde kultur etxearen inguruan hasten da eta Oria ibaian duen bokalean amaitzen da. Proiektua hiru fasetan egikaritzea aurreikusten da, eta aurrekontua, guztira, 36.295.621,95 eurokoa da.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, Obra hidraulikoaren atalean (www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 12a.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.