Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5814

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Andoaingo Ziako Errekastoaren saneamendu Proiektua».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Andoaingo Ziako Errekastoaren saneamendu Proiektua».

Proiektuaren helburua Ziako kolektorea gauzatzea da. Kolektorea Gudarien Hiribidea hiri-mugan du jatorria, Urnietako udalerriarekin muga eginez, eta Oriako Bazkardon dagoen hodi biltzailean amaitzen da, Ama Kandida kalean; guztira 1.959 metroko luzera du. Ziako kolektorean dauden eta proiektatu diren bigarren mailako adarrak daude, eta garrantzitsuenak Martin Ugalde, Erroitz, Ikutza eta Bazkardo adarrak dira. Bigarren mailako adarren baterako luzera 2.6763 metrokoa da. Proiektuak 9.992.053,63 euroko aurrekontua du, eta 20 hilabeteko gauzatze-epea aurreikusten da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, Obra hidraulikoaren sekzioan (www.uragentzia.euskadi.eus)

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 12a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala