Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5813

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emandako zehapen-prozeduren hasiera jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei dagokienez.

Ezinezkoa izan da zehapen-espedienteak irekitzeko erabaki horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

1.– 15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, espedientea aztertzeko, Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia); bere defentsarako egokitzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko; eta, hala badagokio, prozeduran erabili nahi dituen frogak proposatzeko.

2.– Adierazitako epean zehapen-prozedurari hasiera ematen dion erabakiaren edukiari buruzko alegaziorik egiten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena, eta, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak egin direla ulertuko da.

3.– Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen bada, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2022ko abenduaren 12a.

Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala