249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 6 orri.)
- EPUB (265 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5811
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 24ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erabakiaren berri ematen duena.
AURREKO GERTAERAK
1.– 2022ko apirilaren 11n argitaratu zen EHAAn 2022ko martxoaren 24ko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2022. urteko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.
2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoa jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 24ko Aginduaren babesean, onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.