249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 3 orri.)
- EPUB (172 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5808
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 12koa, Osasuneko sailburuordearena; ebazpen honen bidez, 2022ko ekitaldian osasuna sustatzeko programak gauza ditzaten EAEko toki-eremuan dirulaguntzak emateko dena.
Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 29ko Aginduan, zeinaren bidez onartzen baitira 2020ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak, Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko. Laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez emango dira, agindu horretako 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.
Balorazio Batzorde horrek, 2022ko azaroaren 30eko proposamena oinarritzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zenbait toki-erakundeen proiektuei, I. eranskinean aipatzen diren dirulaguntzak ematea.
Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren zenbait toki-erakundeen proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 12a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.