Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5807

AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Sondikako (Bizkaia) «Montessori Gran Bilbao» haur-eskola pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Sondikako (Bizkaia) «Montessori Gran Bilbao» haur-eskola pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz ikastetxe horren titularrak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakiak: 015907 eta 48019730.

Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Montessori Gran Bilbao».

Titularra: Montessori Gran Bilbao, S.L.

Helbidea: Artxamendi bidea, 1.

Udalerria: Sondika.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2022-2023 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari. Ikastetxeari Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena ematen zion agindua ondoriorik gabe geratuko da egun horretatik aurrera.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala