249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 3 orri.)
- EPUB (184 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5805
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 16koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Bultzatu programako 2022ko ekitaldiko laguntzen onuradunen zerrenda. Bultzatu programaren bidez, enpresak ekonomikoki suspertzeko laguntzak ematen dira, Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren ondorioz jasandako inpaktuaren ondoren enpresen bideragarritasuna eta iraunkortasuna babesteko.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da orain onuradunen zerrenda. Hori guztia «Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Bultzatu programa, Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren ondorioz jasandako inpaktuaren ondoren enpresen bideragarritasuna eta iraunkortasuna babesteko laguntzak ematekoa».
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, zeina eranskinean ageri baita (2022ko ekitaldia). Agindu horren bidez, Bultzatu programa arautzen da, Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren ondorioz jasandako inpaktuaren ondoren enpresen bideragarritasuna eta iraunkortasuna babesten laguntzekoa.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 16a.
Industriako sailburuordea,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.