249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (158 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5804
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 15ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko maiatzaren 4ko Aginduan ezarritako laguntzak 2022ko ekitaldian jasoko dituzten erakunde onuradunen zerrenda; aipatutako agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2022ko ekitaldirako.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak iragartzen eta arautzen dira 2022ko ekitaldirako.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko maiatzaren 4ko Aginduan ezarritako laguntzei dagokienez, 2022ko ekitaldian onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2022ko ekitaldirako.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 15a.
Industriako sailburuordea,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.