249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5802
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abenduaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeentzako 2023ko ekitaldiko laguntzak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko abenduaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeentzako 2023ko ekitaldiko laguntzak. Agindu hori 2022ko abenduaren 28an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (247. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2022/5698 (9/23) orrialdean, 9. artikuluaren 2. apartatuan,
hau dio:
«2.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa –hor daude jasota tramitaziorako jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta horren bidez sar daiteke eskabide-formulariora– helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10129101».
Baina hau esan behar du:
«2.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa –hor daude jasota tramitaziorako jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta horren bidez sar daiteke eskabide-formulariora– helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1012911».