249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
5792
IRAGARKIA, ekonomia eta administrazio kudeaketako goi-mailako teknikariaren plaza bat eta administrari plaza bat oposizio-lehiaketaren bidez egonkortzeko ezohiko deialdiari buruzkoa. Lanpostu horiek Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Enplegu Eskaintzan jasota daude, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiak 2022ko abenduaren 23an hartutako erabakiaren bidez, ekonomia eta administrazio kudeaketako goi-mailako teknikariaren plaza bat eta administrari plaza bat hautatzeko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesuetan sartuta daudenak.
Oinarrien testu osoa erakundearen webgunean dago eskuragarri (www.atgipuzkoa.eus)
Donostia, 2022ko abenduaren 23a.
GGLA Asanblada Orokorreko idazkaria,
SEGUNDO DÍEZ MOLINERO.