Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HAURRESKOLAK
5789

06/12-2022 ERABAKIA, 2022ko abenduaren 22koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa prozesuak zuzenduko dituzten oinarri espezifikoak.

Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2022ko maiatzaren 4ko 03/05-2022 Erabaki bidez Haurreskolak Partzuergoko 2022rako enplegu publikoaren eskaintza onartu zen.

Era berean, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak 2022ko azaroaren 22an hartutako 8/11-22 erabaki bidez Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak onartu dira, eta 1.2 oinarrian dago xedatuta ezen hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko direla eta, halaber, zehaztuta dago zer eduki izan behar duten oinarriok, hain zuzen: zenbat plazatarako deialdia egingo den, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, zer betekizun espezifiko izango duten deialdiko lanpostuek.

Erabaki honen bidez, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egin eta oinarri espezifikoak onartzen dira Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko kidegoetarako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera, aintzat hartuta Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren, zazpigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoa eta Haurreskolak Partzuergoko Estatutuen 32 artikuluan langileen erregimen juridikoaren gainean ezarritakoa betez, eta Estatutu horien 18. artikuluak Zuzendaritza Batzordeari ematen dizkion ahalmenak baliatuz, honako hau

ERABAKI DU

Lehenengo artikulua.– Deialdia egitea enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako, kidego hauetan, plaza kopurua eta horietako bakoitzari dagokion eranskina adierazita.

(Ikus .PDF)

Erabaki honen bidez onartutako hautaketa-prozesuak, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2022ko azaroaren 22ko 8/11-22 Erabakian, Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak onartzekoan, ezarritakoaren arabera gauzatuko dira.

Bigarren artikulua.– Onartzea agindu honen I, II eta III eranskinetan adierazitako oinarri espezifikoak.

Hirugarren artikulua.– Epe hau ezartzea eskabideak aurkezteko: 2023ko otsailaren 1etik 28ra bitartekoa.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, betiere bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Eibar, 2022ko abenduaren 22a.

Haurreskolak Partzuergoko gerentea,

ELENA AIZPURU SEGUROLA.

I. ERANSKINA
HAURRESKOLAK PARTZUERGOAN KUDEAKETAKO ALORREKO PERTSONAL KATEGORIAN ENPLEGUA FINKATZEKO SALBUESPENEZKO PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK. (A TALDEA: GOI MAILAKO TEKNIKARIAK)

1.– Deialdiko plazak.

Haurreskolak Partzuergoan Kudeaketa alorreko A1 taldeko 3 plaza eskaintzen dira txanda irekian (Goi mailako teknikariak).

Eskainitako lanpostuen zerrendan honakoak zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren maila, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 2.2.3 atalean ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Goi mailako teknikari kategorian langileak hautatzeko deialdian izena emateko tasa 23,49 eurokoa da.

2.3.– Oinarri orokorretako 2.2.3.g) atalari jarraituz, deialdi honetako lanpostu guztietan euskara jakitea nahitaezko betekizuna da C1 edo goragoko mailan.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauetakoren batzuk izango dituzte.

– Ikasketa-eremu hauetako titulua: Zuzenbideko gradua edo lizentzia titulua.

– Ikasketa-eremu hauetako titulua: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua edo lizentzia titulua edo baliokidea.

– Prebentzio eta Segurtasuneko gradua; edo Laneko arriskuen prebentzioko lizentziatura edo gradua; edo edozein ikasketa eremuko Lizentziatu, Ingeniari, Arkitekto edo unibertsitate gradua eta laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari jarduteko gaikuntza-titulua edo prestakuntza-ziurtagiria, hiru espezialitateetan: laneko segurtasuna, higiene industriala eta ergonomia eta psikosoziologia aplikatua.

– Autobabes-planak egiteko teknikari gaituaren akreditazioa izatea.

– B gidabaimena.

Betekizun horiek eskaerak egiterakoan alegatu behar dira.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema merezimenduen lehiaketa izango da eta 80 puntu lor daitezke gehienez baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia orokorra (15 puntu).

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne– organismo autonomotan edo Alor Publikoko Erakundeetan A1 azpitaldeko Administrazioko goi mailako kidego, eskala edo kategorian, edo baliokideetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,085 puntu emango dira, gehienez ere 15 puntu izan arte.

Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa (45 puntu).

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Haurreskolak Partzuergo kudeaketako langile moduan A taldeko goi mailako teknikari lanpostuetan izandako esperientzia espezifikoa.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,250 puntu emango dira, gehienez ere 45 puntu izan arte. Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetan eskatutako betekizunak betez lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Tituluak (12 puntu).

Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):

– 10 puntu emango dira Ikasketa-eremu guztietako gradu-, lizentzia-, ingeniaritza-, eta arkitektura-titulu bakoitzeko, deitutako lanpostuak eskuratzeko eskakizun diren tituluez gain bestelako tituluak.

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

– Edozein Ikasketa-eremuko master ofizial bakoitzeko 5 puntu.

– Unibertsitateetako titulu propioak:

– 100 eta 499 ordu artean: puntu 1 tituluko.

– 500 eta 999 ordu artean: 1,5 puntu tituluko.

– 1.000 ordu edo gehiago: 2 puntu tituluko.

Titulu horiek dagokien organo eskudunak sinatutako diplomen bidez egiaztatuko dira, eta espresuki adierazi behar dute zenbat ordu edo kreditukoak diren eta zein programa edo gai ikasi diren.

Unibertsitateetako titulu propioen iraupena soilik kreditu bidez adierazten bada, eta bestelakorik zehazten ez bada, kredituko hamar ordu direla kalkulatuko da. ECTS kredituak adierazten badira, baina bestelakorik zehazten ez bada, kredituko hogeita bost ordu direla kalkulatuko da. Ez dira baloratuko ordu edo kreditu kopurua espresuki adierazia ez duten diplomen bidez egiaztatutako unibertsitateko titulu propioak.

d) Lan-poltsetan egotea (2 puntu).

Haurreskolak Partzuergoko aldi baterako beharrak estaltzeko teknikarien lan-poltsetan egoteagatik 2 puntu emango dira.

e) Informatika-ezagutzak (4 puntu).

Informatika-ezagutzak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

f) Hizkuntzen ezagutza (2 puntu).

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 2 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– B2 maila edo goragokoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

II. ERANSKINA
HAURRESKOLAK PARTZUERGOAN KUDEAKETAKO ALORREKO PERTSONAL KATEGORIAN ENPLEGUA FINKATZEKO SALBUESPENEZKO PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK. (B TALDEA: ERDI MAILAKO TEKNIKARIAK)

1.– Deialdiko plazak.

Haurreskolak Partzuergoan Kudeaketa alorreko B taldeko 11 plaza eskaintzen dira txanda irekian (Erdi mailako teknikariak).

Eskainitako lanpostuen zerrendan honakoak zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorren 2.2.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Erdi-mailako teknikarien lan kategoriako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 19,58 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 2.2.3.f) apartatuari dagokionez, Haurreskolak Partzuergoko erdi mailako teknikari lanpostuetan sartzeko tituluak honakoak dira:

Ikasketa-eremu guztietako gradu-, lizentzia-, diploma-, ingeniaritza-, arkitektura-tituluak edo ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko tituluak.

2.4.– Oinarri orokorretako 2.2.3.g) atalari jarraituz, deialdi honetako lanpostu guztietan euskara jakitea nahitaezko betekizuna da C1 edo goragoko mailan.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honetako lanpostu batzuk betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– Ikasketa-eremu hauetako titulua: Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogiako lizentziatura edo gradua, magisteritza, edo baliokidea.

– Ikasketa-eremu hauetako titulua: Arkitektura Teknikoko gradua edo baliokidea.

– Autobabes-planak egiteko teknikari gaituaren akreditazioa izatea.

– B gidabaimena.

Betekizun horiek merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar dira.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema merezimenduen lehiaketa izango da eta 80 puntu lor daitezke gehienez baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia orokorra (15 puntu).

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne edo Alor Publikoko Erakundeetan A2 azpitaldeko Administrazio Kudeaketako kidego, eskala edo kategorian, edo baliokideetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,085 puntu emango dira, gehienez ere 15 puntu izan arte.

Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetan lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa (45 puntu).

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, Haurreskolak Partzuergo kudeaketako langile moduan B (A2) taldeko erdi mailako teknikari gisa izandako esperientzia espezifikoa.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzeko 0,250 puntu emango dira, gehienez ere 45 puntu izan arte. Zenbaketa egiteko, azken 15 urteetan estatutako eskakizunak betez lanean emandako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Tituluak izatea 12 puntu.

Merezimendu hauek baloratuko dira (12 puntu lor daitezke gehienez):

– 10 puntu emango dira Ikasketa-eremu guztietako gradu-, lizentzia-, ingeniaritza-, eta arkitektura-titulu bakoitzeko, deitutako lanpostuak eskuratzeko eskakizun diren tituluez gain bestelako tituluak.

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

– Edozein Ikasketa-eremuko master ofizial bakoitzeko 5 puntu.

– Unibertsitateetako titulu propioak:

– 100 eta 499 ordu artean: puntu 1 tituluko.

– 500 eta 999 ordu artean: 1,5 puntu tituluko.

– 1.000 ordu edo gehiago: 2 puntu tituluko

Titulu horiek dagokien organo eskudunak sinatutako diplomen bidez egiaztatuko dira, eta espresuki adierazi behar dute zenbat ordu edo kreditukoak diren eta zein programa edo gai ikasi diren.

Unibertsitateetako titulu propioen iraupena soilik kreditu bidez adierazten bada, eta bestelakorik zehazten ez bada, kredituko hamar ordu direla kalkulatuko da. ECTS kredituak adierazten badira, baina bestelakorik zehazten ez bada, kredituko hogeita bost ordu direla kalkulatuko da. Ez dira baloratuko ordu edo kreditu kopurua espresuki adierazia ez duten diplomen bidez egiaztatutako unibertsitateko titulu propioak.

– Lanbide Heziketako Goi Mailako teknikari titulu bakoitzeko 2 puntu, ondorengo lanbide-arlokoak badira:

– Administrazio eta Kudeaketa.

– Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

– Informatika eta Komunikazioak.

– Merkataritza eta Marketina.

d) Lan-poltsetan egotea (2 puntu).

Haurreskolak Partzuergoko aldi baterako beharrak estaltzeko teknikarien lan-poltsetan egoteagatik 2 puntu emango dira. puntu emango dira.

e) Informatika-ezagutzak (4 puntu).

Informatika-ezagutzak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

f) Hizkuntzen ezagutza (2 puntu).

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 2 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– B2 maila edo goragokoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– B1 maila: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko.

III. ERANSKINA
HAURRESKOLAK PARTZUERGOAN KUDEAKETAKO ALORREKO PERTSONAL KATEGORIAN ENPLEGUA FINKATZEKO SALBUESPENEZKO PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK (C ADMINISTRARIEN TALDEA)

1.– Deialdiko plazak.

Haurreskolak Partzuergoko Administrarien C taldeko 12 plaza eskaintzen dira txanda irekian.

Eskainitako lanpostuen zerrendan honakoak zehaztuko dira: lanpostu bakoitzaren izena, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 2.2.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.

2.2.– Administrarien Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 15,64 euro da.

2.3.– Oinarri orokorretako 2.2.3.f) apartatuan ezarritakoari dagokionez, Batxilergoa, teknikari-titulua edo titulu baliokidea eskatzen da Administrarien taldean sartzeko.

2.4.– Oinarri orokorretako 2.2.3.g) atalari jarraituz, deialdi honetako lanpostu guztietan euskara jakitea nahitaezko betekizuna da C1 edo goragoko mailan.

3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.

Deialdi honetako lanpostu batzuk betekizun espezifiko hauek dituzte:

– B gidabaimena.

– Laneko Arriskuen Prebentzio alorreko Lanbide Heziketako Goi mailako teknikari titulua edo baliokidea.

– Autobabes-planak egiteko teknikari gaituaren akreditazioa izatea.

Betekizun horiek eskaerak egiteko garaian alegatu behar dira.

4.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da eta 80 puntu lor daitezke gehienez baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia orokorra (15 puntu).

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–edo Alor Publikoko Erakundeetan C1 azpitaldeko administrarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,085 puntu emango dira, gehienez 15 puntu izan arte.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Esperientzia espezifikoa (45 puntu).

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri. Jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 45 puntu izan arte:

– Haurreskolak Partzuergoan Administrarien C taldeko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Partzuergoko Lan Hitzarmenean jasotakoarekin bat etorriz.

Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,250 puntu emango dira, gehienez 45 puntu izan arte.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

c) Titulazioak (12 puntu).

– Lanbide Heziketako Goi Mailako teknikari titulu bakoitzeko 10 puntu lanbide arlo hauetakoak badira:

– Administrazio eta Kudeaketa.

– Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

– Informatika eta Komunikazioak.

– Merkataritza eta Marketina.

– Titulu hauengatik 5 puntu tituluko:

Ikasketa-eremu guztietako gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-tituluak gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko oro.

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko.

– Edozein Ikasketa-eremuko master ofizial bakoitzeko 3 puntu.

– Unibertsitateetako titulu propioak:

– 100 eta 499 ordu artean: puntu 1 tituluko.

– 500 eta 999 ordu artean: 1,5 puntu tituluko.

– 1.000 ordu edo gehiago: 2 puntu tituluko.

Titulu horiek dagokien organo eskudunak sinatutako diplomen bidez egiaztatuko dira, eta espresuki adierazi behar dute zenbat ordu edo kreditukoak diren eta zein programa edo gai ikasi diren.

Unibertsitateetako titulu propioen iraupena soilik kreditu bidez adierazten bada, eta bestelakorik zehazten ez bada, kredituko hamar ordu direla kalkulatuko da. ECTS kredituak adierazten badira, baina bestelakorik zehazten ez bada, kredituko hogeita bost ordu direla kalkulatuko da. Ez dira baloratuko ordu edo kreditu kopurua espresuki adierazia ez duten diplomen bidez egiaztatutako unibertsitateko titulu propioak.

d) Lan-poltsetan egotea (2 puntu).

Haurreskolak Partzuergoko aldi baterako beharrak betetzeko administrarien lan-poltsetan egoteagatik 2 puntu.

e) Informatika-ezagutzak (4 puntu).

Informatika-ezagutzak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.

– Microsoft Outlook XP/2003/2010.

– Microsoft PowerPoint 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.

– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

f) Hizkuntzak (2 puntu).

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 2 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:

– B2 maila edo goragokoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

– B1 maila: puntu 1, hizkuntza bakoitzeko.


Azterketa dokumentala