249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (5009 KB - 180 orri.)
- EPUB (9207 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
5781
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 5ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez onetsi eta argitaratzen baitira Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein ikuskapen eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietako zenbait lanpostu –izendapen askearen (C247) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C248 eta C249) sistemen bidez hornitu beharrekoak– betetzeko lehiaketa eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura.
Ertzaintzaren egitura eta gaur egun indarrean dauden lanpostuen zerrenda ikusita, eta dauden langile-beharrak kontuan hartuta, izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketaren sistemen bidez bete beharreko lanpostuak betetzeko deialdia egiten da, izan ere, Ertzaintzaren egituran hutsik dauden lanpostuak dira eta aurrekontu-zuzkidura dute.
Prozesu hau amaitzean lanpostuen zerrendan definitutako langile-beharrak erabat erantzunda gera daitezen, baldin eta deitutako lanpostu guztiak behin betiko betetzen ez badira, horien baldintzak betetzen dituen langilerik ez dagoelako edo okupatzailerik gabe geratzen direlako, hautaketa-prozedura hau lanpostu edo/eta dotazio hutsak aldi baterako esleitzeko prozedurarekin osatzen da. Hautaketa hori lanpostuak behin betiko betetzeko erabiltzen diren berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-irizpide berberetan oinarrituta egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 105. artikuluaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 25. eta 26. artikuluen esparruan.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluaren babesean, erabaki da gaur deitzen den prozedura barruko Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak aldi baterako esleitzeko eskumena goragokoak bereganatzea, nahiz eta prozedura hori ohiko izaeraz Giza Baliabideen Zuzendaritzak esleituta izan Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko Dekretuaren 12.2.b) artikuluan oinarriturik.
Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14. eta 9. artikuluek Segurtasuneko sailburuordeari eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hurrenez hurren, ematen dizkieten eskumenez baliatuta, eta 2022ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez goragokoak eskumenak bereganatzeari buruzko Ebazpena betearaziz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 125. artikuluan aurreikusitako Mahaiak 2022ko azaroaren 29an egindako bileran negoziatzeko deialdia egin ondoren, honako hau
EBAZTEN DUGU:
Lehenengoa.– Onestea eta argitaratzea Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren egiturako zenbait lanpostu –izendapen askearen (C247) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C248 eta C249) sistemen bidez hornitu beharrekoak– behin betiko betetzeko lehiaketa eta behin betiko esleipenaren ondoren hutsik geratzen diren lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura, 1. eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Bigarrena.– 1.– Deialdi honen bidez beteko diren lanpostuak honako hauek dira:
a) Ertzaintzaren egiturako zenbait lanpostu, izendapen askearen sistemaren bidez hornitu beharrekoak, honen 2. eranskinean zerrendatuta daudenak (C247).
b) Ertzaintzaren egiturako zenbait lanpostu, berariazko merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez hornitu beharrekoak, Babes eta Segurtasun, Esku-hartze, Lehergailuak Indargabetzeko, Brigada Mugikorraren eta Zaintza eta Erreskate Unitateetan, honen 3. eranskinean zerrendatuta daudenak (C248).
c) Bigarren jarduerako administrazio-egoeran hornitu daitezkeen Ertzaintzaren egiturako lanpostuak, berariazko merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez hornitu beharrekoak, gainerako unitateetan, honen 4. eranskinean zerrendatuta daudenak (C249).
d) Ertzaintzaren egiturako lanpostuak, berariazko merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez hornitu beharrekoak, gainerako unitateetan, honen 5. eranskinean zerrendatuta daudenak (C249).
2.– Deialdi honen xede izango dira, halaber, aurreko eranskinetan zerrendatutako lanpostuei dagozkien esleipenen ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak eta esleipen-proposamena egin arte sortzen direnak, bai eta aipatutako eranskinetan izartxoarekin (*) identifikatzen diren kodeetan hutsik geratzen direnak ere.
3.– Behin betiko hornitu beharreko zuzkiduren kopurua, aurreko 1 eta 2 zenbakietan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, 2., 3., 4. eta 5. eranskinetan adierazitakoa da.
4.– Behin betiko betetzen ez diren lanpostu hutsek edo okupatzailerik gabe geratzen diren zuzkidurek zehaztuko dute eman beharreko aldi baterako esleipenen kopurua, dagokion Atal edo Unitateko zuzkiduren kopurua osatu arte, lanpostuen zerrendan aurreikusitakoa, hain zuzen.
5.– Bigarren jarduerako administrazio egoeran hornitu daitezkeen lanpostuetatik betetzen ez direnek 5. eranskinean deitutakoen kopurua handituko dute neurri berean.
Hirugarrena.– 1.– Prozedura honetan ematen diren egintza eta xedapen guztiak Gurenet atarian argitaratuko dira, hurrengo atalean eta deialdiaren oinarrietan ezarritakoari kalterik egin gabe.
2.– Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen baterako ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuko da, behin betiko atxikipenak ebazten dituen ebazpena Gurenet atarian noiz jarri den jakitera emateko. Iragarki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunak zehaztuko du zein izango den balizko aurkaratzeak edo errekurtsoak jartzeko epeak zenbatzen hasteko eguna.
3.– Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez aldi baterako esleipenak argitaratuko dira Gurenet atarian eta argitaratze-egunak zehaztuko du zein izango den balizko aurkaratzeak edo errekurtsoak jartzeko epea zenbatzen hasteko eguna.
Laugarrena.– 1.– Hautapen-prozedura honetako izangaiak zenbaki profesionalaren bidez identifikatuko dira.
2.– Datu pertsonalen tratamenduek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte: datu pertsonalen babesari buruzko egungo araudia; 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
3.– Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak onartutako II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.
Bosgarrena.– Aurreikusi ez den guztirako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, horren aurka eta eranskinen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 5a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.
1. ERANSKINA
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Honako deialdian parte hartu ahal izango dute eskainitako lanpostuak bete ahal izateko lanpostuen zerrendan eskatzen eta xedatzen diren baldintza orokorrak (eta, hala badagokio, dagokion eranskinean) eta betekizunak betetzen dituzten Ertzaintzaren karrerako funtzionarioek, baldin eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan, seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Legearen testu bateginaren 86. artikuluan jasotako eszedentzian badaude. Zerbitzu aktiboko egoerara aipatutako legearen 92. artikuluan jasotako moduan bueltatzen diren funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute.
2.– Halaber, jarduneko zerbitzura deialdi honetan jasotako prozeduren bidez bueltatuz gero, honakoek ere parte hartu ahal izango dute: derrigorrezko lan-utzialdiko egoeran dauden edo bestelako Administrazio Publikoetan zerbitzu ematen duten pertsonek, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Legearen testu bateginaren 84. artikuluan xedatutakoa betez birgaitutako pertsonek, sei hilabete baino gehiagoz zigortuta egon direnek, eta borondatezko lan-utzialdian dauden gainerakoek, betiere halako egoeretarako xedatutako egonaldi-epea bete baldin badute.
3.– Bigarren jarduerako administrazio egoeran dauden Ertzaintzako karrerako funtzionarioek ebazpen honen 4. eranskinean zerrendatutako lanpostuak soilik eskatu ahalko dituzte.
4.– Deialdi honetan parte hartu behar dute eta merezimenduen lehiaketaren bidez hornitzen diren lanpostu huts guztiak eskatu, dagokien kategoriaren arabera hornitu ahal badituzte, Ertzaintzako karrerako funtzionario hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Legearen testu bateginaren 98. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntzari buruzko Araudia onartzen duen 315/1994 Dekretuaren 54.2 artikuluan xedatutako irizpide eta balditzen arabera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitutako edo/eta emandako espezializazio-ikastaroa gainditu duten (eskainitako lanpostuak bete ahal izateko betekizunetako bat izanik), espezialitate horretan gutxieneko iraute denbora bete ez duten eta ikastaro hori espezialitate-betekizun moduan xedatuta duen lanpostu bati behin betiko atxikita ez dauden Ertzaintzako karrerako funtzionarioek deialdi honetan parte hartu beharko dute.
Betebehar hori betetzen ez dutenak behin betiko, eta derrigorrez, atxiki ahalko dira dagokion espezialitatearekin hutsik geratzen diren lanpostuei, eta ez dute inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik izango.
Funtzionarioren batek espezialitate bat baino gehiago badu, aurreko ataletan xedatutako betebeharra lortutako azken espezialitateari buruzkoa dela ulertuko da.
Gutxieneko iraute denboraren zenbaketa hasi egingo da funtzionarioak okupatuko duen lanpostuari exijitzen zaion espezialitatea egiaztatuta duen unetik aurrera, non eta Segurtasun sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko Agindua, lanpostu-zerrenda aldatzen duena, indarrean jarri aurretik ez badu beteta.
Zenbaketa horretan sartuko dira unitate arteko kategoria goragoko eginkizunetan egindako epealdiak, nahiz eta lanpostu horiek espezialitate-betekizunik ez izan.
5.– Ezingo dute deialdi honetan parte hartu:
a) Arau-hauste larria edo oso larria egin izanagatik eginkizun-gabetze irmoaren administrazio egoeran daudenek, egoera horretan dauden bitartean.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen Diziplina Araubidearen Arautegiaren 15. artikuluan xedatu bezala, lekualdaketaren bidez zigortu direnek.
c) Interes partikularragatiko borondatezko lan-utzialdian daudenek, baldin eta ez badute egoera horretan eman indarrean dagoen araudiak eskatutako gutxieneko denbora.
d) Gutxieneko iraute denbora berezia eskatzen duen lanpostu baten behin betiko esleipendunek, baldin eta ez badute epe hori bete (inguruabar hori lanpostuari uko egin eta organo eskudunak onartu izanaren ondoriozkoa denean izan ezik), bestearen iraute denbora eta izaera berberak dituen beste lanpostu batzuk lortzeko asmoa baldin badute, edo barne-igoera prozesu bidez lanpostua galtzea dakarren beste maila batera igo badira, kategoria berrian iraute denbora eta izaera berberak dituzten lanpostu hutsak daudenean izan ezik; azken kasu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuak Hornitzeari buruzko Araudiaren 5.3 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da.
e) Deialdi honen aurreko bi urteetan merezimenduen lehiaketaren bidez destinoaz jabetu direnek.
Muga hori ez zaie ezarriko deialdi honen aurreko bi urteetan merezimenduen lehiaketaren bidez destinoaz jabetu direnen artean gaur egun behin-behinean atxikita dauden pertsonei, salbu eta atxikipen modu hau lanpostuari uko egitetik (organo eskudunak onartuta) ondorioztatzen bada.
f) Babes eta Segurtasun, Esku-hartze, Brigada Mugikorraren eta Zaintza eta Erreskate Unitateetara sartzeko, beharrezkoa izango da aldeko txostena lortzea Giza Baliabideen Zuzendaritzako Prebentzio Zerbitzuak deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko bi urteetan egindako osasun-azterketan, edo, bestela, azterketa hori gainditzea deialdi honetan.
Prozeduran onartua izan eta Prebentzio Zerbitzuaren aldeko txostena egiaztatuta ez duten langileei, ofizioz egiaztatuko denez, proba fisikoak egin aurretik egingo zaie zitazioa, deialdia egin duen organoaren ebazpen bidez.
Prebentzio Zerbitzuak kontrako txostena egiten badu edo edozein arrazoi dela medio mediku-azterketa egiteko hitzordura joaten ez bada, hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko da edozein fase dela.
g) Eskuratu nahi duten lanpostuan gehieneko iraute-denbora bete dutenek, lanpostu-zerrendan ezarritakoaren arabera. Gehieneko iraute-denboraren betearazpena Segurtasuneko sailburuaren lanpostu zerrenda aldatzeari buruzko 2015eko martxoaren 12ko Aginduan eta harekin lotuta dagoen 2018ko urriaren 11ko Aginduan ezarritako aurreikuspenen arabera egingo da, baita hurrengo arau hauen arabera ere:
– Babes eta Segurtasun, Esku-hartze eta Brigada Mugikorraren Unitateetan lanpostuak bete nahi izatekotan, lanpostu bakoitzerako eta unitate horietako bakoitzerako gehieneko iraute denboraren zenbaketa hasi egingo da funtzionarioak okupatuko duen lanpostuari exijitutako espezialitatea egiaztatuta daukan unetik aurrera, atxikipen modua edozein dela ere, espezialitatea lortzeko prestakuntza prozesuko praktikaldia salbu.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatzeko, Babes eta Segurtasun, Esku-hartze eta Brigada Mugikorraren Unitateei atxikitako lanpostuak, gehieneko iraute denbora dutenak, betetzeko aukera denean, unitate bereko Agente, Agente Lehen eta Ofizialorde kategorietarako gordetako lanpostuetan egindako jarduna zenbatuko da, lanpostu bakoitzerako.
Egitura organikoan eta lanpostu-zerrendan egindako moldaketen ondorioz, lanpostuen identifikazio kodeak aldatu izan direla kontuan hartuta, lanpostu berberatzat hartuko dira haiek betetzeko kategoria eta espezialitate berberak eskatzen dituztenak, eta zenbatu egingo dira lehenengo lanpostu-zerrenda indarrean jarri zenetik aurrera, hau da, 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Zenbaketa horretan sartuko dira unitate arteko kategoria goragoko eginkizunetan egindako epealdiak, aipatutako unitateetako lanpostu horiek gehieneko iraute denbora ezarrita dutenean.
Brigada Mugikorraren kasuan, ez dira kontuan hartuko ondorio hauetarako Laguntza Atalean nahiz Indartze Brigadan eginkizunak gauzatzen edo lanpostuak betetzen egindako epealdiak.
– Zaintza eta Erreskate Unitatean lanpostu bat eskuratu nahi izatekotan, gehieneko iraute denboraren zenbaketa hasi egingo da lanpostu horietako batean atxikipena gauzatzen den egunean.
6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Legearen testu bateginaren 104.2 artikuluan xedatutakoak lehentasunezko eskubidea aitortzen dien Ertzaintzaren karrerako funtzionarioek deialdi honetan eta behin bakarrik erabili ahal izango dute eskubide hori, udalerri berberean dauden kategoria berberako lanpostu hutsak kontuan harturik. Lehiaketako merezimenduen balorazioan lorturiko puntuaziorik handienak ezarriko du ertzainak zein hurrenkeratan baliatu ahal izango diren lehentasunezko eskubideaz.
7.– Eskainitako lanpostuak betetzeko behar diren espezialitate-ikastaroak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak emanak edo baliozkotuak izan beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntzari buruzko Araudian xedatutakoaren arabera.
8.– Merezimenduak baloratzeko orduan eskaerak aurkezteko epearen amaiera-data hartuko da kontuan, eta horixe bera izango da eskatzen diren betekizunak betetzeko erreferentzia-epea.
9.– Deialdian parte hartzeko betekizunak betetzen diren ofizioz egiaztatuko da, baita merezimendu orokorrak ofizioz balioetsi ere, Segurtasun Sailak kudeatzen dituen langileen datu-baseetan ageri diren datuak aintzat hartuta.
Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.
1.– Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2023ko otsailaren 10era arte (egun hori barne) aurkeztu beharko dituzte eskabideak.
2.– Honako deialdian parte hartzeko eskaera 6. eranskinean jasota dagoen eskabide-eredu normalizatua erabilita egingo da, eta behin betiko hornikuntzaren erregimenean eskatutako lanpostuak zein diren zehaztu beharko dute bertan. Lanpostu bat baino gehiago eskatuz gero, horien lehentasun-hurrenkera zehaztu beharko dute.
3.– Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskaerak lotesleak izango dira eskatzaileentzat.
Hirugarrena.– Berariazko merezimendu lehiaketaren balorazio faseak.
1.– Merezimendu lehiaketaren balorazioa bi fasetan egingo da: berariazko merezimenduen balorazioa eta merezimendu orokorren balorazioa.
2.– Lehenengo fasean, berariazko merezimenduak baloratuko dira. Onartuek dagokion baremoan zehaztutako gutxieneko puntuazioa lortu beharko dute prozeduran jarraitu ahal izateko, horrela ezartzen denean.
2.1.– Merezimendu espezifikoak baloratzeko, proba bat edo batzuk egingo dira. Proba horiek 7-26 eranskinetan agertzen diren edukiei buruzkoak izango dira, eta, aldi berean, hainbat ariketaz osatu ahal izango dira; nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira, edo ez, eranskinen arabera. Proba bat egin beharko denean, gehienez 40 puntu lortu ahalko dira, eta gutxienez 20 puntu eskuratu beharko dira, gainditzeko, hurrengo paragrafoan aurreikusitakoari kalterik egin gabe.
Izangaiek, edukiak deskribatzen edo azaltzen dituzten eranskinetan adierazten dira gainditu dituztela ulertzeko, lortu behar dituzten gehieneko eta gutxieneko puntuazioak.
Probak trebetasun fisiko eta/edo funtzionaletako eta/edo ezagutza teoriko-praktikoetako ariketak izango dira, lanpostuaren eduki funtzionalarekin zerikusia dutenak.
Proba bat egitea aurreikusten denean, gehienez 40 punturekin baloratuko da, eta gutxienez 20 puntu lortu beharko dira gainditutzat jotzeko, hurrengo paragrafoan aurreikusitakoari kalterik egin gabe.
Beste proba bat egitea aurreikusten den lanpostuetarako, gehienez ere 20 puntu emango dira, eta gutxienez 10 puntu lortu beharko dira proba gainditutzat jotzeko.
3. - 5. eranskinetan, proba funtzional espezifiko berean ebaluatuko diren lanpostuak biltzen dira.
2.2.– Ezagutza-proben gaiak lantokietako Giza Baliabideen Zentroko Burutzari eskatu ahal izango zaizkio, hautaketa-prozeduran parte hartzeko eskabidea egin izana egiaztatu ondoren; interesdunek pendrive bat edo antzeko euskarri informatiko bat aurkeztu beharko dute.
2.3.– Proba espezifikoak egin behar diren egunean izangaia aldi baterako ezintasun-egoeran badago, proba horietara dagokion Osasun Zerbitzu Publikoak emandako baimen medikoarekin joan beharko da, eta baimen horrek ez du eraginik osasunaren errekuperazioan.
3.– Lehenengo fasea gainditu dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute bigarren fasean, eta horretan merezimendu orokorrak baloratuko dira.
Merezimendu orokorrak baloratzeko, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduan, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente eta agente lehen kategoriak, ikuskapen-eskalako ofizialorde eta ofizial kategoriak, eta betearazpen-eskalako komisariorde kategorietako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko merezimendu-baremo erkide eta bateratua onartzen duenean, ezarritako merezimendu baremoa aplikatuko da.
4.– Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data iraungita duten zuzkidurak betekizun hori egiaztatuta duten interesdunei esleituko zaizkie.
Laugarrena.– Lanpostuak behin betiko hornitzeko prozedurako esleipen faseak.
1.– Deialdi honen xede diren lanpostuen esleipena egiteko faseak bata bestearen atzetik joango dira eta preklusiboak izango dira. Hurrenkera hauxe izango da:
1.1.– Lehenik eta behin, bigarren jarduerako administrazio egoeran dauden langileek bete ditzaketen lanpostuak esleituko dira, eskainitako lanpostuak betetzeko behar den espezializazio-ikastaroa, hala badagokio, gainditu duten funtzionarioei dagozkien betebeharrak kontuan izanik. Lehenengo azpi-fasean parte hartuko dute soilik prozesua gainditu dutenek eta horietatik deialdiko onartuen eta baztertuen zerrenda onartzen duen ebazpenean lehentasunezko esleipen eskubidea aitortuta dutenek.
1.2.– Bigarrenik, izendapen askeko sistemaren bidez hornitu beharreko lanpostuak esleituko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudiaren 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, izendapena egiteko beharrezkoa izango da hornituko den lanpostua atxikita dagoen administrazio unitatearen edo organoaren titularrak txostena ematea aurretik. Txosten horretan onartuetatik bere ustez egokiena dena proposatuko du, edo bestela deialdia hutsik geratzea proposatuko du.
1.3.– Ondoren, deialdi honen xede den berariazko merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez hornitu beharreko lanpostuen esleipena egingo da. Esleipen hori egiteko faseak bata bestearen atzetik joango dira eta preklusiboak izango dira. Hurrenkera hauxe izango da:
1.3.1.– Lehenik eta behin, Babes eta Segurtasun, Esku-hartze, Lehergailuak Indargabetzeko, Brigada Mugikor eta Zaintza eta Erreskate Unitateetan, deialdi honen xede diren lanpostuak esleituko dira, eskainitako lanpostuak betetzeko behar den espezializazio-ikastaroa gainditu duten funtzionarioei dagozkien betebeharrak kontuan izanik. Lehenengo azpi-fasean parte hartuko dute soilik prozesua gainditu dutenek eta horietatik deialdiko onartuen eta baztertuen zerrenda onartzen duen ebazpenean lehentasunezko esleipen eskubidea aitortuta dutenek. Eta bigarren azpifasean prozesua gainditu duten gainerako hautagaiek parte hartuko dute.
Era berean, betekizun berberekin eta jada egindako esleipenen ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak esleituko dira.
1.3.2.– Bigarrenik, gainerako unitateetan, deialdi honen xede diren lanpostuak esleituko dira, eskainitako lanpostuak betetzeko behar den espezializazio-ikastaroa gainditu duten funtzionarioei dagozkien betebeharrak kontuan izanik. Lehenengo azpi-fasean parte hartuko dute soilik prozesua gainditu dutenek eta horietatik deialdiko onartuen eta baztertuen zerrenda onartzen duen ebazpenean lehentasunezko esleipen eskubidea aitortuta dutenak. Eta bigarren azpifasean prozesua gainditu duten gainerako hautagaiek parte hartuko dute.
Era berean, betekizun berberekin eta jada egindako esleipenen ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak esleituko dira.
2.– Fase batean esleitzen diren lanpostuak ez dira hurrengo faseetan hornituko. Hala, fase batean lanpostu baten esleipendun direnek ezin izango diote esleitutako lanpostuari uko egin, ezta deialdiko lanpostuen esleipen prozesuan jarraitu ere. Horregatik, ulertu beharko da, hurrengo faseetan lanposturen baten esleipendun suertatzen baldin badira, eskaerei uko egiten dietela.
3.– Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data iraungita duten zuzkidurak betekizun hori egiaztatuta duten interesdunei esleituko zaizkie.
4.– Deialdi honetan lanpostu baten behin betiko esleipendun direnek beste ebazpen honen bidez deitutako prozesuan parte hartzeari uko egin diotela ulertuko da: Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 23ko Ebazpena, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Oinarrizko Eskalako Agentearen eta Agente Lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako Ofizialordearen eta Ofizialaren kategorietako lanpostuak, merezimendu lehiaketa orokorraren sistemaren bidez hornitu beharrekoak, betetzeari buruzkoa.
Bosgarrena.– Merezimendu lehiaketako balorazio batzordeak.
1.– Berariazko merezimendu lehiaketa baloratzeko, hainbat Balorazio Batzorde eratuko dira, eta batzorde horien osaeran Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legean Administrazioaren kide anitzeko organoei buruz eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean ezarritakoa beteko da, baita inpartzialtasun- eta espezialitate-printzipioak ere.
1.1.– Berariazko merezimenduen lehiaketa sistemaren bidez hornitu beharreko lanpostuen espezifikotasuna aintzat hartuta erabakiko diren balorazio batzordeei dagokie berariazko merezimenduak edo probak baloratzea. Balorazio batzordeei ondokoa dagokie:
a) Prozeduraren objektibotasunaren arduradun diren heinean, deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatu beharko dute.
b) Berariazko merezimenduak baloratzea edo, zeregin hori egoki deritzon pertsonaren esku uztea; horretarako hartuko dituzte Gurenet atarian argitaratuko diren behin-behineko akordio egokiak. Interesdunek bost (5) egun balioduneko epea izango dute horien aurkako inpugnazioak egiteko, eta batzordeak arduratuko dira inpugnazio horiez.
1.2.– Balorazio Batzorde Nagusiak prozedura honetako merezimendu orokorrak baloratzeko ardura izango du, eta honako hauek dagozkio:
a) Prozeduraren objektibotasunaren arduradun den heinean, deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatzea eta, hala dagokionean, araudian dauden hutsuneak osatzeko eta horiek aplikatzean azaleratzen diren kontraesanak kentzeko behar diren akordioak hartzea.
b) Merezimendu orokorrak baloratzea edo zeregin hori egoki deritzon pertsonaren esku uztea; horretarako hartuko dituzte Gurenet atarian argitaratuko diren behin-behineko akordioak; interesdunek bost (5) egun balioduneko epea izango dute horien aurkako inpugnazioak egiteko, eta batzordeak arduratuko dira inpugnazio horiez.
c) Puntuaziorik altuena lortu duten hautagaiak proposatzea eta, deitutako lanpostu kopurua eta hirugarren oinarrian xedatutakoaren araberako esleipen-proposamenen ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak aintzat hartuta, puntuaziorik altuena lortu duten hautagaiei lanpostuak esleitzeko proposamena Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari aurkeztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legean aurreikusitako lehentasun-eskubideei kalterik eragin gabe.
2.– Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez, jakinaraziko da balorazio batzordeetako kideen eta horien ordezkoen izendapena. Euskal Autonomia Erkidegoko Agintaritzaren Aldizkarian jarritako iragarki baten bidez jakinaraziko da izendapen horiek noiz argitaratuko diren Gurenet atarian. Iragarki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunak mugatuko du zein izango den balizko inpugnazioak jartzeko epeak zenbatzen hasteko eguna.
3.– Balorazio Batzordeetako kideek ezingo dute esku hartu Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean halako kasuetarako jasotako inguruabarrak ematen direnean; hori gertatzekotan organo eskudunari jakinarazi beharko zaio, eta hautagaiek errefusatu egin ditzakete.
4.– Balorazio batzordeen erabakiak bertaratuen botoen gehiengo bidez hartuko dira, eta berdinketarik egonez gero, batzordeburu lanak egiten dituenak ebatziko du; batzordeburu titularra edo horren ordezkoa bertaratu ezean, adinez nagusiena den batzordekideak ordezkatuko du.
5.– Balorazio batzordeak ezingo dira eratu, eta ezingo dute jardun, kideen erdia baino gehiago, idazkaria barne, bertaratzen ez bada; gainera, deialdia egin duen agintaritzari adituak eskatu ahal izango zaizkio aholkulari gisa, eta horiek ahotsa izango duten arren, ez dute botorik edukiko.
6.– Balorazio batzordeetan parte hartzeak legez aurreikusitako kalte-ordainak jasotzeko bidea emango du.
Seigarrena.– Lanpostuak behin betiko hornitzeko prozedurako izendapenak eta ebazpena.
1.– Izendapen askeko sistemaren bidez hornitu behar diren lanpostuak Segurtasun sailburuordearen ebazpenaren bidez esleituko dira. Ebazpena interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie, eta prozedura honetarako ezarritakoaren arabera erakutsiko da jendaurrean.
Izendapen askeko sistemaren bidez hornitu beharreko lanpostu horiek esleitzen zaizkien funtzionarioak haietatik kendu ahal izango dira, eskatu ahala, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 103.5 artikuluan ezarritako moduan. Esleipen horiek borondatezkotzat hartuko dira eta, beraz, ez dute sorraraziko kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik.
2.– Merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez hornitzen diren lanpostuak Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez esleituko dira. Ebazpena prozedura honetan ezarritakoaren arabera argitaratuko da.
Lanpostu horien esleipendun gertatzen diren funtzionarioek ezin izango diete uko egin, eta ezin izango dute parte hartu azken behin betiko destinoa eskuratu zuen lehiaketa prozeduraren deialdiari buruzko ebazpenaren egunaren hurrengo bi urteetan deitzen diren lehiaketetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Legearen testu bateginaren 97.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudiaren 14.2 artikuluan ezarritako salbuespenarekin. Esleipen horiek borondatezkotzat joko dira, eta, ondorioz, ez dute eskubiderik sortuko ezein kontzepturengatik kalte-ordaina jasotzeko.
Lanpostua lehiaketa bidez lortzen duten funtzionarioak beren postuetatik kendu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 103.4 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudiaren 15. artikuluan xedatutako legez.
3.– Unitate jakinetan dauden langile premiak kontuan harturik, erabaki ahalko da unitate horietan Ertzaintzaren gainerako unitate eta zerbitzuetan baino lehenago lanpostuak behin betiko betetzeko prozedura eraginkor bihurtzea eta gauzatzea.
Zazpigarrena.– Deialdia ebazteko epea.
Deialdi hau ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoko egunetik aurrera zenbatuta. Halere, epe hori luzatu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Zortzigarrena.– Lanpostuaz jabetzea.
Deialdi honen bidez behin betiko hornitu beharreko lanpostuez jabetzeko prozesua deialdia erabakiko duen ebazpenak arautuko du eta ez du sorraraziko inolako baimenik edo lizentziarik.
Bederatzigarrena.– Lanpostuen aldi barerako esleipenak.
1.– Deialdi honen xede diren lanpostuen artean, hornikuntza sistema gisa berariazko merezimendu lehiaketa duten lanpostuen behin betiko hornikuntza ebatzi eta gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen baten bidez (Gurenet atarian argitaratuko dena) zehaztu egingo dira hornitu beharreko zuzkidura hutsak edo okupatzailerik gabekoak, harik eta dagokion atal edo unitateko ertzainen kopuru osoa bete arte, lanpostu-zerrendan aurreikusitakoaren arabera.
2.– Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen baten bidez (Gurenet atarian argitaratuko dena) lanpostuen aldi baterako esleipena gauzatuko zaie langile premiak erantzun behar diren unitatean behin betiko atxikipena lortu ez duten langileei, izapidetutako hautaketa prozedurako hurrenkera-ordenari jarraiki, baldin eta lanpostuak betetzeko prozeduran parte hartzerakoan unitate horretako lanpostu baterako parte hartu badute eta prozedura gainditu badute, eta baldin eta lanpostu-zerrendaren arabera jarduerak gauzatzeko exijitzen den titulazioa badute.
Goragoko kategorietako bateko hautagai kopuru nahikorik aukeratuko ez balitz, gehitu egingo da beheragoko kategorietan deitutako aldi baterako esleipenen kopurua, langile premiak erantzun behar diren unitatean behin betiko atxikipena lortu ez duten langileen artean, izapidetutako hautaketa prozedurako hurrenkera-ordenari jarraiki, baldin eta lanpostuak betetzeko prozeduran parte hartzerakoan unitate horretako lanpostu baterako parte hartu badute eta prozedura gainditu badute, eta baldin eta lanpostu-zerrendaren arabera jarduerak gauzatzeko exijitzen den titulazioa badute, harik eta, lanpostu-zerrendako aurreikuspenen arabera, dagokion atal edo unitatean dauden lanpostu hutsen kopuruarekin edo okupatzailerik gabeko zuzkidura kopuruarekin bat datorren ertzain kopuru osoa bete arte.
3.– Zerbitzu eginkizunen erregimenaren bidez gauzatuko da esleipena behin betiko atxikipenaz lanpostu bat dutenean eta, bestela, behin-behineko atxikipena egingo zaie.
4.– Esleipendunak bere kategoriako ordainsariak jasoko ditu, baita betetzen duen lanpostuari dagozkion osagarriak ere.
5.– Esleipen hauek borondatezkoak dira eta esleipenak ez du zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainik sortuko.
6.– Funtzionario esleipendunei behin betiko atxikita dauden lanpostua soilik gordeko zaie, hala badagokio.
7.– Esleipenak nahierara edozein unetan ezeztatu ahalko ditu eman dituen organoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Legearen testu bateginaren 105.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Edonola ere, esleipen hori eragin zuten zerbitzu premiak desagertzearen ondorioz edo gutxitzearen ondorioz ezeztatuko dira, hautaketa irizpideen ondoriozko ordenaren alderantzizkoan.
8.– Edozein arrazoi dela eta, aldi baterako esleipena uzten duten funtzionarioak behin betiko atxikipenaz okupatzen dituzten lanpostuei atxikiko zaizkie; atxikipen erregimen horretan lanposturik ez dutenak behin-behinean atxikiko zaizkie beste lanpostu batzuei, betiere lanpostu-zerrendan exijitutako betekizunak betetzen badituzte.
9.– Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenak, esleipenak onartzeari buruzkoak, esleipenen ondorioetarako data zehaztuko du, eta esleipenak ez du sorraraziko inolako baimenik edo lizentziarik.