Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5777

AGINDUA, 2022ko abenduaren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez xedatu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2022rako enplegu publikoaren eskaintza (aurrerantzean, EPE) onartzeko erabakia, eta beronen barruan, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administraziorako zerbitzu laguntzaileena.

Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Lege berrian oinarritzen da EPE hori, zeina administrazio publikoen zerbitzuko langile lan-kontratudunei aplikatu behar baitzaie. Lege horrek, besteak beste, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuetan erabili beharreko tasak eta sistemak zehazten ditu, eta horien artean nabarmentzen dira, alde batetik, 2.1 artikuluan aurreikusitako tasa gehigarria, eta, bestetik, haren seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoak, zeinak ezartzen baitute deialdia egin behar dela, salbuespen gisa eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (EPOETB) onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lehiaketa sistemaren bidez, 2.1 artikuluko baldintzak beteta, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako eta etenik gabe beteta egon diren plazak, bai eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen izaera horretako lan-egoera zuten langileek aldi baterako okupatutako egiturazko lanpostu hutsak ere.

EPOETBren 61.7 artikulua, EK 149.1.7.,18. eta 149.1.13 artikuluen babespean emana, eta lan-kontratudun langileei aplikagarri zaiena espresuki hala xedatzen duten manuei dagokienez, berariaz ezartzen du merezimenduak baloratzeko lehiaketa erabil daitekeela lan-kontratudun langile finkoak hautatzeko sistema gisa, eta ezartzen du «administrazio publikoek lankidetza-moduak negoziatu ahal izango dituzte hitzarmen kolektiboen eremu barruan, erakunde sindikalek hautaketa-prozesuen garapenean izan beharreko jarduna ezartzeko».

Betearazteko epeei dagokienez, 20/2021 Legeak ezinbesteko epe batzuk ezarri zituen egonkortze-prozesuaren fase desberdinak amaitzeko, besteak beste, deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratzea eta prozesuak 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitzea.

Aldi berean, aipatutako 20/2021 Legeak bateragarritasuna aurreikusi zuen barne-sustapeneko edo mugikortasun-mekanismoak gauzatzean, sektore-araudi espezifikoak edo Administrazio bakoitzarenak hala xedatu bazuen.

Xedapen hori betetzeko, Segurtasun Sailak 2022ko azaroaren 24an deitu, garatu eta amaitu du Giza Baliabideetako zuzendariaren eta Segurtasun Saileko Euskal Herriko Poliziaren Euskal Akademiaren zuzendariaren 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako barne lizitazio prozesua (2022ko maiatzaren 18ko EHAA). Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Lan-kontratudun Langileen Hitzarmen Kolektiboko 10. eta 12. artikuluekin bat etorrita, kanpoko azken xedapenaren aurretik egindako barne-lehiaketako prozesuak baldintzatu du gure EPEak helburu dituen lanpostuak zehaztea. Horrela, Agindu honen onespenaren bidez deitutako lanpostuen zehaztapena egiten da, nahitaez, aipatutako prozesuaren «ondorioz».

Hori horrela izanik ere, barne-lehiaketaren ondorioz egindako lanpostuen behin betiko esleipenak onartu eta argitaratzen dituen 2022ko azaroaren 22ko Ebazpena, eta Negoziazio Mahaiaren zati sozial integratzailearekin sinatutako 2022ko martxoaren 10eko Hitzarmenaren arabera, Segurtasun Sailaren Lan Hitzarmenaren aplikazio-eremuak, 2023ko urtarrilaren 30era atzeratzen du azken honen indarraldia.

Agindu honen bidez onartzen diren oinarri orokorretan, eta hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordean negoziatuta egonik, aplikagarria den araudia jasotzen da, izendatzaile komun gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko prozesuetarako deialdi guztietan, zeinen hornikuntzarako, salbuespenez, merezimenduen lehiaketa-sistema erabiliko den.

Berariaz ezartzen da Agindu honen bidez oinarri orokorrak onartzen diren finkatze-prozesuak garatu eta gauzatzeak ez dituela inola ere lan-poltsak sortuko.

Aurreko guztiagatik, aipatutako lege-araudian xedatutakoaren arabera, Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 6.2.f) artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Lan-kontratudun Langileen Hitzarmen Kolektiboko 10. eta 12. artikuluak betez; eta Segurtasun Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuan emandako eskumenen indarrez,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agindu honen eranskinean aurreikusten diren Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileei gordetako lanpostuen salbuespenezko prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 5a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEGURTASUN ADMINISTRAZIOKO ZERBITZU LAGUNTZAILEETAKO ENPLEGUA FINKATZEKO SALBUESPENEZKO PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI OROKORRAK
1.– Helburua.

1.1.– Oinarri hauen helburua da, salbuespen gisa eta behin bakarrik, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoko –gaur egun Segurtasun Saila eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia– Lan Kontratudunen Kolektiboarentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan sartzeko arau orokorrak ezartzea, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuen esparruan.

1.2.– Hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko dira, eta, betiere, honako hauek jaso beharko dituzte:

– Deialdiko lanpostuen kopurua eta hizkuntza-eskakizunen eta sarbide-modalitatearen araberako banaketa.

– Eskabideak aurkezteko epea.

– Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasaren diru-zenbatekoa.

– Sartzeko titulazioak edota eskatutako esperientzia, oinarri espezifikoen araberakoa.

– Zer merezimendu baloratuko den eta zer baremo aplikatuko zaien.

– Euskararen ezagutza egiaztatzeko erabiliko den erreferentzia-data.

– Deialdiko lanpostuen betekizun espezifikoak, oinarri espezifikoen araberakoak.

– Emakumeen lehentasun-klausula aplikatuko den ala ez.

1.3.– Eskaintzen diren lanpostuak Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoko –gaur egun, Segurtasun Saila eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia– Lan-kontratuko Langileen Hitzarmen Kolektiboaren esparruko lanpostu hutsak dira, edo hutsik geratuko direnak, 2022ko azaroaren 22ko Ebazpenaren arabera. Honen bidez, amaiera ematen zaio Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurari. Ebazpen horren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuen behin betiko barne-hornidurarako lehiaketarako deialdia egiten da.

2.– Parte hartzeko betekizunak.

2.1.– Betekizunak betetzeko datak.

Hautagaiek eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehenago bete beharko dituzte oinarri orokorretan eta espezifikoetan ezarritako betekizunak –8.1 oinarrian adierazitakoak izan ezik–, eta betekizun horiek betetzen jarraitu beharko dute kontratua sinatzen duten arte.

2.2.– Betekizunak noiz eta nola egiaztatu behar diren.

Oinarri orokor hauen 8. atalean dago ezarrita noiz eta nola egiaztatu behar diren betekizunak.

2.3.– Parte hartzeko betekizun orokorrak:

Iragarritako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:

a) Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.

Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.

Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.

b) Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.

c) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.

d) Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.

e) Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa edota esperientzia izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

f) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

g) Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta zeinaren diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.

h) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.

3.– Desgaitasuna duten pertsonen sarbidea.

3.1.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetara aurkezten direnek, 2. oinarrian aipatzen diren parte hartzeko betekizunak betetzeaz gaiz, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, Imsersoren edo baliokidearen eskutik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2.– Deialdi espezifiko bakoitzean eskainitako plaza guztietatik, lanpostu hutsen ehuneko zazpiko kupoa gordeko da desgaitasuna duten pertsonek bete dezaten.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazak biltzen dituzten deialdi espezifikoetan, oinarri espezifikoetan modalitate bakoitzerako deitutako plaza kopurua adieraziko da.

3.3.– Desgaitasuna duten pertsonentzako txandan hautagairik ez dagoelako edo hautaketa-prozesuak gainditu dituenik ez dagoelako bete gabe geratzen diren plazak dagokion txandan sarbide orokorreko modalitatean eskainitakoei gehituko zaizkie.

4.– Hautaketa egiteko baldintza orokorrak.

Betekizunen bat ezarrita duten lanpostuak betetzeko, hautagaiek ezinbestez egiaztatu beharko dute betekizun horiek betetzen dituztela.

Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan, deialdiko lanpostuei esleitutako betekizun espezifikoak zerrendatuko dira.

5.– Lanpostuak esleitzeko baldintza orokorrak.

Epaimahaiak ezin izango du proposatu deialdiko plaza-kopurua baino handiagoa den gainditu-kopuru bati dagokion beste lan-kontratu egiteko, kasu hauetan izan ezik:

a) Egoera hauetako bat gertatzen bada:

– Hautatutako pertsonek uko egitea, kontratua sinatu aurretik, edo

– Hautagaiek eskatzen zaien dokumentazioa ez aurkeztea 14. oinarrian xedatutakoaren arabera, edo aurkeztutakotik ondorioztatzen bada 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzen ez dutela, edo ez dutela zereginak betetzeko eskatzen den gaitasun fisikoa edo psikikoa.

Kasu horietan, epaimahaiak esleipen-proposamen osagarri bat egingo du dagokien hautagaien alde, hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazioaren hurrenkerari jarraituz eta, betiere, aipatutako inguruabarrengatik hutsik geratu diren lanpostuak bezainbeste hautagai hautatuz.

b) Kontratua sinatzeko unean lanpostua gorde gabeko eszedentzia eskatzen bada, hutsik geratu diren lanpostuak horrela esleitu egingo dira.

c) Lanpostu huts gehiago sortzen badira, deialdikoak baino ehuneko hamar gehiago esleitu ahal izango dira, gehienez.

6.– Argitaratzeko lekuak eta iragarki-taulak.

6.1.– Hautaketa-prozesuetarako deialdiak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeaz gain, Enplegu Publikoaren Atarian argitaratuko dira, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

Hautaketa-prozesuan zehar, aipatutako helbide elektronikoan argitaratuko da prozesuaren garapenaren alderdiekin lotutako informazio guztia, jakinarazpen-ondorioetarako. Abisu bat bidaliko zaie, SMS edo posta elektroniko bidez, mugikorreko zenbaki bat edo posta elektronikoko helbide bat eman duten parte-hartzaileei. Abisu hori egiten ez bada ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluan.

6.2.– Prozedura honetan ematen diren xedapen guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta adieraziko da xedapen horien bidez onartzen diren zerrendak Enplegu Publikoaren Atarian egongo direla ikusgai, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguna izango da egin beharreko izapideak egiteko epeak zenbatzen hasteko, aurkaratzeko edota errekurtsoak jartzeko eguna.

7.– Eskabideak aurkeztea.

7.1.– Prozesuan onartua izatea.

Parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztu beharko dute, parte hartu nahi duten hautaketa-prozesu bakoitzeko, nahiz eta kategoria berekoak izan.

Onartuak izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 1) eskabidearen atal guztiak bete behar dituzte, 2) eskabidea epe barruan aurkeztu, eta 3) langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatiko tasak ordaindu behar dituzte.

Halaber, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskatutako betekizun guzti-guztiak bete beharko dituzte, 8.1 oinarrian euskararen ezagutzari buruz aurreikusitakoak izan ezik.

7.2.– Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdietan parte hartzeko eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkeztuko dira, deialdietako oinarri espezifikoetan ezartzen den egunetik zenbatzen hasita.

7.3.– Eskabideak aurkezteko modua.

Eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoan onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabidea Enplegu Publikoaren Atariaren bidez aurkezteak aukera emango du honako izapide hauek elektronikoki egiteko:

– Parte hartzeko eskabidea.

– Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatiko tasak ordaintzea.

– Eskabidearen erregistro elektronikoa.

– Egindako inskripzioaren datuak aldatzea inskripzioa egiteko epean.

– Hala badagokio, eskabidea zuzentzea, zuzentzeko epean.

– Enplegu Publikoaren Atarian prozesuari buruz argitaratzen den informaziorako sarbidea izatea eta haren jarraipena egitea.

– Erreklamazioak aurkeztea, horretarako ezartzen diren epeetan.

– Lehiaketaren faseko merezimenduak alegatzea, eta, hala badagokio, lanpostuen betekizun espezifikoak alegatzea, horretarako ezartzen den epean.

– Lanpostuak hautatzea.

– Eskatzen den dokumentazioa eranstea, hala badagokio.

Inskripzio-prozesuan gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, Enplegu Publikoaren Atarian (https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/) horretarako adieraziko diren telefonora edo helbide elektronikora jo ahal izango da.

7.4.– Eskabideen edukia.

Eskabide-orriko atal hauek bete beharko dira:

a) Prozesua zuzen kudeatzeko datu pertsonalak.

b) Harremanetarako datuak: posta-helbidea, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa.

c) Zer deialditan parte hartuko den.

d) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartzeko aukera.

e) Lanposturako eskatutako tituluak edota esperientzia, oinarri espezifikoen araberakoak.

f) Betekizun espezifikoak, oinarri espezifikoen araberakoak.

g) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

h) Hautaketa-prozeduran bete beharreko betekizunak alegatzea.

7.5.– Langileak hautatzeko deialdi bakoitzean inskribatzeagatiko tasa ordaintzeko modua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Diru-zenbatekoa ordainketa-pasabidearen bitartez ordainduko da, egoitza elektroniko honetan: https://euskadi.eus/nireordainketa.

Ordaintzeko bi era daude:

1.– Online ordainketa.

Ordaintzeko modalitate hau egunean 24 ordu egongo da erabilgarri, eta, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da erakunde hauetako baten banka elektronikoko bezero izatea: Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, Rural Kutxa. Bizum bidez ere egin ahal izango da, edo Visa edo Mastercard txartelak erabiliz.

2.– Offline ordainketa.

Ordainketa-gutuna inprimatuta izanda, banku-erakunde hauetako edozein sukurtsaletara joan daiteke ordaintzera; gainera, barra-kodearen irakurgailua duten edo datuak eskuz atzeman ditzaketen kutxazain automatikoetan ere ordain daiteke:

– Banco Santander.

– Bankia.

– Bankoa.

– BBVA.

– Caixabank.

– Kutxabank.

– Laboral Kutxa.

– Rural Kutxa.

– Sabadell Gipuzcoano.

Era berean, badago aukera ordainketa-gutunean ageri den QR kodea eskaneatzeko, telefono mugikor batetik, eta, horrela, automatikoki ordainketa-pasabidera sartzeko.

Ez da beharrezkoa ordainagiria administrazioari bidaltzea, finantza-erakundeek automatikoki bidaliko baitituzte ordainketa-datuak.

7.6.– Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatiko tasak eskabideak aurkezteko epean ordaintzen ez dituena prozesutik kanpo geratuko da. Nolanahi ere, ordaindutako zenbatekoan akatsen bat baldin badago, 10 egun balioduneko epea emango zaio hautagaiari akatsa zuzen dezan.

Langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ezarritako tasa ordaintzea ez da nahikoa izango prozesuan parte hartzeko: eskabidea behar bezala eta emandako epearen barruan aurkeztu behar da, oinarri honetako aurreko apartatuetan adierazitakoari jarraituz.

8.– Betekizunak. Erreferentzia-datak, deskribapena, alegazioa eta egiaztapena.

8.1.– Parte hartzeko betekizunak betetzeko erreferentzia-datak.

Alegatzen diren betekizunak betetzeko erreferentzia-data eskabideak aurkezteko epea bukatzen denekoa izango da, euskararen ezagutza izan ezik. Euskaren kasuan, merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko 11.2 oinarrian aipatzen den epea amaitu arte atzeratuko da egiaztapen-data.

8.2.– Betekizunak alegatzea eta egiaztatzea.

8.2.1.– Hautagaiek eskaeran alegatu behar dituzte, hurrengo apartatuetan adierazten den eran, parte hartzeko betekizun orokor eta espezifikoak eta lanpostuen betekizun espezifikoak.

8.2.2.– Parte hartzeko betekizun orokorrak, bai eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean parte hartzeko betekizun espezifikoak ere, eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatu beharko dira.

8.2.3.– Deialdietan sartzeko aukera titulazio- edota esperientzia-aukera ezberdinen bidez egitea onartzen bada, eskatzaileak sarbide-betekizunak betetzen dituela alegatzen duen aukera hautatu beharko du. Aukeratutako aukeraren arabera onartuko da prozedura.

Titulazioak betekizun gisa alegatzeko, eskaera egiteko epean deklaratu beharko da.

Atzerriko titulazioen kasuan, edukitza alegatzeaz gain, tituluaren kopia arrunta aurkeztu beharko da, bai eta homologazioa egiaztatzen duen agiriarena ere.

Segurtasun Sailean eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egindako zerbitzuak, eskatutako esperientzia egiaztatzeko alegatzen direnak, ofizioz egiaztatuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan egindako zerbitzuak egiaztatzeko, bai eta esperientzia egiaztatzeko alegatzen diren gainerako administrazio publikoetan egindakoak ere, egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztu beharko da. Egiaztagiri hori administrazio bakoitzak erabakitzen duen ereduaren arabera aurkeztuko da, eta, han, lan egindako aldiak banakatuta agertu beharko dira, honako hauek zehaztuta: taldea, kidegoa, eskala, mota edo kategoria eta lanpostuaren izena.

Esperientzia justifikatzeko Administraziotik kanpoko esperientzia alegatzen bada, esperientzia hori lan-bizitzaren ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da (GSINek ematen du). Era berean egiaztatuko da lan-jarduera egin den enpresak edo erakundeak emandako egiaztagiria, betetako lanpostuaren izena adierazita.

8.2.4.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean parte hartzeko betekizuna.

Sarbide-modalitate horretan parte hartzeko 3.1 oinarrian ezarritako betekizuna –% 33ko desgaitasun-maila edo hortik gorakoa aitortua izatea– deklarazio baten bidez alegatu beharko da parte hartzeko eskabidean bertan, baldin eta aitortza hori Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek egin badute.

Aitortza beste administrazio publiko batzuek egin badute, ordea, aitortzari buruzko agiriaren kopia arrunta erantsi beharko da.

8.2.5.– Lanpostuen zerrendan betekizun espezifikoak ezarrita dituen lanpostu bat eskuratu ahal izateko, hautagaiek eskaera egiteko epean alegatu beharko dituzte betekizun horiek, oinarri espezifikoetan horietako bakoitzarentzat zehazten den moduan.

8.2.6.– Eskumena duen organoak betekizunak egiaztatuko ditu, eta, horretarako, kontsulta egingo die bere erregistro propioei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiriak ematen dituen organismoari, kasuaren arabera.

Kontsulta horiek kasu guztietan egingo dira, salbu eta eskatzailea modu arrazoituan aurka agertzen bada, eta tratamendu-jardueraren ardura duen organoak arrazoi horiek aintzat hartzen baditu (20. oinarria).

Modu arrazoituan aurka agertuz gero, nahitaez aurkeztu beharko dira kontsultaren xede diren dokumentuak.

8.2.7.– 16. oinarrian xedatzen denez, lan-kontratu finkoa egin aurretik, hautatutako pertsonek eskumena duen organoak egiaztatu ezin izan dituen betekizunei dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Nolanahi ere, eskumena duen organoak prozeduraren edozein unetan eska dezake dokumentazio hori aurkezteko. Kasu horretan, dokumentazioak oinarri hauetako 16.1 apartatuan ezarritako betekizunak bete beharko ditu.

9.– Merezimenduak. Erreferentzia-datak, deskribapena, alegazioa eta egiaztapena.

9.1.– Merezimenduak betetzeko erreferentzia-datak.

Alegatzen diren merezimenduak betetzeko erreferentzia-data eskabideak aurkezteko epea bukatzen denekoa izango da, euskararen ezagutza eta IT Txartelak izan ezik. Hauen kasuan, merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko 11.2 oinarrian aipatzen den epea amaitu arte atzeratuko da egiaztapen-data.

9.2.– Merezimenduak alegatzea eta egiaztatzea.

9.2.1.– Hautagaiek merezimenduak alegatu behar dituzte, hurrengo apartatuetan adierazten den eran.

9.2.2.– Esperientzia.

Segurtasun Sailean eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egindako zerbitzuak, eskatutako merezimenduak egiaztatzeko alegatzeko fasean alegatuko dira, eta ofizioz egiaztatuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan egindako zerbitzuak egiaztatzeko, bai eta gainerako administrazio publikoetan egindakoak ere, merezimenduak alegatzeko fasean alegatuko dira, eta egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztu beharko da –ofizioz alegatzen ez diren kasuetan–. Egiaztagiri hori administrazio bakoitzak erabakitzen duen ereduaren arabera aurkeztuko da, eta, han, lan egindako aldiak banakatuta agertu beharko dira, honako hauek zehaztuta: taldea, kidegoa, eskala, mota edo kategoria eta lanpostuaren izena.

Oinarri hauen ondorioetarako, Estatuko Administrazioan egindako zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan egindakotzat joko dira, baldin eta gerora Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako funtzio eta zerbitzuetan eman badituzte zerbitzu horiei atxikitako langileek.

Halakotzat joko dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren gainerako entitateetan egindako zerbitzuak, baldin eta entitate horiek osorik edo partez integratu badira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan, eta administrazio horrek subrogatutako langileek eman badituzte.

9.2.3.– Titulazioak.

Titulazioak merezimenduak alegatzeko izapidean adieraziko dira.

Atzerriko tituluen kasuan, adierazpenaz gain, tituluaren kopia arrunta aurkeztu beharko da, bai eta homologazioa egiaztatzen duen agiriarena ere.

9.2.4.– Hizkuntzak.

Honako xedapen hauetan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako titulu eta ziurtagiriak bakarrik baloratuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako tituluen eta hizkuntza-ziurtagirien baliokidetasunari buruzko ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren eranskinean jasotakoak, bai eta Zenbait ikasketa planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-ikasketen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak oinarrizko izaeraz ezartzen dituen abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan jasotakoak ere.

Hizkuntza-eskola ofizialek emandako titulu eta ziurtagiriak merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.

Beste entitate batzuek emandako titulu eta ziurtagiriak. Merezimenduak alegatzeko izapidean titulu eta ziurtagiri horiek deklaratzeaz gain, haien egiaztagirien kopia arrunta eman beharko da.

9.2.5.– Informatikako ezagutzak.

Informatikako ezagutzak IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko dira, eta merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.

9.2.6.– Lan-poltsetan egotea.

Honako merezimendu hauek merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratuz alegatuko dira, eta ofizioz baloratuko, dagozkien oinarri espezifikoetan.

Aurrekoa gorabehera, merezimendu hori duten hautagaiek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, Herrizaingo sailburuaren 2001eko martxoaren 1eko Aginduan (martxoaren 9ko EHAA, 49. zk.) eta Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2008ko azaroaren 26ko Ebazpenean araututako aldi baterako lan-poltsetatik kanporatzeko edo baja emateko kausaren batean ez daudela adierazten duena. Horien bidez, Herrizaingo Saileko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetan aldi baterako zerbitzuak emateko lan-poltsetatik kanpo ez geratzeko arrazoi justifikatuak zabaltzen dira (2009ko urtarrilaren 2ko EHAA, 1. zk.).

9.2.7.– 15. oinarrian xedatzen denez, lan-kontratu finkoa egin aurretik, hautatutako pertsonek eskumena duen organoak egiaztatu ezin izan dituen merezimenduei dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Nolanahi ere, eskumena duen organoak prozeduraren edozein unetan eska dezake dokumentazio hori aurkezteko. Kasu horretan, dokumentazioak 16.1 apartatuan ezarritako betekizunak bete beharko ditu.

10.– Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari (ETZEB) kontsulta eginez egiaztatuko dira euskararen hizkuntza-eskakizunak. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatutzat joko dira, baldin eta erregistro horretan inskribatuta badaude, 11.2 oinarrian aipatzen den epea amaitu aurretik egiaztatu bada.

Erregistro horretan jasota ez dauden euskara-ziurtagiri edo -tituluak dituztenek egiaztagiria alegatu eta aurkeztu beharko dute 11.2 oinarrian aipatzen den epearen barruan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

11.– Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak.

11.1.– Aurkeztutako eskabideak erkatu ondoren, eskumena duen organoak ebazpen bat emango du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian –6.2 oinarriaren arabera– onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agindua emango du. Zerrenda horietan, hautagaiak baztertzeko arrazoia adieraziko da, hala dagokionean, parte hartzeko betekizunak betetzen direla egiaztatzeari kalterik egin gabe.

10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetako akatsak zuzentzeko, aipatutako ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

11.2.– Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, non onartuko baitira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak, parte hartzeko betekizunak betetzen direla egiaztatzeari kalterik egin gabe.

Ebazpen horretan, onartutako pertsonek prozeduran baliatu nahi dituzten merezimenduak alegatzeko eta, hala badagokio, egiaztatzeko epea ezarriko da.

12.– Hautaketa-prozesuen garapena.

12.1.– Hautaketa-sistema eta parte hartzeko modalitateak.

Hautaketa-sistema lehiaketa izango da.

Txanda bakarra aurreikusten da, txanda irekia, eta bi modalitate egongo dira: sarbide orokorra eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbidea.

12.2.– Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-prozesuko lehiaketa gauzatzeko, prozesuan onartutakoek alegatutako merezimenduak baloratuko dira.

Prozeduran, gehienez ere, 100 puntu lortu ahal izango dira, eta horri euskararen ezagutza-mailari dagokion puntuazioa gehituko zaio, betekizuna ez denean.

Onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera, 10 egun balioduneko epea emango da merezimenduak alegatzeko 9. oinarrian xedatutakoaren arabera.

Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira baloratuko diren merezimenduak eta baloratzeko baremoak. Honako hauek baloratuko dira: esperientzia, tituluak, hizkuntzak, informatikari buruzko ezagutza eta lehentasunezko lan-poltsetan egotea.

Merezimenduen erreferentzia-datak 9. oinarrian daude araututa.

Epaimahaiak oinarri espezifikoetan ezarritako baremoaren arabera baloratuko ditu merezimenduak.

Deialdi espezifikoetan hautaketa-prozesua gainditzeko gutxieneko puntuazioa ezarri ahal izango da.

12.3.– Azken kalifikazioa.

12.3.1.– Hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa merezimenduen balorazioan eta euskararen ezagutzan lortutako puntuazioen batura izango da, oinarri espezifikoetan zehazten diren kasuetan eta baldintzetan.

12.3.2.– Lehentasun-klausula.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, gaikuntza bera izanez gero, emakumeei emango zaie lehentasuna baldin eta deialdietako lanpostu edo kategoria horietan emakumeen ordezkaritza % 40tik beherakoa bada. Salbuespena izango da beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak badauzka –nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuagatiko diskriminaziorik–; esate baterako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

Ondorio horietarako, gaikuntzari dagokionez hautagaien arteko berdinketa dagoela joko da, baldin eta puntu-berdinketa badago hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan, hau da, merezimenduak eta euskararen ezagutzari dagokion kalifikazioa –betekizuna ez denean– gehitu ondoren.

Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko da artikulu horretan xedatutakoa aplikatuko den ala ez, deialdian jasotako lanpostuetan emakumeek duten ordezkaritzaren arabera.

12.3.3.– Berdinketak hausteko irizpideak.

Berdinketarik egonez gero, irizpide hauek bata bestearen ondoren aplikatuz ezarriko da hurrenkera:

– Lanpostuan esperientzia espezifiko gisa baloratzeko moduko esperientzia-egun gehien duenaren alde.

– Lan-poltsetan egoteagatiko baremoari dagokion atalean edo, hala badagokio, azpiatalean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

– Esperientzia orokorrean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

– Titulazioengatiko baremoari dagokion atalean edo, hala badagokio, azpiatalean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

– Informatika-ezagutzeagatiko baremoari dagokion atalean edo, hala badagokio, azpiatalean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

– Hizkuntzengatiko baremoari dagokion atalean edo, hala badagokio, azpiatalean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

– Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun langileen hitzarmenaren esparruan izandako lehen enplegu-harremanaren data; zaharrenak izango du lehentasuna berrienaren aldean.

12.3.4.– Prozedura eta erreklamazioak.

Merezimenduen balorazioa egin ondoren, eskumena duen organoak gainditutakoen behin-behineko kalifikazioen zerrendak argitaratzeko agindua emango du –Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 6.2 oinarriaren arabera–, bai eta eskainitako lanpostuena ere, deialdiko plazen modalitatea (orokorra edo desgaitasuna duten pertsonentzat gordea) eta hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta, parte hartzeko baldintzak eta alegatutako merezimenduak betetzen direla egiaztatzeari kalterik egin gabe.

Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko.

Erreklamazioak egiteko epea amaitutakoan, eta aurkeztutakoak ebatzi ondoren, eskumena duen organoak gainditu dutenen azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua emango du –Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 6.2 oinarriaren arabera–, bai eta eskainitako lanpostuena ere, parte hartzeko baldintzak eta alegatutako merezimenduak betetzen direla egiaztatzeari kalterik egin gabe.

Deialdiko prozesu bakoitzeko, gainditutakoen azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratuko dira, deialdiko plazen modalitatea (orokorra edo desgaitasuna duten pertsonentzat gordea) eta hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta. Zerrenda horietan, hautagai bakoitzaren lehentasun-hurrenkera adieraziko da, lortutako puntuazioaren arabera eta, hala badagokio, lehentasun-klausula eta berdinketa hausteko irizpideak aplikatuz.

13.– Lanpostuak aukeratzea.

Deialdi bakoitzean hautagaien behin betiko kalifikazioa egin ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 6.2 oinarriaren araberako ebazpen baten bidez argitaratuko da, eta hamar egun balioduneko epea irekiko da lanpostuak aukeratzeko.

13.1.– Parte-hartzaileak.

Lanpostuak aukeratzeko prozesu honetan parte hartzeko dei egingo zaie, hain zuzen ere, epaimahaiak deialdi, modalitate eta hizkuntza-eskakizun bakoitzerako zehazten duen zenbakiaren lehentasun-hurrenkeraren barruan dutenei, zenbaki horrek ziurta dezan hautatuko diren plaza guztiak esleituko direla.

Prozesu honetan parte hartzeko dei egiten zaien pertsonen izen-zerrendak eskumena duen organoak behin betiko kalifikazioei buruz emango duen ebazpenean jasoko dira.

Oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera lanpostua epe barruan eta modu egokian hautatzen ez dutenek galdu egingo dituzte hautaketa-prozesuan parte hartzetik eratorritako eskubideak.

13.2.– Eskainitako lanpostuen zerrenda.

Hautaketa-prozesu bakoitzerako eskainitako lanpostuen zerrendan honako hauek adieraziko dira: lanpostuaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, destinoko herria, esleitutako ordainsari-maila, hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data eta lanpostuaren betekizun espezifikoak.

13.3.– Lanpostuak aukeratzeko eskabideak.

Lanpostuak bide elektronikoz aukeratzeko, Enplegu Publikoaren Atarian eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

Lanpostuak aukeratzeko eskabideetan, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitatean parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute dagokien lanpostuan edo lanpostuetan egokitzapenak eskatzeko. Eskatutako egokitzapena egokia den eta eskatutako lanpostuek esleituta dituzten zereginekin bateragarria den zehazte aldera, Segurtasun Sailaren Prebentzio Zerbitzuak dei egin ahal izango die hautagaiei.

13.4.– Aukeratutako lanpostuen hurrenkera.

Lanpostuak aukeratzeko prozeduran parte hartzera deitutako pertsonek lanpostu-zerrenda bakarra osatuko dute. Zerrenda horretan, beren lehentasunekin bat etorriz ordenatuko dituzte hizkuntza-eskakizunaren arabera eta, hala badagokio, lanpostuei esleitutako betekizun espezifikoen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen hautaketa-prozesu ezberdinetako lanpostuak eskaini ahal izango dira.

14.– Destinoak esleitzea.

Zerrenda bat egingo da deialdi bakoitzeko, eta, horren barruan, eskainitako plazen hizkuntza-eskakizun bakoitzeko. Zerrenda horretan jasoko dira desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitateko parte-hartzaileak, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.

Baldin eta, behin desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako sarbide-modalitateko plazak agortuta, modalitate horretan parte-hartzaile gehiago badaude, dagokion deialdiko sarbide-modalitate orokorreko plaza lortu ahal izango dute, deialdian lortutako puntuazioaren arabera.

15.– Hautatutakoen zerrenda.

Lanpostuak hautatzeko epea amaitutakoan, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenda egingo da, kontuan hartuta eskatutako betekizunak betetzen diren, hautagai bakoitzak zer puntuazio-ordena duen eta zer lehentasun adierazi dituen. Zerrenda hori organo eskudunaren Ebazpenaren bidez argitaratuko da, 6.2 oinarriari jarraituz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta, ebazpen horretan, 10 egun balioduneko erreklamazio-epea ezarriko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendarekin.

16.– Dokumentazioa aurkeztea.

Hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, pertsona horiek organo eskudunak eskatzen dizkien dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Prozeduran zehar modu frogagarrian egiaztatu ez den dokumentazioa baino ez da aurkeztu beharko, edo eskatzaileek prozedura osoan bete beharreko baldintza pertsonalei buruzkoa, hala nola desgaikuntzarako, ezintasunerako edo bateraezintasunerako inguruabarrik eza edo desgaitasun-mailaren aitortzearen iraupena, modalitate horretan parte hartu badute.

16.1.– Dokumentuek bete beharreko baldintzak.

Aurkeztu beharreko dokumentuek jatorrizkoak izan behar dute, edo, bestela, lokalizatzailea edo sinadura elektronikoa duten dokumentuak, hau da, dokumentu aldaezinak.

Dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko da.

Eskatutako dokumentu guztiak aurkeztu ezina behar bezala arrazoitzen bada, hautagaiak zuzenbidean onartzen den edozein frogabide erabili ahal izango du deialdiko baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzeko.

16.2.– Dokumentazioa aurkezteko lekua eta epea.

Dokumentuak organo eskudunari aurkeztuko zaizkio, 20 eguneko epean, hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

16.3.– Dokumentuak aurkeztu ez izanaren ondorioak.

Ez dute aukerarik izango langile lan-kontratudun finko izateko adierazitako epearen barruan dokumentuak aurkezten ez dituztenek, ezinbesteko kasua gertatu ezean, ezta, aurkeztutako dokumentuen azterketaren arabera, 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzen ez dutenek, edo lanpostuaren zereginetan aritzeko eskatzen den gaitasun fisikoa edo psikikoa ez dutenek ere. Kasu horietako bat gertatuz gero, egindako jarduketa guztiak deuseztatuko dira, eta gainera, baliteke eskabidea faltsutzeagatik hautagaiek erantzukizuna izatea.

17.– Langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzea.

Dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Ebazpen horren bidez, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari bidaliko zaio aurreko oinarrietan ezarritakoa bete duten pertsona hautatuen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Sailaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko.

Aukeratutako pertsonek ebazpen horretan ezarritako egunean sinatu beharko dute lan-kontratua.

Ezarritako egunean, ezinbesteko kasuetan izan ezik, kontratua sinatzen ez duenak galdu egingo ditu Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak, deialditik eratorriak, hain zuzen.

18.– Epaimahaia.

18.1.– Osaera.

Epaimahai orokor bat osatuko da prozesu osoa baloratzeko. Beronek komeni dela uste badu, aukera izango du adituei laguntza eskatzeko, zeinen ardura deialdi espezifiko zehatz batzuen balorazioa izango baita.

Epaimahai orokorra arduratuko da prozedura guztietan irizpide komunak eta homogeneoak ezartzeaz. Nolanahi ere, epaimahai ezberdinen arteko koordinaziorako beharrezko neurriak hartuko dira, hartu beharreko irizpideen homogeneotasuna bermatzeko.

Epaimahaiak kide hauek izango ditu: epaimahaiburua, hiru bokal edo gehiago –betiere, kopuru bakoitia izaki– eta idazkaria eta horien ordezkoak.

Epaimahaia modu orekatuan egongo da osatuta trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonekin, salbu eta behar bezala justifikatzen bada hori ez egitea dela egokia. Ordezkaritza hori orekatutzat hartuko da baldin eta lau kide baino gehiagoko organoetan sexu bakoitzak gutxieneko % 40ko ordezkaritza badu, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 31. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epaimahaiak, komeni dela uste badu, aukera izango du adituen aholkua eskatzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoaren alorreko aholkularitza eman besterik ez dute egingo, epaimahaiarekin lankidetzan.

Epaimahai-lana modu indibidualean egingo da beti, eta ezin izango da inoren izenean edo inoren ordezkari gisa aritu.

18.2.– Izendapena.

Organo eskudunaren Agindu bidez izendatuko dira epaimahaikideak. Izendapenak eta onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda aldi berean argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

18.3.– Abstenitzea eta errekusatzea.

Epaimahaiko kideek ezin izango dute prozesuan parte hartu Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. Artikuluan ezarritako kasuetan; eta halakoetan, horren berri eman beharko diote organo eskudunari.

Aurreko kausaren bat gertatzen denean ere, interesdunek noiznahi aukera izango dute epaimahaikideak errekusatzeko, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

18.4.– Jarduteko arauak.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritako arauen arabera jardungo du epaimahaiak.

Epaimahaikide guztiek izango dituzte hitza eta botoa.

Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoaren bidez hartuko dira. Epaimahaiburuaren kalitatezko botoaren bitartez ebatziko dira berdinketak.

Epaimahaiburua (edo haren ordezkoa) bertaratu ez bada, gaixo dagoelako, bere kargua hutsik dagoelako edo bestelako lege-arrazoiren bat dagoelako, antzinatasun handiena duen edo adinez zaharrena den epaimahaikideak hartuko du haren lekua, hurrenkera horretan.

Idazkariaren edo haren ordezkoaren kargua hutsik badago, bertaratu ez bada, gaixo badago edo idazkari zein ordezkoari eragiten dien legezko arrazoiren bat badago, epaimahaikideen gehiengoaren erabakiz aukeratzen den epaimahaikideak beteko du haien kargua.

18.5.– Ahalmenak.

Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, eta bera izango da prozeduraren gardentasun eta objektibotasunaren eta deialdiko oinarriak zorrotz betetzearen erantzulea, 18.1 atalean aurreikusitakoa izan ezik.

Halaber, ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, batetik, oinarri hauek eta oinarri espezifikoak aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu; bestetik, deialdia behar bezala garatzeko beharrezko diren erabakiak hartuko ditu; eta, azkenik, oinarrietan aurreikusten ez diren kasuetarako, behar diren irizpideak ezarriko ditu.

18.6.– Egoitza.

Erreklamazioak bide elektroikoz aurkeztuko zaizkio epaimahaiari, eta, horretarako, Enplegu Publikoaren Atarian, honako helbide honetan dagoen inprimakia bete beharko da: www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

Jakinarazpenetarako eta bestelako kontuetarako, epaimahaiak Larrauri Mendotxe Bidea kaleko 18 zenbakian (48950, Erandio) dagoen egoitza nagusian izango du helbidea.

18.7.– Egindako zerbitzuagatik jaso beharreko kalte-ordainak.

Epaimahaikideek dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte beren zerbitzuagatik, bai eta bertaratzeagatik ere, arlo honetako indarreko araudiarekin bat etorriz.

19.– Betekizunak eta merituak bete izanaren frogaketa.

Administrazioak hautaketa-prozesuaren edozein fasetan parte hartzeko betekizunak eta aintzat hartu beharreko merezimenduak betetzen direla egiaztatu ahal izango du.

20.– Hautaketa-prozesuko datuen babesa eta kudeaketa.

Behar bezala betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (Datu Orokorraren Erregelamendua) abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen gainerako araudia, datu pertsonalak «Hautaketa-prozesuak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

– Tratamenduaren arduraduna: Giza Baliabideen Saila Segurtasun Saila.

– Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Enplegu publikora sartzeko prozesuak kudeatzea eta Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileen lanpostuen behin-behineko esleipenak kudeatzea. Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan-eskaintzen lan-poltsak nahiz lan-kontratudun langileen kontratazioa kudeatzea (eraketa, integrazioa eta birbaremazioa).

– Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako misio bat betetzeko (6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa; 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legea onartzen duena; 2/2018 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena).

– Informazio-hartzaileak:

• Sindikatuak eta langileen batzordeak.

• Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

• Lan-poltsetan dauden langileen datuak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publiko batzuei eta sektore publikoko entitateei eman ahal izango zaizkie.

– Eskubideak: Datuetarako irispidea izatea, datuak zuzentzea eta ezereztea, eta informazio gehigarrian azalduta dauden beste zenbait eskubide.

– Informazio gehigarria: Web-orri honetan kontsultatu dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri zehatza:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/128100-capa2-eu.shtml


Azterketa dokumentala