249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (2095 KB - 123 orri.)
- EPUB (5543 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
LEHENDAKARITZA
5772
15/2022 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
Eusko Legebiltzarrak 15/2022 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.
I. TITULUA
EUSKADIKO 2023. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA EDUKIA
1. artikulua.– Onarpena.
1.– Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.
2.– Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenean), 25.2.a artikuluan.
3.– Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.
4.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.
5.– Lege hau aplikatzekoa izango zaie lege honen beronen onarpenaz geroztik sortzen diren entitateei eta haiei dagozkien aurrekontuei.
2. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontua.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 14.250.722.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, bestalde, 2.909.355.452 eurokoa; azken kreditu horiek 2023az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 14.250.722.000 eurokoa da. Bereziki, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkien 511.538.267 euro sartu dira.
3.– Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 362.907.149 eurokoa da, honela banatuta:
– Ekarpen arrunta: 291.272.404 euro gastu arruntetarako eta 1.800.000 euro kapital-eragiketetarako.
– Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 35.913.135 euro.
– Inbertsiorako urte anitzeko plana finantzatzeko kredituak: 14.600.000 euro.
– Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 19.321.610 euro.
3. artikulua.– Organismo autonomoen aurrekontuak.
1.– Organismo autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak onartzen dira ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoekin; konpromiso-kredituak 2023az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:
(Ikus .PDF)
2.– Aipatutako organismo autonomoen diru-sarrerei dagokienez, organismo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkienak, organismo horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian:
(Ikus .PDF)
4. artikulua.– Zuzenbide pribatuko ente publikoen aurrekontuak.
Zuzenbide pribatuko ente publikoen aurrekontuetan, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, bestalde, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; konpromiso horiek 2023az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.
(Ikus .PDF)
5. artikulua.– Sozietate publikoen aurrekontuak.
1.– Sozietate publikoen aurrekontuetan, guztira, 1.296.896.218 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, 601.542.583 euro; konpromiso horiek 2023az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.
2.– Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.
3.– Sozietate bakoitzaren aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.
6. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, bestalde, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; konpromiso horiek 2023az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.
(Ikus .PDF)
7. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak onartzen dira ondorengo paragrafoetan zehazten diren zenbatekoekin:
– Haurreskolak partzuergoa: 65.986.000 euro.
– Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa: 1.821.000 euro.
2.– Aipatutako partzuergoen aurrekontuen diru-sarreren egoera-orriak partzuergo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituez guztizko zenbateko bera dira.
8. artikulua.– Euskal Irrati-Telebista ente publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoaren aurrekontu bateratua.
Euskal Irrati-Telebista Herri Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikulua betetzeko, onartzen da Euskal Irrati-Telebista ente publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoaren aurrekontu bateratua. Zuzkidurak 198.848.912 eurokoak izango dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.
9. artikulua.– Bermeak ematea eta birfidantzamendua.
1.– 2023ko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak 400.000.000 euro erabili ahal izango dituzte, gehienez, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.
2.– 2023ko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfidantzatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere entitate horiekin izenpetutako bidezko hitzarmenen esparruan.
Birfidantzamendu-eragiketa horiek, era berean, finantza-estaldura eman ahal izango diote banakako enpresarientzako eta profesional autonomoentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako urte anitzeko zernahi finantza-lerrori, zirkulatzailearen beharrari erantzuteko, epe laburreko zorra berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak azeleratzea eragiten duten finantza-arloko jarduketak gauzatzeko, baldin eta plan horiek 2023. urtean zehar gertatzen badira euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko programen bidez.
Zenbaki honetan aipatzen den birfidantzamenduaren gehienezko zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.
3.– Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak, Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo entitate laguntzaileei emandako finantzaketa baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere entitate horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.
10. artikulua.– Zorpetze- eta finantza-eragiketak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, muga honekin gehitu ahal izango da: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 419.158.907 eurotik gora.
2.– Zuzenbide pribatuko entitateen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 125.000.000 eurotik gora.
3.– Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko diruzaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak urtebeterako edo gutxiagorako badira.
II. TITULUA
GASTUEN EGOERA-ORRIA
I. KAPITULUA
KREDITU MOTAK. ESPEZIALITATEAK
11. artikulua.– Kreditu zabalgarriak eta finantzabideak.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, 2023ko ekitaldian zabalgarriak izango dira, nahitaez aitortu behar diren obligazioen zenbatekoraino, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak, zein sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren organismo autonomo administratiboen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan.
2.– Zabalgarritzat jotzen diren kredituen gehikuntzek eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:
a) Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.
b) Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxiagotzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dituzte, gutxitu den zenbateko berean, betiere 2023rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.
c) Finantza modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du, betiere Ekonomia eta Ogasun Sailak proposatu ondoren, nola egin.
3.– Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura zabaldu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu zabalgarriak eta, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak.
12. artikulua.– Konpromiso-kredituak.
2023ko ekitaldian, Ekonomia eta Ogasun Sailak aurreko urteetan sortu diren konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, beharrezko diren aldaketak eginez, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten elkarlanerako hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.
13. artikulua.– Aurrekontu-plantillak.
1.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 20. eta 21. artikuluetan xedaturikoa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta organismo autonomo administratiboetako behin-behineko langile, funtzionario eta langile lan-kontratudunen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen «Pertsonalaren eranskinean» xedaturikoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita.
2.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta organismo autonomo administratiboen aurrekontu-plantillari dagokion muga funtzionarioen, langile lan-kontratudun finkoen eta behin-behineko langileen plaza guztien kopuru osoari dagokiola ulertuko da, entitate horien guztien multzo osoa kontuan hartuta.
3.– Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira, halako moldez, non zuzkidura berriek ez duten urteko kostu gordina handituko.
4.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez, lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako edo azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, egiturazko lanpostu edo plazak finkatzen direlako, lege-mailako arauak promulgatzen direlako, edo Jaurlaritzak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti, bai eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena ere, non adieraziko baita ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berresleituta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.
5.– Halaber, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ente publikoko administrazio-kontseiluak lanpostu funtzional berriak onartu ahal izango ditu ente publikoaren langileen plantilletan, zerbitzuak irekitzearen edo berrantolatzearen ondorioz. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti. Plantilla horiek Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailaren proposamenez, Euskadiko antolamendu sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 26. artikuluari jarraituz, erabakitako gehienezko langile kopurura egokitu beharko dira.
6.– Ekonomia eta Ogasun Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko gastuen kredituak artikulu honetan xedaturikoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.
7.– Artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da zuzenbide pribatuko ente publiko, sozietate publiko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergo eta fundazioen langile-zuzkiduretan 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta entitate horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago.
II. KAPITULUA
KREDITUEN ARAUBIDEA. ALDAKETAK
14. artikulua.– Kredituen transferentzien araubidea. Beste aldaketa batzuk.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak arautuko du, 2023ko ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontu orokorretako kreditu-transferentzien araubidea, ondorengo artikuluetan adierazten diren berezitasunen aurka jo gabe.
2.– Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 86.etik 90.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa gorabehera –maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu hori–, eta finantzen aldetik posible bada, Ekonomia eta Ogasun Sailak, sail eskatzaileak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuan sartu ahal izango ditu 2022ko ekitaldiko gerakinak, honako kreditu hauei dagozkienak.
– Dirulaguntzak enpresei ingurumena babesteko-4421 programa.
– Ikertu, garatu eta berritzeko (I+G+b) laguntza-programa-5411 programa.
– Erein laguntza-programa-7111 programa.
– Leader laguntza-programa-7111 programa.
– Lehiatu Berria laguntza-programa-7113 programa.
3.– Aipatutako testu bateginaren 90.1 artikuluan ezarritako denbora-eskakizunaren ondorioetarako, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera sartutako kredituak gehienez ere beste bi ekitalditan gauzatu beharko dira.
15. artikulua.– Langileriaren arloko kredituak.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2023. ekitaldirako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, kontzeptuaren mailan, eta 16101 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek, azpikontzeptuaren mailan.
16. artikulua.– Funtzionamendu-gastuetarako kredituak.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2023. ekitaldirako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako II. kapituluan –funtzionamendu-gastuak–, gastuen egoera-orrietan sartuta dauden ordainketa-kredituek, salbu eta aurrekontuaren gastuen xehetasunetan gastu erreserbatu gisa sailkatutakoek. Hori horrela, ez da kreditu-transferentziarik beharko kapituluaz beheragoko mailan.
2.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan «Osasun Finantzaketa eta Kontratazioa» 4112 programako 250 kontzeptuan bildutako gastuek.
17. artikulua.– Eragiketa arruntetarako eta kapital-eragiketarako transferentzietarako eta dirulaguntzetarako kredituak.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2023. ekitaldirako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea izango dute artikuluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako IV. eta VII. kapituluetan –gastu arruntetarako transferentziak eta dirulaguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentzia eta dirulaguntzak, hurrenez hurren–, gastuen egoera-orrietan sartuta dauden ordainketa-kredituek.
2.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programaren mailan «Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek.
3.– Era berean, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio eta programaren mailan «Enplegua» 3211, «Prestakuntza» 3231 eta «Gizarteratzea» 3121 programetako ordainketa-kredituek.
18. artikulua.– Aurrekontuetako aldaketak.
1.– Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerak sortutakoak badira, Ekonomia eta Ogasun Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.
2.– Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, aurreko zenbakian aipatutako sektore publikoko entitateen aurrekontu-aldaketak baimendu ahal izango ditu baldin eta aldaketa horien jatorria beste administrazio edo entitate publiko batzuetatik funtsak jasotzean badago eta funts horien xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren exekuzio-eskumenekoak diren arloetako jarduketak modu baldintzatuan finantzatzea bada. Era berean, jarduketa horien ondorioak hurrengo ekitaldietara luzatzen badira, Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, geroko konpromisoen egoera-orria gehitu ahal izango du, konpromiso berriak onartuz edo baimendutakoen diru-zenbatekoa handituz.
3.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuetan aldaketak baimentzea, bai aldaketa horiek Europako Inbertsio Bankuak, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko finantzaketa-lerroak ezartze aldera, emandako finantzaketatik eratorritakoak direnean, bai Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko beste entitate batzuek, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutako finantza-tresnan aplikatze aldera edo jasangarritasun energetikoko ekintzak eta proiektuak sustatzeko neurriak finantzatzen aplikatze aldera, emandako finantzaketatik eratorritakoak direnean.
III. KAPITULUA
LANSARIEN ETA HARTZEKO PASIBOEN ARAUBIDEA
19. artikulua.– Langileen ordainsariak.
1.– Sektore publikoko langileen gastuei buruz ematen diren oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, 2023. urtean, lan-kontratudunak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko ordainsariek ezin izango dute % 2,5etik gorako gehikuntza orokorrik izan 2022ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean. Ordainsari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-araubideari dagokionez.
2.– Lan-kontratudunak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langileak ere.
3.– Justizia Administrazioko langileen lansariez bezainbatean, langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko da.
4.– 1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lansari osagarriak berariaz eta salbuespenez egokitu ahal izango dira baldin eta ezinbestekoak badira lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik. Era berean, 1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; era berean, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.
5.– Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-araubidekoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak izango dira aurrekontu-ekitaldian zehar indarrean daudenak administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko lansarien araubidea erregulatzen duten arauei jarraituz.
6.– Aparteko ordainsariak, zeinak bi izango diren, bata ekainean eta bestea abenduan, jasoko dira artikulu honen 5. paragrafoak zehaztutako soldataren eta hirurtekoaren kopuruen arabera, eta hileko bati dagokion destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokidea den kontzeptuaren arabera, betiere paragrafo hau aplikatu ahal zaien kolektiboen ordainsari-araubideak dioena kontuan hartuta.
7.– Ordainsari osagarriek ezin izango dute % 2,5etik gorako gehikuntza orokorrik izan 2022ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, hargatik eragotzi gabe programa bakoitzari esleitutako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz egin daitezkeen aldaketak.
8.– Behin 2023ko ekitaldirako administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko ordainsariak zehaztuta, Gobernu Kontseiluak destino-osagarriaren urteko zenbatekoa zehaztuko du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79.1.a artikuluan araututakoaren arabera, bai eta gainerako ordainsari osagarriena ere, aurreko apartatuetan xedatutako irizpideekin bat etorriz.
9.– Sektore publikoko langileen gastuei buruz ematen diren oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langile lan-kontratudunen soldata-masak, 2023ko urtarrilaren 1ean, ezin izango du % 2,5etik gorako gehikuntzarik izan 2022an ezarritakoaren aldean, hargatik eragotzi gabe lanpostuaren edukian izandako aldaketetatik, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruan izandako aldaketetatik, programari ezarritako helburuen betetze-mailetatik edo lana antolatzeko sistemen edo sailkapenaren aldaketetatik eratorritako gehikuntzak.
Artikulu honen ondorioetarako, lan-kontratudun langileen soldata-masa esaten denean hau adierazi nahi da: kasuan kasuko langileek 2022an zehar irabazitako soldatapeko ordainsariak –geroratuak barne– eta soldataz kanpokoak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:
a) Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.
b) Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.
c) Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.
d) Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.
Gizarte-ekintzako gastuak ezin izango dira handitu, oro har, 2022koekin alderatuta.
10.– Aurreko paragrafoan jasotakoa, hortaz, 2023ko soldata-masari dagokion goi-muga da; soldata-masa hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.
11.– Soldata-masaren aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.
12.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, organismo autonomoetako, sektore publikoko partzuergoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako enplegatu publikoei eta orobat sektore publikoaren mendeko fundazio publiko eta sozietate publikoetakoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira beren aplikazioan artikulu honetako xedapenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik aurreko paragrafoetan zehaztutakotik gorako lansari-gehikuntzak eratortzen badira 2023ko ekitaldirako, eta, hortaz, artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.
Etenda geratuko da, halaber, borondatezko erretiroarekiko sariak, primak, kalte-ordainak eta edozein eratako diru-prestazioak, izena edozein dela ere, arautzen dituzten artikuluen eta klausulen aplikazioa.
Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2023ko urtarrilaren 1aren eta 2023ko abenduaren 31ren artean daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.
13.– Sektore publikoko langileen gastuei buruz ematen diren oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinduen 2023ko ekitaldirako ordainsariek ezin izango dute % 2,5etik gorako gehikuntzarik izan 2022ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitzen zaien gehikuntza eragotzi gabe.
14.– Sektore publikoko langileen gastuei buruz ematen diren oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, behin-behineko langileen lansariek ezin izango dute % 2,5etik gorako gehikuntzarik izan 2022ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitzen zaien gehikuntza eragotzi gabe eta betiere haien ordainsariak erreferentziatuta dauden kategoriari dagokion diru kopuru osoa errespetatuta.
15.– Osagarri pertsonalek, osagarri iragankorrek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ez dute % 2,5etik gorako gehikuntzarik eduki ahal izango beren banakako zenbatekoetan, 2022ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, eragotzi gabe sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz ematen diren oinarrizko xedapenak.
20. artikulua.– Ertzaintzako langileak.
1.– Gobernu Kontseiluak, 19.8 artikuluan xedaturiko baldintzetan, zehaztu egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 115.1.a artikuluan araututako kategoria-maila bakoitzari dagokion destino-osagarriaren urteko zenbatekoa.
2.– Halaber, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du Ertzaintzak guztira jaso beharreko ordainsarien multzo osoa, 19. artikuluan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuta.
21. artikulua.– Lan-baldintzei buruzko akordioak eta hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak.
1.– Gobernu Kontseiluak onartuko ditu, Ekonomia eta Ogasun, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailek aldeko txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupeko langileei, bai eta lan-kontratudunei ere, eragiten dieten lan-baldintzei buruzko akordioak, hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen edo Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen mende dauden langileei eragiten dietenean, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute entitate bakoitzaren gobernu- eta administrazio-organo eskudunek izenpetu aurretik.
2.– Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ekonomia eta Ogasun Sailari eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari, eta, proiektuarekin batera, 2022. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien kuantifikazio zifratua eta 2023. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masaren eta lansarien kuantifikazio zifratua, bai eta proiektuan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2023ko ekitaldirako lansariak gehitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta hurrengo egunetik aurrera eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bateginean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.
3.– Erabat deusezak izango dira alor honetan txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren erabakiak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.
22. artikulua.– Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako eta sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritza-kideak.
1.– Sektore publikoko langileen gastuei buruz ematen diren oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako eta sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritza-kideen ordainsariek ezin izango dute % 2,5etik gorako gehikuntzarik izan 2022ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitzen zaien gehikuntza eta haien ordainsariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntza eragotzi gabe.
2.– Artikulu honetan aipatzen diren zuzendaritza-kideek kontzeptu guztietan jasoko dituzten lansarien urteko gehieneko zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.
3.– Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan, kontuan hartuko da zenbateraino bete diren entitate bakoitzaren urteko aurrekontuak eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko memorian jasotako helburu kualitatiboak, eta urteko kudeaketa-plana efikaziaz bete den, betiere kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Pizgarriak ezartzeko, entitatea atxikita dagoen saileko titularrak eman beharko du onespena, agindu bidez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak txostena egin ondoren.
4.– Entitate bakoitzeko gobernu- eta administrazio-organo eskudunek erabaki ahal izango dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.
23. artikulua.– Hartzeko pasiboetarako kredituak.
1.– Indarrean dauden arau espezifikoetan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.
2.– Eskatutako gabealdiak bete dituzten langileek, maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintzako Dekretua aplikatzearen ondorioz, hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioek ezin izango dute % 2,5etik gorako gehikuntzarik izan 2022ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, sektore publikoko langileen gastuei buruz ematen diren oinarrizko xedapenak eragotzi gabe.
24. artikulua.– Akordioak etetea.
2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, partzialki etengo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko ente publikoek, sozietate publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen edo itun guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.
IV. KAPITULUA
ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA-MODULUA
25. artikulua.– Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-modulua.
1.– Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.
2.– IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko muga ekonomikoak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.
3.– Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.
Era berean, ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.
4.– IV. eranskinean jasotzen diren modulu ekonomikoak automatikoki aldatutzat hartuko dira, honako zenbateko honetan: hezkuntza-itunen langileria-gastuen osagaiei, Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsariek 2022ko urriaren 1etik izandako igoeraren ehuneko berdina aplikatzearen ondoriozko zenbatekoan. Dena dela, modulu horiek aplikatzean ezin izango dira gainditu itunpeko ikastetxeetako langileentzat sektorean indarrean dauden akordioek ezarritako ordainsariak.
5.– Ezein kasutan ez da onartuko itunpeko ikastetxeetako langileen ordainsarietan aldaketarik egitea, baldin eta ordainsari-aldaketa horien ondorioz gainditzen badira artikulu honetan aipatzen diren modulu ekonomikoetako langileria-gastuen osagaietarako finkatzen diren zenbatekoak.
V. KAPITULUA
SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANARI LOTUTAKO FUNTSAK KUDEATZEA
26. artikulua.– Kredituak gaitzea.
1.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsak banatzearen ondorioz –bai transferentzien bidez, bai mailegu itzulgarrien bidez– 2023ko ekitaldian lor daitezkeen diru-sarrera handiagoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko diru-sarreren egoera-orrian txertatuko dira.
2.– Diru-sarrera horiek kasuan kasuko ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, konpromiso-kredituak sortuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko gastuen egoera-orrian edo organismo autonomoen edo Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen gastuen egoera-orrietan, eta atxikita geratuko dira Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketa eta proiektuen finantzaketa espezifikoari, bat etorriz finantza-konpromisoak formalizatzeko akordio, hitzarmen, ebazpen edo tresna juridikoetan ezarritakoarekin.
3.– Horrela sortutako kredituak Ekonomia eta Ogasun Sailak bideratu ahal izango ditu, funtsen lurralde-banaketarako eskumena duten Estatuko edo Europako organoen hasierako erabakiak jasotzen diren unetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zenbatekoan, eta ez zaio aplikatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 83. artikuluan xedatutakoa. Era berean, kreditua sortu eta aurrekontuan bideratu ondoren, kreditu hori erabilgarri egongo da gastu-baimenak eta -xedapenak eta horiek sorrarazten dituzten negozio juridikoak izapidetzeko, baina gastu-xedapenen eta haien ondoriozko negozio juridikoen efikazia eten ahal izango da, kasuan-kasuan ekarpen-konpromiso irmoak egiaztatzen dituzten behin betiko akordioak, hitzarmenak, ebazpenak edo tresna juridikoak izenpetu edo onartu arte.
27. artikulua.– Sailarteko programa.
1.– Aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera sortutako kredituak Ekonomia eta Ogasun Sailak gaituko ditu dagokion aurrekontu-sekzioko, organismo autonomoaren aurrekontuko edo dagokion sektore publikoko partzuergoaren aurrekontuko 1228 programan («Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa»). Programa horren zuzkidura Estatuko Administrazioaren edo Europar Batasunaren transferentzien edo ekarpenen kontura finantzatuko da, zeinak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsetatik eratorriko diren.
2.– Programa horren aurrekontu-zuzkiduretan sartuko dira, Ekonomia eta Ogasun Sailak zehaztutako sailkapen organiko eta ekonomikoarekin, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzera bideratutako ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, kasuan kasuko konpromiso-kredituak.
3.– Programa hori funts propioekin hornitu ahal izango da, betiere Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak kofinantzatzea edo osatzea helburu badute.
28. artikulua.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak, haiek exekutatzeko eskumena foru-aldundiena bada.
1.– Foru-aldundiei transferituko zaizkie Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsak banatzearen ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administraziotik lortzen dituen diru-sarrerak, baldin eta diru-sarrera horien legezko erabilera lurralde historikoetako foru-organoek, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko eskumen-mugaketaren arabera, exekutatu behar dituzten proiektuok edo ekintza-lerroak finantzatzea bada. Transferentzia hori Gobernu Kontseiluak zehazten duen lurralde-banaketaren arabera egingo da, Ekonomia eta Ogasun Sailak eta gaiaren arabera eskumena duen sailak proposatuta, aldez aurretik banaketa hori foru-aldundiekin edo, hala badagokio, kasuan kasuko erakundearteko organoen barruan adostu ondoren.
2.– Funts horien transferentzia dagokion ministerio-sailari jakinaraziko zaio, entitate erabakitzailea den aldetik, bai eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren agintaritza arduradunari ere.
3.– Funts horien transferentziatik eratorritako erakunde-konpromisoek, sarrerakoek zein gastukoek, aurrekontu-izaera izango dute beti, eta 95. sekzioan jasota geratuko dira.
4.– Transferitutako diru-sarrerak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketen eta proiektuen finantzaketa espezifikoari lotuta geratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko finantza-konpromisoak formalizatzeko akordio, hitzarmen, ebazpen edo tresna juridikoetan xedatutakoaren arabera.
5.– Foru-aldundiek, beren eskumenen esparruan, dagozkien azpiproiektuak exekutatzea egokituko zaien entitateak diren aldetik, beren gain hartuko dituzte Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa erregulatzen duen araudiak entitate betearazleei esleitzen dizkien konpromiso eta betebehar guztiak.
29. artikulua.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako ordainketa- eta konpromiso-kredituak.
1.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako ordainketa-kredituak zabaldu ahal izango dira ekitaldian zehar. Kreditu-zabaltzeak Ekonomia eta Ogasun Sailak erabakitzen duen moduan finantzatuko dira. Horrez gain, Ekonomia eta Ogasun Sailak kreditu globalaren edo diruzaintzako gerakinen kontura ere egin ahal izango du zabaltze hori. Zabaltze horiek finantzatzera bideratutako kreditu globalaren gehikuntzak ez dira zenbatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 20.2 artikuluan ezarritako mugen barruan.
2.– Ekonomia eta Ogasun Sailak konpromiso-kredituen egoera-orria gehitu dezake, kreditu berriak onartuz edo haien zenbatekoa handituz, bai eta gerorako konpromisoen egoera-orria ere, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko, non ez diren aplikatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 31.1 eta 97.3 artikuluetan ezarritako mugak.
30. artikulua.– Aurrekontu-aldaketak.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren V. tituluko II. kapituluan jasotako mugak ez zaizkie aplikatuko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak behar bezala exekutatzeko beharrezkoak diren kreditu-transferentziei. Ekonomia eta Ogasun Sailak baimenduko ditu kreditu-transferentzia horiek.
2.– Halaber, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak baimenduko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta sektore publikoko fundazioen aurrekontuetako aldaketak, baldin eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko badira.
3.– 2022ko ekitaldiaren amaieran, «Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa» 1228 programako aurrekontu-kredituetan dauden eta hasierako aurrekontuan kontsignatu ez diren gerakinak 2023ko aurrekontu orokorretan sartuko dira, gastu berberetan aplikatzeko Ekonomia eta Ogasun Sailak xedatutakoaren arabera. Kreditu horiei ez zaie aplikatuko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren 90.1 artikuluan ezarritako denbora-eskakizuna. Kreditu-txertaketak diruzaintzako geldikinen kargura finantzatuko dira, Ekonomia eta Ogasun Sailak erabakitzen duen moduan.
4.– Diru-sarrerarik izanez gero Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako aurrekontu-kredituen kontura 2023ko ekitaldian nahiz aurrekoetan egindako ordainketak itzuli izanagatik, kreditu horiek berriz ere ordainketak egin ziren unean zeuden bezalaxe jarri beharko dira, betiere dagokion araudi erregulatzaileak hori ahalbidetzen badu eta Ekonomia eta Ogasun Sailak baimena ematen badu.
5.– Ekonomia eta Ogasun Sailak soberazkotzat jo ahal izango ditu hasieran 2023ko ekitaldirako onartutako aurrekontuan sartutako kredituak baldin eta kreditu horiek bat badatoz geroago Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsekin finantzatutako jarduketa eta proiektuekin. Ekonomia eta Ogasun Sailak soberazko kreditu horiek aplikatu ahal izango ditu beste ordainketa-kreditu batzuen zuzkiduren gabeziei erantzuteko, bereziki inbertsio-proiektuak egiteko eta kreditu zabalgarriak finantzatzeko.
6.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsekin finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak dagoeneko hasi edo exekutatu badira funts horiek sortu ez dituzten kredituen kargura, Ekonomia eta Ogasun Sailak kreditu horiek birjarri ahal izango ditu dagokien sekzioan, betiere suspertze eta erresilientzia ekonomiko eta sozialera bideratutako jarduketak eta proiektuak edo inbertsio-proiektuak finantzatzeko.
31. artikulua.– Gastua exekutatzea.
1.– Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasun Sailak proposatuta, eta bat etorriz Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren araudi erregulatzailean ezarritakoarekin, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsen kudeaketari aplikatu beharreko irizpideak finkatu ahal izango ditu, bai eta plan horri lotutako jarduketa eta proiektuetan egindako gastuen aurrekontu-exekuzioari aplikatu beharrekoak ere, ekimen horretan aurreikusitako helburuak lortzen direla bermatzeko.
2.– Jarduketa eta proiektu horiek exekutatzearekin lotutako gastu-baimenek memoria espezifiko bat izan beharko dute, jarduketa edo proiektu bakoitzerako gastu-zenbatespenak kuantifikatu eta justifikatuko dituena, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean aurreikusitako helburuak betetzen zer neurritan laguntzen duten azalduko duena.
32. artikulua.– Espezialitateak, prozedurak izapidetzean.
1.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak eta Ekonomia eta Ogasun Sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak espezialitateak ezarri ahal izango ditu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak izapidetzean. Ondorio horietarako, baldin eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsetatik eratorritako Estatuko Administrazioaren edo Europar Batasunaren transferentziak eta ekarpenak bideratzeko hitzarmen-proiektuak edo beste tresna juridiko batzuk badira, nahikoa izango da, izapidetzean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostena.
2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluari jarraituz, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak sustatzeko izapidetu behar diren administrazio-prozedurei presako izapidetzea aplikatuko zaie eta, beraz, erdira murriztuko dira prozedura arrunterako ezarritako epeak, salbu eta eskabideak eta errekurtsoak aurkezteari dagozkionak. Hori guztia, eragotzi gabe Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana exekutatzeko presako neurriak onesten dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoa.
3.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketa eta proiektuen esparruan ematen diren laguntza eta dirulaguntza publikoen kasuan, dirulaguntzaren ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, justifikazioa egin aurretik, baldin eta beharrezkoa bada dirulaguntzari edo laguntzari atxikitako jarduketak gauzatu ahal izateko, eta bermea eratzea ez da galdagarri izango.
33. artikulua.– Jarduketak eta proiektuak exekutatu izanaren jarraipena eta justifikazioa.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak exekutatzeko eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko sailetako eta sektore publikoko entitateetako organoek, bat etorriz Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren araudi erregulatzailearekin eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak emandako jarraibideekin, behar den informazioa eman beharko dute mugarri eta helburuak zenbateraino bete diren jakin ahal izateko, alde batetik, eta, bestetik, jarduketa eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-exekuzioa behar bezala justifikatu eta ziurtatu ahal izateko.
34. artikulua.– Legebiltzarrari informazioa ematea.
Jaurlaritzak, hiru hilean behin, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsen kargura finantzatutako partidei dagozkien kredituen exekuzio-maila eta berariazko xedea jakinaraziko dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, lege honen 40. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
III. TITULUA
DIRU-SARREREN EGOERA-ORRIA
I. KAPITULUA
FORU-ALDUNDIEN EKARPENAK
35. artikulua.– Foru-aldundien ekarpenak.
2023ko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 11.901.076.732 eurokoak izango dira, urriaren 7ko 4/2021 Legearen bidez onartutako metodologiarekin bat etorriz.
36. artikulua.– Ekarpen-koefizienteak.
Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:
Araba: % 16,05
Bizkaia: % 50,54
Gipuzkoa: % 33,41
II. KAPITULUA
ZERGA-IZAERAKO ARAUAK
37. artikulua.– Tasak eta izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak (tarifak).
Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren tasak eta izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak (tarifak) ez dira igoko 2022. ekitaldian indarrean dagoen zenbatekoaren aldean.
Aurreko paragrafoetan xedatutakotik salbuesten dira lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak eta tarifak.
IV. TITULUA
KONTRATATZEKO ETA GASTUA BAIMENTZEKO ARAUAK
38. artikulua.– Gastua baimentzeko arauak.
1.– Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 113.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute 5.000.000 eurotik gorako gastuek, egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan sartutako entitateetarako transferentziak direnean, edo Euskal Autonomia Erkidegoaren bitarteko propio pertsonifikatutzat hartzen diren entitateekiko enkarguak direnean, edo aurrekontuetan jasotako dirulaguntza izendunak direnean, kasu horietan ez baita baimen hori beharko.
2.– Organismo autonomoetako aurrekontuen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen kontura egiten diren gastuek atxikita dauden saileko sailburuaren baimena beharko dute 1.000.000 euro baino gehiago direnean, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.
39. artikulua.– Kontratatzeko arauak.
1.– Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. paragrafoan adierazitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen kontratuak eta esparru-akordioak baimentzea. Kasu horretan, kontratu eta esparru-akordioak baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da, baita pleguetan aurreikusitako aldaketei eta luzapenei dagokiena ere.
2.– Esparru-akordioak baimentzeak berekin ekarriko du akordio horietatik eratorri eta aurreko artikuluko 1. paragrafoan azaldutako zenbatekoaren gainetik dauden kontratuak baimentzea ere.
V. TITULUA
LEGEBILTZARRARI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOAK
40. artikulua.– Aldizkako informazioak.
1.– Jaurlaritzak, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak eskatutako informazioaz gainera, eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:
a) Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuak zenbateraino bete diren, bai eta entitate haien egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, eta esku-diru fluxuen egoera.
b) Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.
2.– Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko natural bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.
41. artikulua.– Bestelako informazioak.
Jaurlaritzak honako eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan:
a) Egindako zorpetze-eragiketak.
b) Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.
c) Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Etxebizitza- eta lurzoru-arloko finantza-neurriak.
Babes ofizialeko etxebizitzen araubideari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruz indarrean dagoen araudiaren ondorioetarako, deskontu-lerroen bidez 2023. urtean zehar egingo diren finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 20.150.600 eurotik gora egin.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Sustapenerako neurriak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailek eta Administrazio instituzionaleko zuzenbide pribatuko ente publikoek zenbait egitasmo finantzatzeko laguntzak eman ahal izango dituzte, mailegu eta aurrerakin itzulgarri modura, ekonomia bultzatzeko, ikus-entzunezko produkzio-sektoreak sustatzeko, jasangarritasun energetikoaren alorreko ekintzak eta proiektuak sustatzeko, bai eta ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzeko ere.
Dagozkion arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Hartarako, eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean ezarritakoa gorabehera, gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu laguntzak emateko eskumena duen organoak baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.
2.– Laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta efikazia-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta entitate horiekiko elkarlanerako akordioetan xedatzen den moduan. Entitate horiek, halaber, entitate laguntzaile gisa jardun ahal izango dute, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.
3.– Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Sailari.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Zenbait ondare-sarreraren araubidea.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek merkataritza-sozietate batzuetako partaidetzak besterendu ondoren –horiek eskuratzea eragin zuen xede estrategikoa jada betea dutela irizten delako– lortzen dituzten aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak beste finantza-eragiketa batzuk egiteko aplikatu ahal izango dira, eta eragiketok Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin ahal izango dira.
Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2023ko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egitea izan dezan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatzea izan dezan.
2.– Xedapen honetan aurreikusitakoa exekutatzeko garatzen diren jarduerak, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gastu-arloko baliabide, tresna eta beste ekimen batzuk arrazionalizatzeko eta optimizatzeko Ekonomia eta Ogasun Sailak ezartzen dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Azpiegituretako proiektuak onura publikoko deklaratzea.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenak exekutatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko dituzte kasuan kasuko onura publikoko deklarazioa eta ondasunen urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideen urgentziazko eskuratzearen beharra, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.
2.– Onura publikoko deklarazioak erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei ere.
3.– Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek azaldu beharko dute azpiegituren definizioa eta zehaztu beharko dituzte azpiegiturak egiteko okupatzea edo eskuratzea beharrezko irizten diren lursailak, eraikuntzak eta beste ondasun edo eskubideak.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Sektore publikoko kontratuak aldatzea.
1.– Sektore publikoko kontratuen legeriak xedatutakoaren ondorioetarako, 2023ko aurrekontu-ekitaldi honetan zehar kontratu administratiboetan egin eta aurrekontu-egonkortasunaren helburua lortzeko xedea duen edozein aldaketa interes publikoko arrazoiengatik egiten dela ulertuko da.
2.– Interes publikoko arrazoiengatik kontratu administratiboak aldatu behar badira, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 203. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa bete beharko da. Administrazio-klausulen agiriek erantsi beharko dituzte sektore publikoko kontratuen legerian aurrekontu-egonkortasuneko neurriak aplikatzearen ondorioz kontratuak aldatu beharrari begira ezartzen diren arretak.
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuan ezarritako prestazioen zenbatekoa.
2023ko ekitaldian, inklusiorako eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren legea indarrean sartu arte, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa, edozein modalitatetan, eta orobat guraso bakarreko bizikidetza-unitateentzako hileko subsidio osagarriaren zenbatekoa 2022ko ekitaldian aplikatutakoak izango dira % 8,5eko portzentajean gehituta.
ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria.
1.– 2023ko ekitaldian zehar, etxebizitza-alokairurako edo ohiko bizitokirako gastuak estaltzea xede duen etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa, hilean, 300 eurokoa izango da, errentamendu, azpierrentamendu, baterako errentamendu, ostatu-emate edo logela-alokairuaren modalitateetan, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta.
2.– Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarrirako xedatutako araubidea indarrean egongo da Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 9. artikuluan xedatutako erregelamenduzko xedapenak, modu subsidiarioan prestazio ekonomikoen sistema bat ezartzeari buruzkoak, indarrean sartu arte. Araubidea zein prestazioa emateko prozedura horiek ezarriko zaizkie, aldi baterako, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat etorriz prestazio ekonomiko baten onuradun diren pertsonei.
3.– Aurreko paragrafoan aipatutako erregelamenduzko xedapenak indarrean jartzen direnetik, ez da aitortuko Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduren 23ko 18/2008 Legearen araberako etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarri gehiagorik.
4.– Aurrekoa gorabehera, eutsi egingo zaio etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriak jasotzeko eskubidearen aitormenari, bat etorriz Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearekin, betiere aipaturiko erregelamenduzko xedapenak indarrean jarri aurretik aitortua bada, harik eta lege horren 43. artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik eskubidea azkentzen den arte. Prestazio horien kudeaketa eta ordainketa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokio.
5.– Aurreko 2., 3. eta 4. paragrafoetan ezarritako araubide iragankorra indarrean egongo da harik eta inklusiorako eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren legea indarrean sartu arte.
6.– Edozein modutan, 2023ko ekitaldian, etxebizitzarako prestazio ekonomiko horren zenbatekoa 300 eurokoa izango da hilean.
7.– Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoak alokairurako prestazioen bi sistemen arteko eskualdaketa ordenatu bat antolatuko dute, bi sistemen alokairurako prestazioen onuradunen eskubideak bermatuko dituena, berme juridiko osoz eta lotutako prestazioen eskubideak eta betebeharrak bateratuta.
ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Funtzionarioen nahitaezko erretiroa.
1.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. zenbakiko lehenengo paragrafoan ezarritakoari jarraikiz, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartutako funtzionarioen nahitaezko erretirorako adina izango da, betiere, araubide hori erregulatzen duten arauek, kasu bakoitzean dagokion kotizaziopeko modalitatean, erretiro-pentsioa adinagatiko koefiziente murriztailerik gabe eskuratu ahal izateko aurreikusten dutena.
2.– 2023ko ekitaldian, bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38.1 artikuluko bigarren paragrafoan jasotzen den xedapenarekin, funtzionarioek ez dute aukerarik izango zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeko.
Hala ere, eragindako langileak, 65 urte betetzen dituenean, gizarte-aurreikuspeneko araubide bakoitza arautzen duten arauekin bat etorrita ez baditu egiaztatzen egoera bakoitzari dagokion erretiro-pentsio osoa sortzeko beharrezko diren zerbitzu- edo kotizazio-urteak, zerbitzu aktiboan irautea eskatu ahal izango dio bere erretiroa erabakitzeko eskumena duen organoari. Interesdunak zerbitzu aktiborako gai izan beharko du, eta 70 urte bete arte egon ahal izango da bertan gehienez.
Inola ere ezin izango zaio zerbitzu aktiboa luzatu aurrekontuen legerian urtero ezartzen den gehieneko erretiro-pentsioaren onuradun izateko baldintzak betetzen dituen interesdunari, nahiz eta luzapen horrek eskubidea sortu pentsioa ehuneko osagarrien bitartez handitzeko.
Nolanahi ere, zerbitzu aktiboan egoteko luzapenak Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren nahitaezko eta lotesle izaerako txostena beharko du, baimen berezia eman baino lehen.
BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzarako kredituen kudeaketa.
1.– Beste euskal administrazio publiko batzuen prestakuntza-planak finantzatzeko kredituak, IVAP organismo autonomoaren aurrekontuetan agertzen direnak, organismo horrek banatuko ditu norgehiagokako deialdi publikoen bidez, parte hartzen duten administrazioen berdintasun- eta autonomia-printzipioen arabera.
2.– Euskal administrazio publiko batzuek onartutako eta exekutatutako planak eta programak, prestakuntza-premien diagnostikoen ondoriozkoak, izango dira diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak. Nolanahi ere, kontuan hartu beharko dira langile gutxiko entitateen prestakuntza kudeatzeko gaitasunak.
3.– Funtsak partitzeko eta banatzeko irizpideak finantzatuko den prestakuntza-jardueraren kostuetara igorriko dira, eta kredituak ez badira eskatutako zenbateko osora iristen, administrazio bakoitzari dagozkion zenbatekoak hainbanatuko dira kontuan hartuta entitate bakoitzeko langile kopurua mota bereko entitate eskatzaileen langile kopuru osoarekiko.
4.– Behar den efikazia eta segurtasun juridikoa emateko, kredituak partitzeko eta banatzeko eta kreditu horiek legez aurreikusitako xedeetarako erabili direla egiaztatzeko, dirulaguntza publikoei buruzko printzipioei eta arauei jarraituko zaie.
HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko administrazio-berrantolaketak.
1.– Edozein plan, programa, jarduketa garrantzitsuk edo lege mailako xedapenek eragindako administrazio-berrantolaketak direnean, Jaurlaritzak erregulatu eta xedatu ahal izango du, aplikatzekoa den lan-arloko legeriaren edo funtzio publikoko legeriari jarraituz, subrogazioei buruz behar den guztia, kontratu-erlazioei dagokienez eta sektore publikoko edozein entitateren sorrera, azkentze edo eraldatzetik ondorioztatzen diren eskubide eta betebeharrei dagokienez, bereziki, bertako langileak sektore publikoko beste entitate bati atxikitzeari dagokionez.
2.– Horretarako, aurrekontuetako eta funtzio publikoko eskumena duten sailek proposatuta, Gobernu Kontseiluak aurrekontu-plantillak aldatzea baimendu ahal izango du, eta langile-zuzkidura berriak sortzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetan baldin eta behar beste zuzkidura amortizatzen badira sektore publikoko beste entitate batzuetan urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.
HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ikerketa eta irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuen lanpostuak betetzeko ohiz kanpoko deialdia.
2023ko ekitaldian, Hezkuntza Sailak lekualdatze-lehiaketaren ohiz kanpoko deialdi baten bidez bete ahal izango ditu ikerketa eta irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuen lanpostuak. Deialdi hori ebatzi ondoren hautatuko diren funtzionarioek xede diren lanpostuen titulartasuna eta behin betiko destinoa eskuratuko dute, eta ezin izango zaie aplikatu, ondore horietarako, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 33. artikuluko 3 eta 4. paragrafoetan xedatutakoa. Ondorioz, jatorrizko plaza eta behin betiko destinoa gordetzeko aukera galduko dute. Nolanahi ere, irakaskuntza-lanpostuetara itzuli ahal izango dira, euren borondatez, lanpostuak betetzeko ohiko lehiaketen bitartez.
HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Bizigune programako etxebizitza lagatzearen kontraprestazioaren gehieneko zenbatekoa.
1.– 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, eragin-data horrekin, 675 eurokoa izango da abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuak, «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duenak, 8.2 artikuluan xedatutako etxebizitza-lagapenaren kontraprestazioaren gehieneko zenbatekoa hilean.
2.– Gehieneko zenbateko hori etxebizitza-gaietan eskumena duen saileko titularraren agindu bidez aldatu ahal izango da.
HAMAHIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsak kudeatu eta exekutatzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko neurriak.
1.– Efikazia- eta efizientzia-arrazoiak direla eta, behin-behineko unitateak eratu ahal izango dira Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak nahiz proiektuak kudeatu eta exekutatzeko, horretarako behar den langile kopurua eta denbora kontuan izanda. Behin-behineko unitate horiek eratuko dira baldin eta ezinezkoa bada langile-premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berresleituta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako neurriak erabilita. Unitate horiek eratzeko, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
2.– Halaber, Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatzea eta exekutatzea dagokien Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek beren plantillak indartu ahal izango dituzte, programako bitarteko funtzionarioak edo iraupen mugatuko kontratuak dituzten langile lan-kontratudunak izendatuta, bat etorriz enplegu publikoaren eta lan-zuzenbidearen arloko araudian ezarritakoarekin. Izendapen eta kontratu horiek Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak exekutatzeko behar-beharrezkoa den denborarako izango dira. Jarduketa eta proiektu horiek behar bezala exekutatzeko zereginak behin-behinean betetzeko behar-beharrezkoak diren karrerako funtzionarioen zerbitzu-eginkizunak ere baimendu ahal izango dira.
3.– Orobat, plantilla indartzeko baimena eman ahal izango zaie gainerako unitateei baldin eta haien langile kopurua murriztu egin bada Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatu eta exekutatzera bideratu dituztelako.
4.– Neurri horiek guztiek finantzaketa egokia eta nahikoa izan beharko dute, bai eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren eta Aurrekontu Zuzendaritzaren nahitaezko txosten loteslea ere.
5.– Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak amaituta, automatikoki lehengoratuko dira, inolako izapiderik egin beharrik gabe, lanpostu-zerrendetan aldi baterako egindako aldaketak; beraz, sortutako lanpostuak amortizatu egingo dira automatikoki. Bertan behera geratuko dira, orobat, funtzioen aldi baterako esleipenak, aldi baterako lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak, eta aipatutako jarduketak eta proiektuak kudeatu eta exekutatzeko egin diren bitarteko funtzionarioen izendapenak nahiz aldi baterako kontratuak.
6.– Beharrezko neurriak hartu ahal izango dira, dagokion aurrekontu-finantzaketa jaso ostean, prestakuntza emateko enplegatu publikoei Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatzeko eta exekutatzeko garrantzi berezia duten arloetan: plangintza estrategikoa, lizitazio publikoa, laguntzak eta dirulaguntzak, finantza- eta aurrekontu-kudeaketa, hitzarmenak, elkarlan publiko-pribatua, edo Administrazio publikoaren eraldaketa digitalarekin lotutako gaiak, besteak beste. Helburuak betetzera eta arazoak konpontzera bideratuko da prestakuntza hori.
7.– Funtzio Publikoko Zuzendaritzak behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango ditu bere eginkizunak betetzeko honako esparru hauetan: behin-behineko unitateak sortzea, unitate horietako lanpostuak hornitzea, langile berriak kontratatzea eta izendatzea, eta Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatu eta exekutatzearekin lotutako prestakuntza espezifikoa.
HAMALAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskal Espetxe Administrazioko langileen uniformeak eta bereizgarriak.
Euskadiko espetxeetan lan egiten duten enplegatu publikoek, oro har, uniformea erabili beharko dute zerbitzuan dauden bitartean, eta bereizgarria eraman beharko dute. Bereizgarri horren diseinua eta ezaugarri teknikoak, espetxeetako langileen plangintza- eta kudeaketa-ahalmenak esleituta dituen organo edo zuzendaritzaren ebazpen bidez zehaztuko dira. Hala ere, lanpostu jakin batzuetako eginkizunak kontuan hartuta, betebehar horri dagozkion salbuespenak ezarri ahal izango ditu aipatutako organo edo zuzendaritzak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aldatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua.
1.– Aldatzen da testu bategin horren III. tituluaren I. kapitulua, langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«I. KAPITULUA. LANGILEAK HAUTATZEKO DEIALDIETAN IZENA EMATEKO TASA
36. artikulua.– Zerga-egitatea.
Tasa honen zerga-egitatea da Administrazioan sartzeko hautaketa-probak egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea Administrazioak: interesdunek aurkeztutako eskabideak jaso eta aztertzea, hain zuzen.
37. artikulua.– Subjektu pasiboa.
Hona hemen zein diren tasa honen subjektu pasiboak: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo haren organismo autonomoek langileak hautatzeko egiten dituzten deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezten dituztenak.
38. artikulua.– Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Eskabidea aurkezten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra.
39. artikulua.– Kuota.
Tarifa honen arabera ordaindu beharko da tasa (eurotan):
– Titulazio-eskakizunarekin: 19,78.
– Titulazio-eskakizunik gabe: 7,82».
2.– Aldatzen dira testu bategin horren 53. eta 54. artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoko jabari publikoko ondasunen erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasaren elementu kuantitatiboei eta salbuespenei dagozkienak, eta honela idatzita geldituko dira:
«53. artikulua.– Tasaren elementu kuantitatiboak.
1.– Tasaren kuotaren zenbatekoa kalkulatzeko, jabari publikoan okupatu den azalera (metro koadrotan neurtuta) eta okupazioaren iraupena hartuko dira kontuan.
2.– Urtebeteko edo gehiagoko iraupena duten baimen eta emakidetan, hau izango da eskatu ahal den tasaren kuota: 26,10 euro/m2/urtea.
3.– Urtebetetik beherako iraupena duten baimen eta emakidetan, hau izango da eskatu ahal den tasaren kuota: 0,48 euro/m2 eguneko edo frakzioko, eta gehieneko metatua 26,10 euro/m2.
4.– Emakida eman den lehenengo urtean, eskatu ahal den tasaren zenbatekoa proportziozkoa izango da urte horretako iraunaldiarekiko; hortaz, aurreko paragrafoen araberako zenbatekoari dagokion hainbanaketa ezarriko zaio. Era berean, emakidak indarrean irauten duen azken urtean ere aplikatuko da hainbanaketaren irizpide hori.
5.– Emakida edo baimena emateak onuradunaren etekin ekonomikoak murrizten dituzten betebehar edo kontraprestazioren batzuk baldin badakartza berekin, orduan tasa-oinarria proportzio berean gutxitu beharko da, hargatik eragotzi gabe 54. artikuluan xedatutakoa.
54. artikulua.– Salbuespenak.
Jabari publikoko ondasunen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia tasa honetatik salbuetsita egongo dira:
a) Doako baimen edo emakiden ondoriozkoak baldin badira.
b) Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak onuradunari etekin ekonomikorik ez badakarkiote, edo, ekarrita ere, etekin horiek deuseztatu edo hutsaltzen dituzten baldintzak edo kontraprestazioak bete behar baldin baditu onuradunak.
c) Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia zerbitzuak emateko kontratu bat egitearen ondorio bada.
Inguruabar horiek guztiak jaso beharko dira jabari publikoko ondasunen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia emango duen baldintza-orrian edo tituluan».
3.– Aldatzen da testu bategin horren 103. artikuluko 1.2 apartatua, jokoa baimentzeko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«1.2.– Joko-makinak edo joko-makinen programak: 100,00».
4.– Aldatzen da testu bategin horren 103. artikuluko 1.5 apartatua, jokoa baimentzeko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«1.5.– Joko-tresnen edo -sistemen bestelako homologazioak: 375,53».
5.– Aldatzen da testu bategin horren 103. artikuluko 2. apartatua, jokoa baimentzeko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«2.– Modeloen erregistroan inskribatzea:
2.1.– 'B' motako makinak edo jolaserako makina saridunak: 529,93.
2.2.– 'P' motako makinak edo apustuetarako makina laguntzaileak: 250,00.
2.3.– 'C' motako makinak edo ausazko jokoetarako makinak: 300,00.
2.4.– Bestelako joko-makinak: 100,00.
2.5.– Unitate zentrala duten joko-sistemak: 529,93.
2.6.– Joko-makinak elkarrekin konektatzeko sistemak: 529,93».
6.– Aldatzen da testu bategin horren 103. artikuluko 4.6 apartatua, jokoa baimentzeko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«4.6.– Beste joko-makina batzuk ustiatzeko baimenak: 59,41».
7.– Aldatzen da testu bategin horren 103. artikuluko 6. apartatua, jokoa baimentzeko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«6.– Ebazpena eskatzen duten beste baimen batzuk: 100,00».
8.– Aldatzen da testu bategin horren 103. artikuluko 7. apartatua, jokoa baimentzeko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«7.– Joko-makinei dagozkien beste izapide batzuk:
7.1.– Makinak ustiatzeko baimenak eskualdatzea. Makina bakoitzeko: 25,00.
7.2.– Establezimendu-aldaketak edo makina-aldaketak. Makina bakoitzeko: 25,00.
7.3.– Ustiatzeko baimenaren edo kokatze-buletinaren kopia: 75,00».
9.– Beste apartatu bat gehitzen zaio testu bategin horren 103. artikuluari, jokoa baimentzeko tasaren kuotari dagokionari: 8.3 apartatua. Honela idatzita geldituko da:
«8.3.– Enpresei, baimenei edo joko-makinei buruzko ziurtagiriak: 50,00».
10.– Aldatzen da testu bategin horren 103. artikuluko 9. apartatua, jokoa baimentzeko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«9.– Joko-prozeduretan, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak egin beharreko peritu- edo teknikari-txostenak egitea: 200,00».
11.– Aldatzen da testu bategin horren 107. artikuluko 1.1 apartatua, ikuskizunen tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«1.1.– Ikuskizunak eta jolas-jarduerak baimentzea:
– 700 pertsonara arteko edukiera: 60,00.
– 701etik 1.999 pertsonara arteko edukiera: 150,00.
– 2.000tik 5.000 pertsonara arteko edukiera: 300,00.
– 5.001etik 10.000 pertsonara arteko edukiera: 600,00.
– 10.000 pertsonatik gorako edukiera: 1.500,00».
12.– Aldatzen da testu bategin horren 107. artikuluko 2.4 apartatua, ikuskizunen tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«2.4.– Zezen-plaza finkoak berriz irekitzeko baimena: 500,00».
13.– Aldatzen da testu bategin horren 107. artikuluko 6. apartatua, ikuskizunen tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«6.– Ikuskizun-prozeduretan, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak egin beharreko peritu- edo teknikari-txostenak egitea: 100,00».
14.– Azken paragrafo bat gehitzen zaio testu bategin horren 111 decies artikuluaren 1. apartatuari, Ertzaintzak emandako zerbitzu bereziengatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokionari, eta honela idatzita geldituko da:
«Kuota hori, 1. apartatu honetan jasotako zehaztapenen arabera kalkulatua, aplikatuko da baldin eta haren zenbatekoak ez badu gainditzen artikulu honen beraren 2. apartatuan jasotako kalkulu-prozedura aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa».
15.– Aldatzen da testu bategin horren VII. tituluko II. kapitulua, animaliak eta produktu eratorriak ikuskatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«II. KAPITULUA. ANIMALIAK ETA PRODUKTU ERATORRIAK IKUSKATU ETA KONTROLATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
147. artikulua.– Xedea.
Tasa honen xedea da jarduera hauek kargatzea: hiltegietan, zatikatze-geletan eta ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialak; arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko kontrol ofizialak; ziurtagiri ofizialak ematea eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenak egitea.
Horretarako, honako tasa hauek bereiziko dira:
a) Hiltegietako kontrol ofizialengatiko tasa.
b) Zatikatze-geletako kontrol ofizialengatiko tasa.
c) Ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialengatiko tasa.
d) Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko kontrol ofizialengatik ordaindu beharreko tasa.
e) Animalia bizietan eta haiengandik eratorritako produktuetan zenbait gai eta gai horien hondakinak ba ote diren ikertzeko osasun-kontrolengatik ordaindu beharreko tasa.
f) Ziurtagiri ofizialak emateagatiko tasa.
g) Biztanleriaren talde espezifikoetarako elikagaiak merkaturatzean egin beharreko jakinarazpenerako prozedura arautzen duen abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenak egiteagatik ordaindu beharreko tasa.
148. artikulua.– Zerga-egitatea.
1.–Tasa honen zerga-egitatea dira osasun-arloan eskumena duen saileko fakultatiboek osasun publikoa babesteko egiten dituzten jarduera hauek: kontsumorako diren animalien eta haragi freskoen kontrol ofizialak; hiltegietan, zatikatze-geletan edo ehiza-haragia prozesatzeko gela edo establezimenduetan egiten diren kontrol ofizialak; arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko kontrol ofizialak; ziurtagiri ofizialak ematea, eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenak egitea.
2.– Tasa ordainarazte aldera, honela sailkatzen dira aurreko apartatuan definitutako zerga-egitatearen barruko ikuskatze eta osasun-kontroleko jarduerak:
a) Ante mortem egindako ikuskapenak eta osasun-kontrolak: behi, txerri, ardi eta ahuntzen eta bestelako hausnarkarien haragi freskoak, untxi eta lumadun nahiz iledun ehiza xehearenak, solipedoenak/ekidoenak eta etxeko hegaztienak lortzeko.
b) Post mortem egindako ikuskapenak eta osasun-kontrolak: haragi fresko horiek lortzeko hil diren animalien azterketak.
c) Establezimenduan egindako lanen agiri bidezko kontrola.
d) Giza kontsumorako diren kanalak, erraiak eta hondakinak kontrolatu eta zigilatzea; bai eta zatikatze-geletan lortutako piezak markatzea ere.
e) Animalietan eta haiengandik eratorritako produktuetan zenbait gai eta gai horien hondakinak ba ote diren kontrolatzea, indarrean dauden arauei jarraikiz.
f) Arrantzako eta akuikulturako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzea.
g) Ziurtagiri ofizialak ematea eta merkaturatzeko jakinarazpenak egitea.
149. artikulua.– Subjektu pasiboa.
1.– Tasa hauen subjektu pasiboak dira tasaren zerga-egitatea osatzen duten lanak egiten diren establezimenduen titularrak, pertsona fisiko nahiz juridikoak.
2.– Subjektu pasiboek tasaren zenbatekoa jasanaraziko diete, faktura bidez, zerbitzua eskatu dieten pertsonei edo tasaren gai diren jardueren hartzaile diren pertsonei. Tasa kobratu ondoren, Administrazio orokorraren kontura sartu beharko da zenbatekoa, betiere, erregelamenduz ezarriko den eran.
Baldin eta interesdunak hirugarren bati ganadu bizia erosten badio hiltzeko, aurreko artikuluko 2. apartatuko e) letrako kontzeptuari dagokion tasaren zenbatekoa eskatu ahal izango dio saltzaileari.
3.– Artikulu honen 2. apartatuan aurreikusitako jasanarazpena ezin izango da egin arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko kontrol ofizialak egitean, ziurtagiri ofizialak ematean edo merkaturatzeko jakinarazpena egitean.
150. artikulua.– Erantzule subsidiarioak.
Hona hemen zein diren tasa kobratzeko erantzule subsidiarioak: sozietateetako administratzaileak; porrotetako, lehiaketetako eta sozietateetako sindikoak, kontu-hartzaileak edo likidatzaileak, bai eta, oro har, tasa ordaintzeko betebeharra sortzen duten jardueren ikuskatze- eta kontrol-lanetan jarduten diren entitateetakoak.
151. artikulua.– Tasaren sortzapena.
1.– Tasa ordaintzeko betebeharra sortuko da kontrol ofizialeko jarduerak edo ziurtagiriak eta jakinarazpenak egiten diren unean bertan, hargatik eragotzi gabe aurretiko ordainketa eskatzea zerbitzuak eskatzen dituena subjektu pasiboa edo interesduna bada.
2.– Establezimendu berean, interesdunak eskatuta, egiten badira animaliak hil eta zatikatzeko lanak, prozesuaren hasieran zehaztuko da tasaren zenbateko osoa, era metatuan, edozein dela ere dagozkion kuotak sortzeko unea; hala ere, kapitulu honetan likidazioak metatzeari buruz ezarritako arauak bete beharko dira.
152. artikulua.– Zerga-egitatea non gauzatzen den.
1.– Zerga-egitatea Euskadiko lurraldean egin dela ulertuko da baldin eta lurralde horretan kokatzen badira hiltegi edo instalazio hauek: animaliak hiltzekoa, kanalak zatikatzekoak, ehiza-haragia prozesatzekoak, eta arrantzako edo akuikulturako produktuak ekoitzi eta merkaturatzekoak. Gauza bera ulertuko da Euskadiko lurraldean egiten badira osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuek emandako esportazio-ziurtagiriak eta merkaturatzeko jakinarazpenak.
2.– Etxeko hegazti bizien osasun-egoera jatorrizko ustiategian ikuskatzen denean, ustiategian bertan kobratuko da ikuskatze horri dagokion kuota, eta ondorengo artikuluan zehazten den kuotaren % 20 izango da.
153. artikulua.– Zerga-kuota.
1.– Honako lan hauengatik eskatuko zaio kuota zergapekoari:
a) Animaliak hiltzea.
b) Gorpuzkiak zatikatzea.
c) Ehiza-haragia prozesatzea.
d) Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoiztea eta merkaturatzea.
e) Animalietan eta haiengandik eratorritako produktuetan zenbait gai eta gai horien hondakinak ba ote diren kontrolatzea, indarrean dauden arauei jarraikiz.
f) Ziurtagiri ofizialak ematea eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenak egitea.
Hala eta guztiz ere, leku berean egiten badira abereak hil eta zatikatzeko lanak, jaso beharreko tasaren zenbateko osoan bi faseen kuotak bilduko dira, hurrengo artikuluan zehazten den moduan.
2.– Hiltegietan egindako hilketetan subjektu pasiboari eskatu beharreko kuotak hildako abere kopuruaren arabera likidatuko dira.
3.– Batera egiten diren ante mortem eta post mortem ikuskapen eta osasun-kontrolari, egindako lanen agiri bidezko kontrolari eta kanalak, erraiak eta hondakinak zigilatzeari lotutako zerga-kuotak behar bezala baimendutako establezimendu edo instalazioetan hiltzen den animalia bakoitzeko ezartzen dira, zenbateko hauen arabera (eurotan):
a) Behikia:
a.1.– 24 hilabetekoa edo gehiagokoa: 5,00 euro animaliako.
a.2.– 24 hilabete baino gutxiagokoa: 2,00 euro animaliako.
b) Solipedoak/ekidoak: 3,00 euro animaliako.
c) Txerrikia:
c.1.– 25 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,50 euro animaliako.
c.2.– 25 kilogramotik gorako pisua kanalean: 1,00 euro animaliako.
d) Ardikia eta ahunzkia:
d.1.– 12 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,15 euro animaliako.
d.2.– 12 kilogramotik gorako pisua kanalean: 0,25 euro animaliako.
e) Hegaztikia:
e.1.– Gallus generoko hegaztiak eta pintadak: 0,005 euro animaliako.
e.2.– Ahateak eta antzarak: 0,01 euro animaliako.
e.3.– Indioilarrak: 0,025 euro animaliako.
e.4.– Galeperrak eta eperrak: 0,002 euro animaliako.
f) Abeletxeko untxi-haragia: 0,005 euro animaliako.
4.– Zatikatze-lanetarako, zatikatu behar den tona kopuruaren arabera eta animalia motaren arabera ezarriko da kuota. Hala, zatikatze-lanetarako, haragiak zatikatu aurretik duen benetako pisua hartuko da erreferentziatzat, hezurrak ere barne direla.
5.– Zatikatze-geletako osasun-kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako atalei etiketa jartzea eta markatzea barne, hau izango da:
a) Behiak, txerriak, solipedoak/ekidoak, ardiak eta ahuntzak: 2,00 euro tonako.
b) Eskortako hegaztiak eta abeletxeko untxiak: 1,50 euro tonako.
c) Lumadun eta iledun ehiza xehea: 1,50 euro tonako.
d) Erratiteak (ostruka, emua, ñandua): 3,00 euro tonako.
e) Basurdeak eta hausnarkariak: 2,00 euro tonako.
6.– Ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako atalei etiketa jartzea eta markatzea barne, hau izango da:
a) Lumadun ehiza xehea: 0,005 euro animaliako.
b) Iledun ehiza xehea: 0,010 euro animaliako.
c) Erratiteak: 0,500 euro animaliako.
d) Basurdeak: 1,500 euro animaliako.
e) Ehizako hausnarkariak: 0,500 euro animaliako.
7.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzea:
a) Arrantzako eta akuikulturako produktuak lehen aldiz merkaturatzea:
– 1,00 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
– 0,50 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.
b) Lehen salmenta lonjan:
– 1,00 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
– 0,25 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.
c) Lehen salmenta, freskotasunaren edo tamainaren gradaziorik egin ez bada edo gradazio hori behar bestekoa ez bada:
– 1,00 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
– 0,50 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.
8.– Esportazio-ziurtagiriak, salmenta libreko ziurtagiriak eta osasun-testigantzak emateari dagokion kuota hau izango da: 40,00 euro ziurtagiri bakoitzeko.
9.– Abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenaren kuota hau izango da: 320,00 euro jakinarazpen bakoitzeko.
154. artikulua.– Kenkariak.
1.– Abere-hiltegien titularrek honako kopuru hauek kendu ahal izango dituzte zerga-kuoten zenbatekoetatik; hala ere, kontzeptu guztien baturagatik kendu beharreko zenbateko osoak ezin izango du gainditu zerga-kuoten zenbatekoaren % 50:
a) Operadore horiek enpresa txikiagoak badira, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan jasotako definizioen arabera, hau izango da kenkariaren ehunekoa:
– Enpresa ertainak: % 10.
– Enpresa txikiak: % 20.
– Mikroenpresak: % 30.
Nolanahi ere, urtean 2.000 abelburu edo gutxiago hiltzen dituzten hiltegien kasuan, kenkariaren ehunekoa % 30 izango da.
b) Operadore horiek 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 1.2 artikuluan jasotako arauak behar bezala bete badituzte, zeina azken bi urteetako kontrol ofizialen emaitzen bidez egiaztatuko baita kontrol ofizialaren ikuskapena edo auditoria eginda, kenkariak honako hauek izango dira; hala ere, kontzeptu guztien baturagatik kendu beharreko zenbateko osoak ezin izango du gainditu zerga-kuoten zenbatekoaren % 30:
– % 30, lortutako higiene- eta osasun-baldintzak oso ontzat jotzen badira.
– % 15, lortutako higiene- eta osasun-baldintzak ontzat jotzen badira.
– % 30, auditorien emaitza aldekoa eta goi-mailakoa bada.
– % 15, auditorien emaitza aldekoa eta oinarrizko mailakoa bada.
2.– Artikulu honetan araututako kenkariak aplikatzeko, osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuei eskaera egin behar zaie aldez aurretik; eta, eskaerarekin batera, kasu bakoitzean ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
155. artikulua.– Likidazioak metatzeari buruzko arauak.
Zerga-kuoten sortzapena eragiten duten fase guztiak edo batzuk establezimendu berean egiten badira, kasuan-kasuan sortutako kuotak metatu egin beharko dira, arau hauen arabera:
a) Establezimendu berean egiten badira animaliak hil eta zatikatzeko lanak, abereak hiltzeagatik bakarrik sortuko da ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra.
b) Establezimendu berean zatikatzeko lanak baino ez badira egiten, zatiketa-lanengatik bakarrik sortuko da ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra.
156. artikulua.– Tasak likidatu eta diru-sarrera eginez ordaintzea.
1.– Osasun-arloko sail eskudunak horretarako prestatutako eta baimendutako liburu ofizialean jaso beharko dira tasaren likidazioak. Betebehar hori betetzen ez bada, zerga-arloko zehapena ezarriko da; eta hori ez da eragozpen izango ustiategien titularrek osasunaren arloan izandako jokabideak tipifikatu eta zigortzeko, baldin eta hala badagokie.
2.– Tasen kuotei dagokien diru-sarrera egiteko, autolikidazioa egin beharko du subjektu pasiboak, arauz ezarritako moduan eta epeetan.
157. artikulua.– Salbuespenak eta hobariak.
Aurreko artikuluetan jasotako arauen arabera egindako likidazioetatik ateratzen diren kuotak direla-eta ez da emango ez salbuespenik, ez murrizketarik, ez hobaririk, edozein izanda ere ustiategien titularra edo edonon egonda ere ustiategi horiek.
158. artikulua.– Arau gehigarriak
Tasaren zenbatekoa ezingo zaie hirugarrenei itzuli haragia zuzenean nahiz zeharka esportatu izanagatik».
16.– Aldatzen da testu bategin horren 197 bis artikuluko 5.1.1 paragrafoa, portu-tasen T-7 tasari (Aparkatzea) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
«5.1.1.– Portuko jarduerekin zerikusia duten egoiliarren eta erabiltzaileen ibilgailuak:
– Donostia: 94,41 euro urtean.
– Beste portu batzuk: 67,26 euro urtean».
17.– Aldatzen dira testu bategin horren 197 ter artikuluko 5.1 eta 5.2 paragrafoak, portu-tasen T-8 tasari (Ura eta argindarra kontsumitzea) dagozkionak, eta honela idatzita geldituko dira:
«5.1.– Ura: 1,83 euro metro kubiko bakoitza.
Energia elektrikoa: 0,81 euro kilowatt orduko.
5.2.– Kontagailurik ez badago, ura eta energia elektrikoa kontsumitzeagatik ordaindu behar den kuota 0,030 euro/m2/eguneko da.
Kontsumoa karenatze-eremuan egiten bada, 23,54 euro/eguneko izango da kuota».
18.– Hirugarren paragrafoa gehitzen zaio testu bategin horren 197 quinquies artikuluaren (Okupazio pribatiboaren eta portuko jabari publikoa erabiltzearen tasa) 6. apartatuari, eta honela idatzita gelditzen da:
«Hala ere, portuko jabari publikoa okupatzeko eta erabiltzeko emakidak edo baimenak berekin baldin badakar baimena edo emakida eman duen administrazioak jarduera edo gastu batzuk egin behar izatea, emakidadunak edo baimenaren titularrak hartu beharko du bere gain, oso-osorik, jarduera edo gastu horien ondoriozko kostu ekonomikoa».
19.– Bigarren paragrafoa gehitzen zaio testu bategin horren 197 quinquies artikuluaren (Okupazio pribatiboaren eta portuko jabari publikoa erabiltzearen tasa) 7. apartatuari, eta honela idatzita gelditzen da:
«Hala ere, portuko jabari publikoa okupatzeko eta erabiltzeko baimenak berekin baldin badakar baimena eman duen administrazioak jarduera edo gastu batzuk egin behar izatea, baimenaren titularrak hartu beharko du bere gain, oso-osorik, jarduera edo gastu horien ondoriozko kostu ekonomikoa».
20.– Aldatzen dira testu bategin horren bigarren xedapen gehigarrian (Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak –tarifak–) C) letraren 5.1 eta 5.2 apartatuak, eta honela idatzita geldituko dira:
«5.1.– Ura: 1,83 euro metro kubiko bakoitza.
Energia elektrikoa: 0,81 euro kilowatt orduko.
5.2.– Kontagailurik ez badago, ura eta energia elektrikoa kontsumitzeagatik ordaindu behar den kuota 0,030 euro/m2/eguneko da.
Kontsumoa karenatze-eremuan egiten bada, 23,54 euro/eguneko izango da kuota».
21.– Hirugarren paragrafoa gehitzen zaio testu bategin horren bigarren xedapen gehigarrian (Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren izaera publiko ez-tributario duten ondare-prestazioak –tarifak–) D) letraren 6. apartatuari, eta honela idatzita gelditzen da:
«Hala ere, portuko jabari publikoa okupatzeko eta erabiltzeko emakidak edo baimenak berekin baldin badakar Euskadiko Kirol Portuak enteak jarduera edo gastu batzuk egin behar izatea, emakidadunak edo baimenaren titularrak hartu beharko du bere gain, oso-osorik, jarduera edo gastu horien ondoriozko kostu ekonomikoa».
22.– Bigarren paragrafoa gehitzen zaio testu bategin horren bigarren xedapen gehigarrian (Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren izaera publiko ez-tributarioa duten ondare-prestazioak –tarifak–) D) letraren 7. apartatuari, eta honela idatzita gelditzen da:
«Hala ere, portuko jabari publikoa okupatzeko eta erabiltzeko baimenak berekin baldin badakar Euskadiko Kirol Portuak enteak jarduera edo gastu batzuk egin behar izatea, baimenaren titularrak hartu beharko du bere gain, oso-osorik, jarduera edo gastu horien ondoriozko kostu ekonomikoa».
23.– E) letra gehitzen zaio testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriari (Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren izaera publiko ez-tributarioa duten ondare-prestazioak –tarifak–), eta honela idatzita gelditzen da:
«E) Ontziei zerbitzuak emateagatiko tarifa.
1.– Tarifa honen xedea da ontziek portuan hainbat zerbitzu erabiltzea.
2.– Hauek izango dira tarifa modu solidarioan ordaindu beharko dutenak: ontziaren jabea; seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziengatiko tarifan aipatzen den baimenaren titularra –bigarren xedapen gehigarriaren A) letran jasota dago tarifa hori–; kapitaina, eta ontziko patroia.
Ontzia kontsignatuta badago, ontzi-kontsignatarioak ordaindu beharko du tasa ordezko gisa.
3.– Zerbitzua ematen hasten den unean sortuko da tarifa ordaintzeko betebeharra.
4.– Hauek dira tarifaren kuoten zenbatekoak:
4.1.– Travel lift (portiko-garabia) bidez ontziak altxatu eta uretaratzea, guztizko luzeraren metro bakoitzeko:
– 8 metro arteko ontziak: 10,53 euro.
– 12 metro arteko ontziak: 13,44 euro.
– 12 metrotik gorako ontziak: 16,43 euro.
Altxatzeko eta uretaratzeko maniobra lehorrean bermatu gabe egiten bada eta 30 minutu baino gutxiago irauten badu, tarifaren kuotaren zenbatekoak % 50eko hobaria izango du.
Maniobra 60 egunetik 120 egunera arteko negualdirako egiten bada, tarifaren kuotaren zenbatekoak % 20ko hobaria izango du.
Maniobra 121 egunetik 240 egunera arteko negualdirako egiten bada, tarifaren kuotaren zenbatekoak % 30eko hobaria izango du.
4.2.– Beso-garabia erabiltzea:
– Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimena duten ontziak altxatu eta uretaratzea: 32,29 euro.
– Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimenik ez duten ontziak altxatu eta uretaratzea: 59,82 euro.
Altxatzeko eta uretaratzeko maniobra lehorrean bermatu gabe egiten bada eta 30 minutu baino gutxiago irauten badu, tarifaren kuotaren zenbatekoak % 50eko hobaria izango du.
4.3.– Karenatze-eremuan egotea:
– Lehenengo 15 egunak: 0,2044 euro m2-ko eta eguneko.
– 16 eta 60 egun bitartean: 0,3408 euro m2-ko eta eguneko.
– 60 egunetik gora: 0,2044 euro m2-ko eta eguneko.
Azalera metro koadrotan kalkulatzeko, ontziaren guztizko luzera gehieneko zabaleraz biderkatuko da.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimena duten ontzien kasuan, altxatze-eguna eta hurrengoa ez dira zenbatuko karenatze-eremuan egoteagatiko kuota kalkulatzean.
Karenatze-eremuan negualdirako egonaldiak eginez gero (irailaren 1etik apirilaren 30era), egonaldi eta zenbateko hauen arabera kalkulatuko da kuota:
– 60 egunera arte: 0,2044 euro m2-ko eta eguneko.
– 61 egunetik 120 egunera arte: 0,1635 euro m2-ko eta eguneko.
– 121 egunetik 240 egunera arte: 0,1226 euro m2-ko eta eguneko.
4.4.– Beso-garabia erabiltzea osagarriak (motorrak, mastak eta bestelakoak) igotzeko eta jaisteko maniobretarako:
– Lehenengo ordua edo frakzioa: 54,83 euro.
– Hurrengo orduetako bakoitzeko edo frakzioko: 27,42 euro.
4.5.– Zabalgunea atoirako erabiltzea, ontziarekin edo gabe:
– 30 eguneko aldi bakoitzeko edo frakzioko: 55,94 euro.
4.6.– Makina hidrogarbitzaile eramangarria erabiltzea:
– Modu proportzionalean, erabilitako denboraren arabera, 18,81 euro orduko.
– Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimena duten ontzien kasuan, orduko edo frakzioko: 16,14 euro.
4.7.– Fitxen bidez ordaintzen den makina hidrogarbitzailea erabiltzea:
– 12 minutuko tarteko: 2,80 euro.
4.8.– Itsasontziak xukatzeko edo beste zeregin batzuetarako eskulana erabiltzea:
– Orduko edo frakzioko: 32,59 euro.
4.9.– Sehaska-jokoa erabiltzea:
– Sehaska txikiak erabiltzen diren egun bakoitzeko edo frakzioko: 1,36 euro.
– Sehaska handiak erabiltzen diren egun bakoitzeko edo frakzioko: 3,65 euro.
Sehaskak negualdirako erabiltzen badira (irailaren 1etik apirilaren 30era), egonaldi eta zenbateko hauen arabera kalkulatuko da kuota:
– 60 egunera arte: 2,64 euro eguneko.
– 61 egunetik 120 egunera arte: 2,11 euro eguneko.
– 121 egunetik 240 egunera arte: 1,58 euro eguneko.
4.10.– Bateriarako boosterra erabiltzea:
– Zerbitzu bakoitzeko: 2,89 euro.
4.11.– Portu barruan ontziak atoian eramatea:
– Zerbitzu bakoitzeko: 42,34 euro.
4.12.– Arrapala erabiltzea:
– Arrapalaren erabilaldi bakoitzeko: 12,59 euro.
– Arrapala 10 aldiz erabiltzeko eskubidea ematen duen abonu bakoitzeko: 62,89 euro.
4.13.– Portuko instalazioetara sartzeko txartelaren/giltzaren kopia egitea:
– Kopia bakoitzeko: 23,28 euro.
4.14.– Arranpa-karroak erabiltzea:
Altxatzeagatik, uretaratzeagatik eta egonaldiagatik, lehenengo 24 orduetan (bi marea):
– 50 EGTraino: 368,50 euro.
– 50 EGT-tik gora: 425,48 euro.
– Gainera, lehenengo 24 orduetatik aurrera, guztizko luzeraren metro bakoitzeko eta egonaldi-eguneko: 0,76 euro.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimena duten ontzien kasuan, honela kalkulatuko da kuota:
– Altxatzeagatik, uretaratzeagatik eta egonaldiagatik, lehenengo 24 orduetan (bi marea):
– 50 EGTraino: 316,25 euro.
– 50 EGT-tik gora: 365,15 euro.
– Gainera, lehenengo 24 orduetatik aurrera, guztizko luzeraren metro bakoitzeko eta egonaldi-eguneko: 0,66 euro.
Seigarren eta Zazpigarren Zerrendako ontziak direnean, zenbateko hauek ordainduko dira egunean, guztizko luzeraren metro bakoitzeko, egonaldi-egunen arabera:
– 0 egunetik 7 egunera arte: 0,48 euro.
– 8 egunetik 10 egunera arte: 0,74 euro.
– 11 egunetik 20 egunera arte: 1,14 euro.
– 21 egunetik 60 egunera arte: 2,55 euro.
– 61 egunetik aurrera: 2,55 euro».
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Uraren kanonaren konpentsazioa nekazaritza eta abeltzaintzako erabileragatik
Zazpigarren xedapen gehigarri bat eransten zaio Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeari, eta honela idatzita geldituko da:
«Zazpigarrena 1.- Nekazaritza eta abeltzaintzarako ura sareko horniduraren bidez jasotzen duten erabiltzaileek konpentsazioa eskatu eta jaso ahalko dute nekazaritza eta abeltzaintzako erabilera horiek direla-eta uraren kanonak beren fakturan duen eraginagatik, ezartzen den prozeduraren arabera.
2.– Konpentsazio hori Uraren Euskal Agentziak egingo du Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 47.2 artikuluan jasotako ehuneko berean, betiere apartatu horretan adierazitako baldintzak betetzen badira; alegia, nekazaritza-sektoreko organo eskudunak egiaztatzen badu erabiltzaileak Euskadiko Lurlangintza Egokirako Araudia betetzen duela edota ustiapen-koadernoa, ingurumen-arloko kontratua edo antzeko egiaztagiriak dituela, eta kontratua aurkezten bada, non uraren xedetzat abeltzaintza-erabilera edo ureztapena agertuko baita.
3.– Konpentsazio horrek ondorioak izango ditu 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan».
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina aldatzea, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu baitzen
Artikulu berri bat eransten zaio testu bategin horri: 53 bis artikulua. Honela idatzita gelditzen da:
«53 bis artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen erregistro orokorra.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen erregistro orokorra sortzen da, zeina kontrol ekonomikoaren arloan eskumena duen sailaren mende egongo baita, EAEko administrazio publikoen publizitate- eta gardentasun-betebeharrak betetzeko, bai eta Estatuko laguntzen eta minimis laguntzen arloan Europako araudian ezarritako informazio-errekerimenduak betetzeko ere.
2.– Dirulaguntzen erregistro orokorra euskarri informatikoko datu-base bat izango da.
3.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoa arduratuko da Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen erregistro orokorra administratzeaz, kudeatzeaz, zaintzeaz eta mantentzeaz, eta behar diren neurriak hartuko ditu erregistro horretan jasotako informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko. Horrekin batera, dirulaguntza publikoen publizitate eta gardentasunerako informazio-sistemaren definizio funtzionala egitea dagokio.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen organoek dirulaguntzen erregistro orokorrari helarazi beharko diote egiten dituzten dirulaguntzen deialdiei eta dirulaguntzak emateko ebazpenei buruzko informazioa, erregelamenduz ezartzen den moduan.
5.– Honako hau izango da dirulaguntzen erregistro orokorraren gutxieneko edukia:
a) Dirulaguntzen programa guztien oinarri arautzaileak eta deialdiak, bideratutako zenbatekoak, helburua eta xedea, eta onuradun izan daitezkeen pertsona edo entitateen tipologia.
b) Onuradunen zerrenda, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, xedea edo helburua adierazita.
c) Dirulaguntza emateko prozedura.
6.– Orobat, dirulaguntzen erregistro orokorrak atal berezi bat izango du Europar Batasuneko Zuzenbidearen ondorioetarako estatuko laguntzatzat edo minimis laguntzatzat hartzen diren laguntzetarako.
7.– Foru- eta toki-administrazioetako organoek eta haien sektore publikoko entitateetako organoek sarbidea izango dute erregistrora, eta hura erabili ahal izango dute beren dirulaguntzen deialdiak eta dirulaguntzak emateko ebazpenak argitaratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen baldintza berberetan, eta ez dute horretarako bitarteko juridikorik formalizatu beharko.
8.– Aurreko lerrokadetan xedatutakoa betez Kontrol Ekonomikoko Bulegoari datu pertsonalak emateko, ez da beharrezkoa izango eraginpekoaren baimena.
9.– Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen erregistro orokorrean jasotako informazioa isilpekoa izango da, eta ezin izango zaie hirugarrenei laga edo jakinarazi, lagapenaren xedea ondoko hauetakoren bat denean salbu:
a) Beste administrazio publikoekin eta Europar Batasuneko organoekin batera lan egitea funts publikoen edo Europar Batasunaren konturako dirulaguntzak lortzeko edo jasotzeko iruzurren aurkako borroka egite aldera.
b) Organo jurisdikzionalek edo Fiskaltzak delitu publikoak ikertzea edo jazartzea.
c) Zerga-administrazioekin eta Gizarte Segurantzako administrazioekin batera haien eskumen-esparruan elkarlanean aritzea.
d) Legez ezarritako esparruan, ikerketarako batzorde parlamentarioekin lankidetzan aritzea.
e) Kontuen Auzitegiarekin edo autonomia-erkidegoetako kanpo-fiskalizazioko organoekin batera lan egitea, haien funtzioen jardunean.
f) Terrorismoa Finantzatzeko Jarduerak Zaintzeko Batzordearekin batera lan egitea haren funtzioen jardunean, Terrorismoaren Finantzaketa Blokeatzeko maiatzaren 21eko 12/2003 Legearen 8. artikuluan xedatutakoa betetze aldera.
g) Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen Zerbitzu Exekutiboarekin lankidetzan aritzea, Kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 45.4 artikuluak esleitzen dizkion funtzioak betez.
h) Herriaren Defendatzailearekin eta autonomia-erkidegoetako erakunde analogoekin elkarlanean aritzea, haien funtzioen jardunean.
i) Merkatuen eta Lehiaren Defentsarako Batzorde Nazionalarekin lankidetzan aritzea, laguntza publikoak lehiaren ikuspegitik aztertze aldera.
Halako kasuetan, bitarteko elektronikoak lehenetsiko dira datuak emateko, eta hartzaileak behar bezala identifikatu beharko dira eta datuak eskuratzeko zergatia behar bezala oinarritu.
Interesdunari ukatu egin ahal izango zaio datuetan sartzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, baldin eta eskubidea erabiltzeak eragotzi egiten baditu dirulaguntzen alorreko betebeharrak betetzen direla ziurtatzea xede duten administrazio-jarduerak, eta, kasu guztietan, kaltetua egiaztatze- eta kontrol-jardueren xede bada une horretan.
10.– Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzen erregistro orokorreko datuak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren eskura jarriko dira, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak erabakitzen duen moduan, eta bi publizitate-tresna horien artean informazioa trukatzea ahalbidetuko da. Dirulaguntzen programa bakoitzaren hasierako informazioa eskuragarri egongo da araua edo deialdia onartu ondoren, eta interesdunek eskabideak epe barruan aurkeztu ahal izateko behar besteko aurrerapenarekin».
AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legea aldatzea
Aldatzen da Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 9.4 artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
«4.– Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, bere fiskalizazio-eginkizunean, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren likidazioko dokumentazioa aztertu eta egiaztatu behar du; barneko kontrol ekonomikoaren eta kontabilitatearen arloan eskumena duen sailak helaraziko dio dokumentazio hori, likidazioa egin eta hilabeteko epean.
Likidazioa jaso eta lau hilabeteko epean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak fiskalizazio-txostena egingo du. Txosten horretan, nahitaez honako hauei buruzko iritzia eman beharko du: funts publikoen kudeaketaren arloan indarrean dagoen legeria betetzen ote den; gastu publikoak arrazionaltasunez exekutatu ote diren, hau da, irizpide modura ekonomia eta eraginkortasuna hartuta, eta aurkeztutako finantza-dokumentazioak aplikatu beharreko kontabilitate-printzipioak betetzen ote dituen.
Txostena dagokion kontrol ekonomikoko organoaren bidez helaraziko zaio Eusko Jaurlaritzari egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan. Alegazio horiek aztertu ondoren, aurkeztutako aurrekontu-likidazioari buruzko fiskalizazio-txostena egingo du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako txostena Jaurlaritzari helaraziko zaio dagozkion ondorioak izan ditzan. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira txostenaren ondorioak, eta kanpo-kontroleko organoak berak Eusko Legebiltzarrera bidaliko du, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren likidazioari buruzko dokumentazioarekin batera, aintzat hartu eta izapidetu dezan».
AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA.– Goren-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legea aldatzea.
1.– Aldatzen da lege horren lehenengo artikuluaren 1. apartatua, eta honela idatzita geldituko da:
«1.– Lege honen xedea da Jaurlaritzako kideen, Administrazioko goren-kargudunen, Administrazioaren zerbitzupeko konfiantzazko langileen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta instituzionaleko gainerako zuzendaritza-karguen lansariak arautzea haien kargualdian, bai eta kargugabetzeengatiko kalte-ordainak ere».
2.– Ezabatzen da lege horren bosgarren artikuluaren 2. apartatua.
3.– Ezabatzen da lege horren zortzigarren artikulua.
4.– Berriz zenbakitzen da lege horren xedapen iragankorra, eta lehen xedapen iragankor izatera pasatzen da; horrez gain, bigarren xedapen iragankorra eransten da, eta honela idatzita geldituko da:
«BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
Jaurlaritzako kideek eta goren-kargudunek, baldin eta ez badute Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean langabezia-kontingentziagatik kotizatu Goren-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legean, jatorrizko idazkeran, jasotako aldi baterako ordainsarirako eskubidea zutelako, eta, kargua utzi ondoren, legezko langabezia-egoeran badaude, honako zenbateko hau jasoko dute egoera horretan jarraitzen duten bitartean eta langabezia-prestazioa amaitu dela edo halakorik jaso ez dela egiaztatu ondoren, Gizarte Segurantzako araudiaren arabera: karguan jardun duten aldi osoan kontingentzia horrengatik kotizatu izan balute egokituko litzaiekeen zenbatekoaren parekoa, Gizarte Segurantzako kotizazioa barne hartuta. Horretarako, kargu-uztearen egunean indarrean dagoen Gizarte Segurantzako araudia hartuko da erreferentziatzat».
5.– Indargabetzen dira aurreko lerrokadetan ezabatutako artikuluak garatzen dituzten maila apalagoko arauak.
AZKEN XEDAPENETAKO SEIGARRENA.– Garapena eta aplikatzea.
1.– Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau garatzeko eta exekutatzeko behar diren xedapenak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, emateko.
2.– Baimena ematen zaio Gobernu Kontseiluari Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsari-araubidea eta -baldintzak egokitzeko, Ekonomia eta Ogasun Sailak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta, 2023ko ekitaldian sektore publikoko langileen gastuei dagokienez ematen diren oinarrizko xedapenen arabera.
3.– Organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoaren eginkizuna izango da lege honen 19. artikuluan eta hurrengoetan eta lege hau garatzeko egiten den araudian jasotzen diren neurriak aplikatzea.
AZKEN XEDAPENETAKO ZAZPIGARRENA.– Indarrean jartzea.
Lege hau 2023ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Nolanahi ere, azken xedapenetako bigarrenean aurreikusitako aldaketak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
I. ERANSKINA
KONPROMISO-KREDITUAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren organismo autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso-kredituak, eta zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen gerorako konpromisoak, 2023. urteari dagozkionak.
(IKUS .PDF)
II. ERANSKINA
SOZIETATE PUBLIKOEN AURREKONTUAK
(IKUS .PDF)
III. ERANSKINA
KREDITU ZABALGARRIAK
1.- I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan, bere organismo autonomo administratiboetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.
2.- Benetan egindako zerbitzalditik eta Administrazio publikoan egindako zerbitzuak aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.
3.- Dauden lanpostu hutsak direla eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.
4.- Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraikiz.
5.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako zor publikoaren obligazioak betetzeko kredituak. Hona hemen obligazioen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, zor publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.
6.- Hezkuntza-arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.
7.- Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.
8.- Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileak sortzen duen kalte-ordaina ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.
9.- Osasun Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta elbarrientzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.
10.- Indarrean dagoen legediaren arabera, terrorismoaren biktimei dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.
11.- Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.
12.- Indarrean dagoen legediaren arabera, genero-indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.
13.- Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.
14.- Ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzak eta familia eta lana bateratzen laguntzeko dirulaguntzak, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak ezartzen dituenak, ordaintzeko bideratzen diren kredituak.
15.- Enpresek enplegua sustatzeko eta sortzeko neurriengatik eta langileen prestakuntzagatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen dituzten hobarietarako kredituak, bai eta Lehen Aukera programa finantzatzera bideratutakoak ere.
16.- Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.
17.- Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.
18.- Zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak ordaintzeko kredituak.
19.- Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa betetzeko prestazio ekonomikoak, zeinak Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak ezarrita dauden, ordaintzeko kredituak.
20.- Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazio ekonomikoak ordaintzeko kredituak.
21.- Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan zabalgarri-izaerarekin zehaztu eta jarraian zerrendatzen diren kredituak.
(IKUS .PDF)
IV. ERANSKINA
ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA-MODULUA
1.- Lege honen 25. artikuluak ezartzen duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak eranskin honetan ezarritakoaren arabera geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez.
2.- Zati-moduluak honako irizpide honen arabera eguneratuko dira: erreferentziako modulu betearen gainean ikasgela bakoitzarengatik, eta moduluari jarraikiz, aplikatu beharreko finantzaketa-ehunekoari eutsi egingo zaio lege honen bidez onartzen diren modulu beteak ezarri ondoren.
3.- Heziketa-zikloren bat ezartzen baldin bada eta ziklo horren modulua lege honetan onartuta ez balego, Hezkuntza Administrazioak lege honen IV. eranskinean agertzen den pareko ziklo baten modulua aplikatuko dio, betiere honekin lotuta eta Administrazioaren ustez bidezkoa dena.
(IKUS .PDF)
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.