Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2022ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5749

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko azaroaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntza eta dirulaguntzen 2022rako deialdia egiten duena. Dekretu horren bidez arautzen dira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak. Akordio horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu, hein batean, Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko azaroaren 16ko Aginduan, zeinaren bidez ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntza eta dirulaguntzen 2022rako deialdia egiten baita. Dekretu horren bidez arautzen dira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak, Europar Batasunak finantzatzen dituenak, hein batean, Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Laburpenean, 2022/230 (3/2) orrialdean, eta aginduaren izenburuan, 2022/5248 (27/1) orrialdean,

hau dio:

«AGINDUA, 2022ko azaroaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntza eta dirulaguntzen 2022rako deialdia egiten duena. Dekretu horren bidez arautzen dira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak. Akordio horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu, hein batean, Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.»

Baina hau esan behar du:

«AGINDUA, 2022ko azaroaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuan araututako laguntza eta dirulaguntzen 2022rako deialdia egiten duena. Dekretu horren bidez arautzen dira Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak, Europar Batasunak (NextGeneration EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.»


Azterketa dokumentala