Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2022ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5746

AGINDUA, 2022ko abenduaren 2koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Museo Marítimo de la Ría de Bilbao-Bilboko Itsasadarra Itsas Museo Fundazio izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2022ko irailaren 13an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundación Museo Marítimo de la Ría de Bilbao-Bilboko Itsasadarra Itsas Museo Fundazio izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2022ko abuztuaren 24an egiletsi baitzen Vicente María del Arenal Otero Bilboko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.875).

Eskritura Publiko horretan sartu zen fundazioaren patronatuko idazkaria den Jon Ruiz Matxin jaunak, presidentearen oniritziarekin, 2022ko uztailaren 19an egindako ziurtagiria, patronatuak 2022ko uztailaren 19an egindako bilerarena. Bilera hartan erabaki zen fundazioaren estatutuen 32. artikulua aldatzea (32.bis artikulua izango du aurrerantzean), Batzorde Delegatu bat sortzeko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, Fundación Museo Marítimo de la Ría de Bilbao-Bilboko Itsasadarra Itsas Museo Fundazio izeneko fundazioaren estatutuetako Ordezko Batzordea sortzeko 32. artikuluaren aldaketa (32 BIS artikulua izango du aurrerantzean), Fundazioaren Patronatuak 2022ko uztailaren 19an erabaki zuena, 2022ko abuztuaren 24an Bilboko notario Vicente María del Arenal Oteroren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1.875).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a.

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala