248. zk., 2022ko abenduaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 4 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
5736
73/2022 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, lehiaketa sistema bidez enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuak deitzeko dena.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, seigarren xedapen gehigarrian, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdietan buru egingo duten irizpideak ezartzen ditu. Honela, bada, ezartzen du, salbuespen gisa, lehiaketa-sistemaren bidez deituko direla 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen etenik gabe aldi baterako okupatuta egon diren plazak.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak maiatzaren 3an hartutako erabakiaren bidez, 2022rako ezohiko lan-eskaintza onartu zen eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko aldi baterako lan-harremana duten langileek aldi baterako betetzen dituzten egiturazko plaza hutsak eskaini ditu. Hori guztia 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan eta azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan jasotako aurreikuspenen arabera.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren azaroaren 30eko 67/2022 Ebazpenak HKEEn enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu horiek arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen ditu. Oinarri horiek laugarren oinarrian ezartzen dute hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdietako oinarri espezifikoetan arautuko direla, eta horien beharrezko edukia ezartzen dute.
Ebazpen honen bidez, derrigorrezko 1. hizkuntza-eskakizuna duen gidari-menpeko plaza bat karrerako funtzionario modura jabetzan betetzeko oinarri espezifikoak onartzen dira, 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari –bakarra eta salbuespenezkoa- dagokion lehiaketa bidez enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren barruan.
Ebazpen honen bidez deitzen den hautaketa-prozesua HKEEn enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen aipatutako 67/2022 Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera arautuko da.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko IV. kapituluan (langileak hautatzeari buruzkoa) eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legeak 19.3.f) artikuluan Lehendakaritza honi emandako eskumenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Lehiaketa bidez enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua deitzea gidari-mendeko plaza 1 betetzeko. D/C2 taldea, derrigortasun-data gainditua duen 1. hizkuntza-eskakizuna.
Ebazpen honen bidez deitzen den hautaketa-prozesua enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen aipatutako 67/2022 Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera arautuko da.
Bigarrena.– Oinarri espezifikoak onartzea; oinarri horiek eranskin modura jaso dira.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta.
Hirugarrena.– Alegatutako merezimenduak, baldintzak eta hautagaiek euskaraz jakitea oinarri hauek argitaratu baino lehenago eginak behar dutela izan ezartzea.
Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea xedatzea.
Ebazpen honen aurka, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legearen 27.2.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek erreguzko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote HKEEren Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 1a.
HKEEko lehendakaria,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEko idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
LEHIAKETA BIDEZ ENPLEGUA EGONKORTZEKO SALBUESPENEZKO PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, GIDARI-MENPEKO PLAZA 1 JABETZAN BETETZEKO
1.– Deitutako plaza.
Salbuespen gisa, behin bakarrik eta lehiaketa-sistemaren bidez deitzen da gidari-menpeko plaza 1, D/C2 taldea, lanpostu-mailako osagarria 16, derrigortasun-data gainditua duen 1. hizkuntza-eskakizuna eta lanpostuen zerrendan jasotakoaren arabera berariazko ezagutza hauek dituena:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua eta horren baliokideak izatea.
– B motako gidabaimena.
2.– Parte hartzeko betekizunak.
Plaza eskuratu nahi dutenek salbuespenezko egonkortze prozesuen oinarri orokorretako bosgarren oinarrian ezarritako baldintzak bete behar dituzte deialdi hau argitaratzen den egunean.
3.– Deitutako plazari dagokion lanpostuaren betekizun espezifikoak.
Sartzeko titulazioa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua eta horren baliokideak izatea.
Deialdi honen xede den lanpostua betetzeko betekizuna da euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna izatea.
Baita, B mailako gidabaimena ere; titulu hori merezimenduak alegatzeko tramitean adierazita alegatu beharko da.
4.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema lehiaketa izango da eta gehienera eskuratu ahal izango den puntuazioa, 100 puntu. Prozesuaren kalifikazioa honako baremo honen arabera esleitutako puntuen baturak ebatziko du:
a) Esperientzia orokorra. Esperientzia orokortzat hartzen dira D/C2/E taldeko gidari-lanpostuetan edozein administrazio publikotan, konstituzio-erakundetan edo estatutupeko erakundetan egindako zerbitzuak. Esperientzia hori 0,75 punturekin baloratuko da zerbitzu-urte bakoitzeko, gehienez 15 (hamabost) puntu arte. Urteak zenbatzeko, azken 20 urteetan lan egindako aldien batuketa egingo da, eta, behin batuketa egin ondoren, hilabetetik beherako zatikiak baztertuko dira. Hori guztia, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorren bederatzigarren b.1 oinarrian xedatutakoari dagokionez.
b) Esperientzia espezifikoa. Berariaz bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri, egindako zerbitzu hauek baloratuko dira: Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren zerbitzuko C2 taldeko gidari-menpeko lanpostuetan. Esperientzia hori 2,25 punturekin baloratuko da zerbitzu-urte bakoitzeko, gehienez 45 (berrogeita bost) puntu arte. Urteak zenbatzeko, azken 20 urteetan lan egindako aldien batuketa egingo da, eta, amaitutakoan, hilabetetik beherako zatikiak baztertuko dira. Hori guztia, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorren bederatzigarren b.1 oinarrian xedatutakoari dagokionez.
c) Beste merezimendu batzuk.
Atal hau gehienera 40 (berrogei) punturekin baloratuko da.
c.1.– Hautaketa-prozesuak eta lan-poltsak.
– Herri Kontuen Euskal Epaitegiak gidari-mendeko plazarako karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetako batean ariketak gainditzeagatik. 20 (hogei) punturekin baloratuko da.
– Herri Kontuen Euskal Epaitegian gidari-mendeko lanposturako lan-poltsetan egoteagatik. 15 (hamabost) punturekin baloratuko da.
Aurrekoen artetik aukerarik onena hartuko da aintzat, eta ezin izango dira metatu.
c.2.– Titulazio akademikoak eta prestakuntza 10 (hamar) puntu.
– Lanbide heziketa edo unibertsitateko gradua, lizentziatura edo baliokideak. Lanposturako eskatzen dena baino goragoko titulazioren bat egiaztatzeagatik: 10 (hamar) puntu.
– Lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntza espezifikoa.
Lanpostuarekin, bide-prestakuntzarekin, gidatzearekin eta antzekoekin lotutako ziurtagiri ofizial bat edo gaitasun-ziurtagiri bat egiaztatzeagatik: 10 (hamar) puntu.
Aurrekoen artetik aukerarik onena hartuko da aintzat, eta ezin izango dira metatu.
c.3.– Herri Kontuen Euskal Epaitegian edo kanpo kontroleko beste erakunde batzuetan erantzukizunak izatea, deitutako lanpostuaren antzeko eginkizunak dituzten lanpostuetan, gehienez 10 (hamar) puntu. Hona hemen zenbatekoak:
– Lanpostu-mailako osagarria 16 edo handiagoa: 0,051 puntu hileko.
– Lanpostukoa baino lanpostu-mailako osagarri txikiagoa: 0,025 puntu hileko.
Merezimendu guztiak eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatu beharko dira, eskabidea aurkezteko epearen barruan. Merezimenduak lortzeko azken eguna deialdia argitaratzen den hura izango da. Beraz, eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena aurkezten den eguna edozein dela ere, merezimenduak deialdia argitaratzen den egunera arte bakarrik zenbatuko dira.
5.– Lan-poltsa.
Deialdi honek ez du lan-poltsarik sortuko.