248. zk., 2022ko abenduaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 4 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
5734
71/2022 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, lehiaketa sistema bidez enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuak deitzeko dena.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, seigarren xedapen gehigarrian, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdietan buru egingo duten irizpideak ezartzen ditu. Honela, bada, ezartzen du, salbuespen gisa, lehiaketa-sistemaren bidez deituko direla 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen etenik gabe aldi baterako okupatuta egon diren plazak.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak maiatzaren 3an hartutako erabakiaren bidez, 2022rako ezohiko lan-eskaintza onartu zen eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko aldi baterako lan-harremana duten langileek aldi baterako betetzen dituzten egiturazko plaza hutsak eskaini ditu. Hori guztia 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan eta azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan jasotako aurreikuspenen arabera.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren azaroaren 30eko 67/2022 Ebazpenak HKEEn enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu horiek arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen ditu. Oinarri horiek laugarren oinarrian ezartzen dute hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdietako oinarri espezifikoetan arautuko direla, eta horien beharrezko edukia ezartzen dute.
Ebazpen honen bidez, letratu plaza 1 karrerako funtzionario modura jabetzan betetzeko oinarri espezifikoak onartzen dira, 2022ko lan-eskaintza publikoari –bakarra eta salbuespenezkoa- dagokion lehiaketa bidez enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren barruan.
Ebazpen honen bidez deitzen den hautaketa-prozesua HKEEn enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen aipatutako 67/2022 Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera arautuko da.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko IV. kapituluan (langileak hautatzeari buruzkoa) eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legeak, otsailaren 5ekoak, 19.3.f) artikuluan Lehendakaritza honi emandako eskumenez baliatuz, honako hau.
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Lehiaketa bidez enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua deitzea letratu plaza 1 betetzeko. A1 taldea.
Ebazpen honen bidez deitzen den hautaketa-prozesua enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen aipatutako 67/2022 Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera arautuko da.
Bigarrena.– Oinarri espezifikoak onartzea; oinarri horiek eranskin modura jaso dira.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.– Alegatutako merezimenduak, baldintzak eta hautagaiek euskaraz jakitea oinarri hauek argitaratu baino lehenago eginak behar dutela izan ezartzea.
Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea xedatzea.
Ebazpen honen aurka, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legearen 27.2.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek erreguzko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote HKEEren Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 1a.
HKEEko lehendakaria,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEko idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
LEHIAKETA BIDEZ ENPLEGUA EGONKORTZEKO SALBUESPENEZKO PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, LETRATU PLAZA 1 JABETZAN BETETZEKO
1.– Deitutako plaza.
Salbuespenez eta behin bakarrik, lehiaketa sistema bidez, letratu plaza 1 deitzen da, A1 Taldea, lanpostu-mailako osagarria 27, euskarazko hizkuntza-eskakizuna 4.
Zuzenbideko graduko edo lizentziaturako unibertsitate-titulua.
Ezagutza espezifikoak Lanpostuen zerrendan jasotakoaren arabera: Kontratuen legeria, administrazioko legeria zentrala eta autonomikoa.
2.– Parte hartzeko betekizunak.
Plaza eskuratu nahi dutenek salbuespenezko egonkortze prozesuen oinarri orokorretako bosgarren oinarrian ezarritako baldintzak bete behar dituzte deialdi hau argitaratzen den egunean.
3.– Deitutako plazari dagozkion lanpostuaren betekizun espezifikoak.
– Sartzeko titulazioa. Zuzenbideko graduko edo lizentziaturako unibertsitate-titulua.
4.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema lehiaketa izango da eta gehienera eskuratu ahal izango den puntuazioa, 100 puntu, euskararen balorazioa kenduta. Prozesuaren kalifikazioa honako baremo honen arabera esleitutako puntuen baturak ebatziko du:
a) Esperientzia orokorra. Esperientzia orokortzat hartzen da letratu postuetan edozein administrazio publikotan, konstituzio-erakundetan edo estatutupeko erakundetan egindako zerbitzuak. Esperientzia hori 0,75 punturekin baloratuko da zerbitzu-urte bakoitzeko, gehienez 15 (hamabost) puntu arte. Urteak zenbatzeko, azken 20 urteetan lan egindako aldien batuketa egingo da, eta, behin batuketa egin ondoren, hilabetetik beherako zatikiak baztertuko dira. Hori guztia, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorren bederatzigarren b.1) oinarrian xedatutakoari dagokionez.
b) Esperientzia espezifikoa. Berariaz bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri, egindako zerbitzu hauek baloratuko dira: Herri Kontuen Euskal Epaitegian letratu postuetan, A1 taldea. Esperientzia hori 2,25 punturekin baloratuko da zerbitzu-urte bakoitzeko, gehienez 45 (berrogeita bost) puntu arte. Urteak zenbatzeko, azken 20 urteetan lan egindako aldien batuketa egingo da, eta, amaitutakoan, hilabetetik beherako zatikiak baztertuko dira. Hori guztia, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen oinarri orokorren bederatzigarren b.1) oinarrian xedatutakoari dagokionez.
c) Beste merezimendu batzuk.
Atal hau gehienera 40 (berrogei) punturekin baloratuko da.
c.1.– Hautaketa-prozesuak eta lan-poltsak, gehienera 20 (hogei) puntu.
– Herri Kontuen Euskal Epaitegian letratu plazetarako karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetako batean ariketak gainditzeagatik. 20 (hogei) punturekin baloratuko da.
– Herri Kontuen Euskal Epaitegian letratu lanpostuetarako lan-poltsetan egoteagatik. 15 (hamabost) punturekin baloratuko da.
Aurrekoen artetik aukerarik onena hartuko da aintzat, eta ezin izango dira metatu.
c.2.– Prestakuntza, 10 (hamar) puntu.
– Graduko edo lizentziaturako unibertsitate-titulazioa, lanposturako eskatutakoaz bestelakoak, 10 (hamar) puntu.
– Unibertsitate-masterra edo doktoretza, 10 (hamar) puntu.
– Berariazko prestakuntza honako gai hauetan: sektore publikoan kontrola eta auditoretza, kontabilitatea, kontratazio publikoa, lizitazio elektronikoa, administrazio digitala, hirigintza, dirulaguntza publikoak, informazio-sistemen auditoretza, politika publikoen kudeaketa eta lanpostuan betetzen diren eginkizun eta zereginekin zerikusia duten beste batzuk.
0,10 puntu gai horietan jasotako prestakuntza ordu bakoitzeko, gehienera 10 (hamar) puntura arte.
Aurrekoen artetik aukerarik onena hartuko da aintzat, eta ezin izango dira metatu.
c.3.– Herri Kontuen Euskal Epaitegian edo kanpo kontroleko beste erakunde batzuetan erantzukizunak izatea, deitutako lanpostuaren antzeko letratu-auditoretzako eginkizunak dituzten lanpostuetan, gehienez 10 (hamar) puntu. Hona hemen zenbatekoak:
– Lanpostu-mailako osagarria 27 edo handiagoa: 0,051 puntu hileko.
– Lanpostukoa baino lanpostu-mailako osagarri txikiagoa: 0,025 puntu hileko.
d) Euskararen ezagutza. Euskararen ezagutza baloratuko da baremo honen arabera:
– 1. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.
– 2. hizkuntza-eskakizuna: 9 puntu.
– 3. hizkuntza-eskakizuna: 13 puntu.
– 4. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
Merezimendu guztiak eskabidean/erantzukizunpeko adierazpenean alegatu beharko dira, eskabidea aurkezteko epearen barruan. Merezimenduak lortzeko azken eguna deialdia argitaratzen den hura izango da. Beraz, eskabidea/erantzukizunpeko adierazpena aurkezten den eguna edozein dela ere, merezimenduak deialdia argitaratzen den egunera arte bakarrik zenbatuko dira.
5.– Lan-poltsa.
Deialdi honek ez du lan-poltsarik sortuko.