248. zk., 2022ko abenduaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
5729
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 14koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 3/2022 Foru Dekretu-araua, azaroaren 8koa, Gipuzkoako toki entitateek aurrekontuen egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan 2023an aplikatu beharreko arau fiskalak eteteari buruzkoa.
Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaurko osoko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 3/2022 Foru Dekretu-Araua, azaroaren 8koa, Gipuzkoako toki entitateek aurrekontuen egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan 2023an aplikatu beharreko arau fiskalak eteteari buruzkoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko azaroaren 11n argitaratu zena (214 zenbakia).
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2022ko abenduaren 14a.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.